97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

2006ko aurrekontuan kredituak aldatzeko 2. espedientea. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko uztailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea indarra duen aurrekontuan kredituak aldatzeko 2/2006 espedientea, klase honetan: kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak, 110.225,44 euroko zenbatekoan, honakoaren bizkar finantzaturik: kreditu transferentziak.

Eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan 214.2 artikuluak igorririk xedatzen duena betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen (Eguesibar), 2006ko uztailaren 24an._Alkatea, José A. Andía García De Olalla.

(-- M0612781 --)

Iragarkiaren kodea: L0612592