97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SARTAGUDA

2006ko plantilla organikoaren behin betiko onespena

Udalaren 2006ko plantilla organikoa, 2006ko maiatzaren 31ko bilkuran onetsi baitzen hasiera batean, jendaurrean egon den bitartean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da.

2006. URTEKO PLANTILLA ORGANIKOA

Udalak, 2006ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, Udal honen 2006ko plantilla organikoa onetsi da.

Horrenbestez,

Alkatetzak proposaturik; eztabaidaturik, bozketa arruntean: alde, 5 boto; aurka, 4; quoruma, gehiengo soila.

Ondokoa erabaki da gehiengoz:

1. Udalaren zerbitzuko funtzionarioen plantilla organikoa eta ordainsari osagarriak onestea, erabaki honen 1. eranskinaren ariora (ondorioak: 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina).

2. Funtzionarioen zerrenda onestea, 2005eko abenduaren 31koa, erabaki honen 2. eranskinaren ariora.

I. ERANSKINA

Funtzionarioen plantilla organikoa

_Idazkari bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %30. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

_Diruzain-ofizial bat. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %18. *251/1993 Foru Dekretuaren 40-5 artikuluko osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

_Albiente bat, zerbitzu anitzetarako. Maila: D. 251/1993 Foru Dekretuaren 40-5 artikuluko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: 5%. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

_Menpeko bat zerbitzu berezi generikoetakoa, batez ere iturgintzakoa. Maila: D. *251/1993 Foru Dekretuaren 40-5 artikuluko osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

_Kultur koordinatzaile eta liburutegiko arduradun bat: Maila: C. *251/1993 Foru Dekretuaren 40-5 artikuluko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: lanaldi osoa.

_Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: E. *251/1993 Foru Dekretuaren 40-5 artikuluko osagarria: %15. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: lanaldi osoa.

(*) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40-5 artikuluko osagarria.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda

_Palacios Jorge, Eva. Idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 1979-3-7. 5. gradua. Egoera: jardunean.

_Albéniz Zapata, Angel. Diruzain-ofiziala. Maila: C. Antzinatasuna: 1973-11-24. 6. gradua. Egoera: jardunean.

_Martínez Montón, Carlos. Albientea, zerbitzu anitzetarako. Maila: D. Antzinatasuna: 1975-12-24. 5. gradua. Egoera: jardunean.

_Saenz Ochandarena, Andrés. Menpekoa zerbitzu berezi generikoetakoa, batez ere iturgintzakoa. Maila: D. Antzinatasuna: 1980-9-23. 4. gradua. Egoera: jardunean.

_Sádaba Martínez, Julio. Kultur koordinatzaile eta liburutegiko arduraduna. Maila: C. Antzinatasuna: 1991-07-01. 3. gradua. Egoera: jardunean.

_Cordón Sola, Francisco Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Antzinatasuna: 1997-06-13. 2. gradua. Egoera: jardunean.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, hautara:

1._Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, 2006ko uztailaren 12an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

(-- L0612622 --)

Iragarkiaren kodea: L0612622