97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

111/2006 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, Muruzabal-NA-601 tartea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren maiatzaren 19ko 55/2006 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onespen teknikoa eman zitzaion "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, Muruzabal-NA-601 tartea" proiektuari. Halaber, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, 30 egun baliodunez, jendaurrean jarri zen, eta 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2006ko maiatzaren 12an.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazioaldian honako hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa. Pedro Santesteban Guembe:

Egun 480. lurzatia ukitzen duten estolderia eta erretena aldatu eta lurzatiaren mugara aldatzeko eskatu du.

Erantzuna:

Egoera hori ez da jendaurreko proiektuak eraginda sortu. Hala ere, obra egitean, eskatutako aukera aztertuko da.

2. alegazioa. Eugenio Jaurieta, Jesús Ruiz eta Pedro Santesteban:

Adierazi dute:

1._Arrizabalagako errepidearekiko erdilotunea osatu beharko litzateke.

2._Errepidea zabaltzeak ez du NA-601 errepidearekiko loturaren arazoa konpontzen.

3._Errepidea zabaltzea Obanosko hirigintza planeamenduaren kontrakoa da.

Arrizabalagako errepidearekiko erdilotunea osatzeko eskatu dute.

Erantzuna:

"NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, Muruzabal-NA-601 tartea" proiektuaren helburua da errepide hori konpontzea, Muruzabal eta Arrizabalaga-Gares errepidearen arteko tartean.

Alegatzaileek eskatutakoa jarduketa esparrutik kanpo dago. Horregatik, ezetsi da.

Bestetik, errepide tarte hori konpontzeak ez dakar berarekin trafiko kopurua handitzea. Izan ere, ez da luzera handiko ibilbidea eta, hortaz, trafikoa gainerako ibilbideetatik bereganatzeko aukerarik ez dago apenas.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, Muruzabal-NA-601 tartea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta aurkeztutako alegazioei foru agindu honen azalpen zatian adierazi moduan erantzutea.

2. "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, Muruzabal-NA-601 tartea" proiektua behin betikoz onestea.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako bitan argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko Kontzesioko Obren Atalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari, Obanosko eta Muruzabalgo Udalei eta alegatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko uztailaren 20an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

1. ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

OBANOSKO UDAL MUGAPEA

OB-01 DOUSSINAGUE PEREZ DE RADA FERNANDO 288 2 478 ALORRA

EUNATE, 7 - OBANOS

DOUSSINAGUE PEREZ DE RADA ISABEL

DE LA HABANA, 19 - MADRIL

DOUSSINAGUE PEREZ DE RADA MARIA

EUNATE, 5 - OBANOS

DOUSSINAGUE PEREZ DE RADA M.ª DOLORES

SAN JUAN DE LA SALLE, 5 - MADRIL

DOUSSINAGUE PEREZ DE RADA M.ª TERESA

EUNATE, 5 - OBANOS

OB-02 JAURRIETA UGARTE EUGENIO 985 2 479 ALORRA

SAN JUAN, 78 - OBANOS

OB-03 SANTESTEBAN GUEMBE PEDRO JESUS 713 2 480 ALORRA

SARASUA, 3-B - OBANOS

OB-04 VELAZ SANTESTEBAN HIGINIO 673 2 482 ALORRA

SARASUA, 19 - OBANOS

OB-05 ARDAIZ JAURRIETA JOSE ANTONIO 143 2 483 ALORRA

SAN AGUSTIN, 13-4.A - BERRIOZAR

OB-06 IRUÑEKO ARTZAPEZPIKUTZA 129 2 484 ALORRA

ANDRE MARIA ERREGINAREN PLAZA, 1 - IRUÑA

OB-07 ARRAIZA JAURRIETA MARIA CAMINO 502 2 485-A ALORRA

KARLOS III.A, 30, 4.I - IRUÑA

OB-08 MURUZABALGO UDALA 90 2 477 ALORRA

ESTEBAN PEREZ DE TAFALLA, 2 - MURUZABAL

MURUZABALGO UDAL MUGAPEA

MU-01 ADIOSKO UDALAREN HERRILURRAK 421 5 514 ALORRA

336 LARREAK

MU-02 MURUZABAL UDALAREN HERRILURRAK 268 5 513 ALORRA

599 LARREAK

109 FRUTA-ARBOLAK

156 OLIBADIA

(-- F0612703 --)

Iragarkiaren kodea: F0612703