97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6/2006 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak emana, Juan José Minondo Sanz jauna Plangintza Alorreko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Estatutuen 19.r) artikuluaren arabera, ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, zuzendari kudeatzaileak ahalmena du Alorretako zein Unitateetako buruak bitarte baterako izendatzeko, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia ados baitago, eta Estatutuek eman didaten ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan José Minondo Sanz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Plangintza Alorreko buru izendatzea, bitarte baterako eta 2006ko ekainaren 23tik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igorri eta interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko uztailaren 31n._Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, David Sáinz Jiménez.

(-- F0612927 --)

Iragarkiaren kodea: F0612927