97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TRAIBUENAS

2006ko aurrekontuaren hasierako onespena

Traibuenasko Kontzejuak, 2006ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onestea.

6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Kontzejuko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Traibuenasen, 2006ko ekainaren 20an._Jarduneko kontzejuburua, Resurrección Labiano Gabari.

(-- M0612781 --)

Iragarkiaren kodea: L0612675