97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko jarduneko alkateak, 2006ko uztailaren 21ean ebazpena eman zuen, hasiera batean onesteko Gorraizko C.6 unitateko (74.etik 102.era bitarteko lurzatiak) xehetasun azterlaneko aldaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2006ko uztailaren 21ean._Jarduneko alkatea, Ana Lesaca González.

(-- M0612782 --)

Iragarkiaren kodea: L0612629