97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

ARS-3, U.I.XVI (Lezkairu) banaketa eremua urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-UZT-05 (12/UV).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa eta 2006-06-22ko txosten teknikoarekin bat, erabaki da:

1._Hasiera batean onestea Lezkairuko U.I.XVI unitateko ARS-3 banaketa eremua urbanizatzeko proiektua, Udalaren Hirigintza Gerentziak sustatua. Hala ere, behin betiko onespena jaso ahal izateko, testu bategina aurkeztu beharko da, Udalaren txosten teknikoan azaltzen diren gorabeherak, edo hala bada, jendaurreko aldian jasotzen ahal direnak, zuzentzeko.

2._Hasiera batean onestea Plan Partzialeko kanpoko jarduketen ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinari jarraikiz, hura administrazio egintza honen zati banaezina baita.

3._Erabaki hau igortzea, urbanizazio proiektuaren ale batekin, Ebroko Ur Konfederazioari, Sadar ibaiaren ubidean egin beharreko lanei eta hartan eragindako ukipenei dagokienez, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu, Ingurumen eta Etxebizitza departamentuari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren barrenean egindako lanei dagokionez, baita Iruñerriko Mankomunitateari ere, txostena eman dezan haren eskumenen alorrean.

4._Jendaurrean jartzea 1 zenbakiko erabakia, hogei egunez, eta 2 zenbakikoa, hilabetez, biak ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Halaber, espedientea jendaurrean jartzea Udalaren Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea, 2-6.a), bulego orduetan. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki oholean."

Iruñean, 2006ko uztailaren 21ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

(-- M0612653 --)

Iragarkiaren kodea: L0612561