103. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Planeamenduko hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen planeamenduko hirigintza hitzarmena, Zubiriko herriguneko Orreaga etorbideko 8. eta 10. zenbakietako jabeek sustatua.

Jendaurrean egoteko epea iragan da (2007ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 18koa), planeamenduko hirigintza hitzarmenaren hasierako onespenaren ondoren. Izan ere, Zubiriko herriguneko Orreaga etorbideko 8. eta 10. zenbakietako jabeen eskariz tramitatu zen eta La Rabia plazan igogailuak paratzeari buruzkoa da, etxebizitza horietako auzoek erabiltzeko. Ez da alegaziorik aurkeztu.

Aho batez erabaki da:

Behin betiko onestea planeamenduko hirigintza hitzarmena, Zubiriko herriguneko Orreaga etorbideko 8. eta 10. zenbakietako jabeek sustatua. Hitzarmen hori La Rabia plazan igogailuak paratzeari buruzkoa da, etxebizitza horietako auzoek erabiltzeko.

Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Erabaki hau sustatzaileei eta Zubiriko Kontzejura igortzea.

Esteribarren, 2007ko uztailaren 23an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0711879