103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ROCAFORTE

Herrilurraren desafektazioa

Rocaforteko Kontzejuko Batzorde Kudeatzaileak, 2007ko uztailaren 24an egin bilkuran, erabateko gehiengoaren aldeko botoarekin erabaki zuen 500 metro koadroko herrilurra desafektatzea, 1. poligonoko 396. lurzatiari baitagokio, ondotik lur trukea egiteko 648 metro koadroko lur batekin, Eduardo Imirizaldu Salvador jaunarena baita 1. poligonoko 772. lurzatian.

Delako erabakia, hari dagokion espedientea eta hartarako baldintza agiria jendaurrean egonen dira Kontzejuko iragarki oholean, hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hori guztia epe horren barrenean nahi adina alegazio edo erreklamazio aurkez daitezen. Bestetik ere, ohartarazten da horrelakorik jaso ezean erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruz egun indarra duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140.2. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143b artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Rocaforten, 2007ko uztailaren 29an._Alkate kontzejuburua, José Miguel Ozcoidi Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0712029