103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko S-1-U.E.1 unitatearen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2007ko uztailaren 19an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena._Behin betiko onestea Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko S-1-U.E.1 unitatearen xehetasun azterlana, Residencial Alto Valdorba, S.L.k sustatua.

Bigarrea._Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena igortzea Residencial Alto Valdorba, S.L. sustatzaileari eta jarduketa eremuan interesa izan dezaketen guztiei.

Hirugarrena._Behin betiko onespenaren erabakia argitaratzea eta ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Planeamenduaren erregistrora, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen aurka _xedapen administratiboa baita_ ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, eta hortaz, bide hauetakoren bat erabiliz inpugna daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratuz, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Puiun, 2007ko uztailaren 24an._Alkatea, Francisco Jesús Gil Guillén.

Iragarkiaren kodea: L0712012