103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EULATE

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Eulateko Udalak, 2007ko uztailaren 23an egin bilkuran, urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Ondasunen Erregelamenduari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilur baten desafektazioa, hain zuzen ere 3.800, metro koadroko lurra, Eulateko 1. poligonoko 382. lurzatiari dagokiona, ondotik trukea egiteko 894 metro koadroko beste lur batekin, 1. poligonoko 380. lurzatian baitago, hori guztia errepideko bihurgune baten trazadura hobetzeko.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eulaten, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L0711921