97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Udalekotze espedientea behin betiko onetsita, udalerriaren gizarte dinamizazioa eta garapen sozioekonomikoa kudeatzeko kide bakarreko sozietate publiko anonimo baten bitartez, zuzeneko kudeaketa baliatuz

Lizarrako Udalak, 2006ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Lizarrako Udalak 2006ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran hartu zuen erabakia sozietate publiko bat eratzeko, kide bakarreko sozietatea anonimoa hain zuzen, kapital guztia entitate horrena izanik, udalerriak behar duen ekintza sozioekonomikorako; horrela irekitako udalekotze espedientea ikusirik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 205.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jardueraren alderdi sozialak, finantzarioak, teknikoak eta juridikoak biltzen dituen txostena aztertu du horretarako izendatutako Batzordeak, baita udalerriaren gizarte dinamizazioa eta garapen sozioekonomikoa kudeatzeko Lizarrako Udalaren Sozietate Publikoaren estatutuak ere.

Kontuan hartuz, Lizarrako Udalak 2006ko apirilaren 6ko osoko bilkura arruntean onetsi zuela hasiera batean aipatu txostena, eta espedientea jendaurrean jarri zela iragarkia Udalaren ediktuen oholean eta 2006ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 17an, argitaratuta.

Ikusita, legeari jarraituz, jendaurreko epea iragan dela inork espedienteari erreklamazio edo alegazioarik aurkeztu gabe.

Kontuan hartuz aipatu sozietatearen estatutuek Sozietate Anonimoei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) 9. artikuluan eskatutako baldintza guztiak jasotzen dituztela; espedientea Batzordearen irizpenaren mende jarririk, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 197, 204, 205 eta 206. artikuluetako zehaztapenek eta Toki Araubidearen arloan indarra duten xedapenen testu bategineko 95 eta 96.etakoek eskatu bezala,

Honako hau erabaki da:

Lehendabizi._Behin betiko onestea udalerriaren gizarte dinamizazioa eta garapen sozioekonomikoa kudeatzeko irekitako udalekotze espedientea, jardueraren alderdi sozialak, finantzarioak, teknikoak eta juridikoak biltzen dituen txostenari buruzkoa; haren parte dira kide bakarreko sozietate anonimoaren estatutuak, espedientean jasota daudenak.

Bigarren._Kide bakarreko sozietate anonimoaren eraketa onestea. Kapital guztia Udalarena da eta Estella Gedemelsaren garapen sozioekonomikoa kudeatzen du udalerrian.

Hirugarren._Gedemelsa sozietateari 60.500,00 euroko kapital soziala ematea, guztiz harpidetu eta ordaindua, hirurogeita mila eta bostehun akzio arrunt izendunetan banatua serie bakar batean, euro bateko balio izendunekoa haietako bakoitza eta 1etik hasi eta 60.500. arte zenbakitua, bi horiek barne.

Laugarren._60.500,00 euroko kapital soziala ordaintzeko agintzea "Enpresa Publikoaren Kapitala" izeneko 1210-852000 kontusailaren kargura ordaindu dadila, Lizarrako Udalaren 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor arruntetik.

Bosgarren._Aipatu sozietatearen estatutuen 11. artikuluan xedatutakoari jarraituz, María José Fernández Aguerri, Enrique Beorlegui Sanz, Fidel Muguerza Rivero, Jaime Garín San Martín, Luis Azpilicueta Urra, Jesús Javier Martínez De Carlos eta José Ricardo Gómez de Segura Vergarachea Administrazio Kontseiluko kide izendatzea.

Seigarren._Erabaki hau gauza dadin, ahalmena ematea entitate honetako alkate udalburuari, Lizarrako Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, sozietatea eratzeko ekitaldian agertu, estatutuak sinatu eta sozietatea eratu eta inskribitzeko behar diren tramite eta kudeaketa guztiak egin ditzan.

