103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena.

Udalak, 2007ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintzako hitzarmena, Urdaniz Promoción Y Construcción de Viviendas, S.L.k sustatua, Urdaizko UA 5 delakoan.

Jendaurrean egoteko epea iragan da (2007ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 20koa) kudeaketako hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsi ondoren (Alkatetzaren 2007ko maiatzaren 24ko 89/2007 Ebazpenaren bidez). Hitzarmen hori Urdaniz Promoción y Construcción de Viviendas, S.L.ren eskariz tramitatu zen eta Urdaizko herriguneko UA 5 delakoari dagokio. Xedea du %10eko hirigintza aprobetxamenduaren ordez horren balio ekonomikoa ezartzea. Ez da alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoa aplikatuz,

Erabaki zen:

Behin betiko onestea kudeaketako hirigintzako hitzarmena, Urdaniz Promoción y Construcción de Viviendas, S.L. sustatua, Urdaizko UA 5 delakoari buruzkoa. Xedea du %10eko hirigintza aprobetxamenduaren ordez horren balio ekonomikoa ezartzea.

Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Testuaren kopia bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, baita Urdaizko Kontzejuari ere.

Erabaki honen berri sustatzaileari jakinaraztea.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711884