103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ENERITZ

Arau subsidiarioetako aldaketa UO-41 eta UO-32 unitateetan (1. sektorea)

Enerizko Udalak, 2007ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Enerizko arau subsidiarioetako UO-41 eta UO-32 unitateen antolamendu xehakatuetako aldaketaren testu bategina, Boa Arquitectos-ek prestatua eta Gestión de Servicios Inmobiliarios 2002, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan agindutakoa betez, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, Udalaren Idazkaritzan aztertu eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Eneritzen, 2007ko uztailaren 11n._Alkate udalburua, José Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0711924