Zazpigarren._Estatutu hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta haien inskripzioa tramitatzea eta bultzatzea Nafarroako Merkataritza Erregistroan.

Zortzigarren._Erabaki hau Kontu Hartzailetzara, Aholkularitza Juridikora igortzea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat jar daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2006ko uztailaren 11n._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

ERANSKINA

Lizarrako Udalaren Sozietate Publikoaren Estatutuak, udalerriaren gizarte dinamizazioa eta garapen sozioekonomikoa eta hirigintzakoa kudeatzeko

Izena, iraunaldia, xedea eta jarduketa eremua

1. artikulua. Izena.

Entidad para la Gestión del Desarrollo Municipal y Socioeconómico de Estella, Sociedad Anónima Unipersonal (Gedemelsa) izeneko sozietate anonimoa eratzen da; estatutu hauen araupean egonen da, eta bertan aurreikusita ez dagoen orotan eta aginduzko betebeharretan, Sozietate Anonimoen Araubide Juridikoari buruzko Legean eta aplikagarri zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoaren mende egonen da.

2. artikulua. Helbidea.

Sozietateak Lizarran (Nafarroa) izanen du egoitza: Sortzez Garbiaren pasealekua, 1.

Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez beste helbide batera eramaten ahal da sozietatea, udalerrian berean.

3. artikulua. Iraunaldia.

Sozietateak ez du mugaegunik; eratzen den egunean hasiko ditu eragiketak, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 7. artikuluan xedatutakoa ukatu gabe.

4. artikulua. Xedea.

Hauek dira sozietatearen xede sozialak:

a) Behar diren jarduketa guztiak garatzea, Lizarrako udalerrian Arte Grafiko eta Bisual Berrien Parke Teknologikoa ezartzeko.

b) Udalerrian I + G-ko teknologia berriak sustatu eta garatzea, Arte Grafikoen eta Ikus-Entzunezkoen alorrean.

c) Udalerrian industriako jarduerak eta zerbitzuen sektorekoak ezartzeko behar diren jarduketak garatzea.

d) Lurra erosi, urbanizatu, kudeatu eta besterentzea, aurreko a), b) eta c) ataletan aipatutako xedea betetzeko beharrezkoak baitira.

e) Lizarrako udalerriko plangintza orokorra eta garapena formulatzea, gero administrazio eskudunek tramitatu eta onets dezaten, aurreko a) - d) ataletan adierazitakoa bete dadin.

f) Lizarrako Udalak onetsi ondotik, berdinbanaketarako tresnak eta urbanizazio proiektuak formulatu eta gauzatzea, beharrezkoak baitira aurreko a) - d) ataletan aipatutako helburua bete dadin.

g) Lizarrako Udalak aginduta, bertako zerbitzu publikoak kudeatzea, agintea erabiltzera behartzen dutenak salbu.

h) Aurreko a) - g) ataletan aipatutako xedea garatu eta gauzatzeko behar diren obra, azterlan eta proiektu guztiak esleitu eta kontratatzea.

i) Hitzarmenak egitea Europar Batasuneko, Estatuaren Administrazioko eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko entitate publiko eta erakundeekin, baita pertsona juridiko pribatuekin ere, aurreko ataletan aipatutako xede soziala hobeki garatu eta gauzatu dadin.

j) Beste edozein jarduera, aurrekoekin zerikusia badu, heharrezkoa dena eta haien garapenaren ondorio.

5. artikulua. Kapital soziala-Akzioak.

Kapital soziala hirurogei mila eta bostehun (60.500,00) eurokoa da, hirurogei mila eta bostehun akzio arrunt izendunetan banatua serie bakar batean, euro bateko balio izendunekoa haietako bakoitza, 1etik hasi eta 60.500. arte zenbakitua, bi horiek barne, eta guztiz ordainduta.

Lizarrako Udalarena da kapital sozialaren %100, eta hark harpidetua.

6. artikulua. Sozietatearen gobernu organoak.

Sozietatearen administrazioa eta ordezkaritza ondokoen gain egonen da, bakoitzaren eskumenen esparruan:

1._Akziodunen Batzar Orokorra.

2._Administrazio Kontseilua.

7. artikulua. Batzar Orokorra.

Akziodun diren guztiek osatzen dute Batzar Orokorra.

Behar bezala deitu eta eraturik, legez ezarritako salbuespenak izan ezik, gehiengoz erabakitzen ditu bere eskumeneko gaiak; bazkide guztiek bete beharko dituzte erabakiak, baita ados ez daudenek eta bilkuran parte hartzen ez dutenek ere.

8. artikulua. Deialdia eta izaera.

Batzar Orokorak arruntak eta bereziak izaten ahal dira, eta Sozietateko administratzaileek deituta bilduko dira.

Batzar Orokor Arrunta ekitaldi bakoitzaren lehen sei hilabetean bilduko da, nahitaez, kudeaketa soziala zentsuratzeko, aurreko ekitaldiko kontuak eta balantzea onetsi, mozkinen banaketaren gainean ebatzi, kontuen zentsore akziodunak izendatu eta, bidezko denean, kontseilukideak eta Sozietateko gainerako administrazio organoetako kideak izendatu, berretsi eta kentzeko.

Modu baliozkoan eratuko da, 1. deialdian, bazkideen gehiengoa biltzen denean, edo zein den haien kopurua, bildutakoek kapitalaren erdia gutxienez ordezkatzen badute. 2. deialdian, zein den ere bildutako bazkideen kopurua, Batzarraren eraketa balioaduna izanen da. Lehen eta bigarren bileren artean 24 orduko epea utzi beharko da, gutxienez.

Administratzaileek bultzatuta dei eginen da Batzar Orokor Berezirako.

Orobat, administratzaileek egin beharko dute dei, eskatzen duten bazkide titularren kopuruak kapital sozialaren %5a bederen ordezkatzen badu, eta eskaeran Batzarrak landu beharreko gaiak adieraziko dira.

Azken kasu horretan, administratzaileei bilerara deitzeko notario bidez eskatu eta hogeita hamar eguneko epean eginen da Batzarrerako deia.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, Batzar Ororkor Arrunta eta Berezia behar bezala eratuta eta deituta egonen dira edozein gai lantzeko kapital sozial guztia bertan dagoenean, nahiz ordezkatuta, eta bildutakoek aho batez onartzen badute Batzarra egitea.

9. artikulua. Batzar Orokorraren ahalmenak.

Indarra duen legeriak aurreikusitako ahalmenak izanen ditu Akziodunen Batzar Orokorrak.

10. artikulua. Administrazio Kontseilua.

Administrazio Kontseiluak administratu eta zuzenduko du sozietatea, hark du sozietatearen ordezkaritza, baita legeriak emandako ahalmen guztiak ere.

11. artikulua. Karguen izendapena eta iraunaldia.

Administrazio Kontseiluak zazpi kide izanen ditu gutxienez. Batzar Orokorrak izendatu eta kargutik kenduko ditu.

Administrazio Kontseiluko kideak, duten karguagatik sozietateko kontseilukide izendatuak izan badira, kargua utzi eta, besterik gabe, kontseilukide izateari ere utziko diote.

Zilegi da kontseilukide karguari uko egitea, izendapena baliorik gabe uztea eta kargualdia bukatutakoan berriz hautatzea.

Ez da ordainduko kontseilukide izateagatik.

Kontseiluak berak kontseilukideen artean hautatuko ditu kontseiluburua eta buruordea.

Kontseiluburua kanpoan denean, ezin duenean edo bateraezintasuna duenean, buruordeak hartuko du haren tokia, edo kontseilukide zaharrenak.

Kontseiluari dagokio, orobat, idazkaria hautatzea. Kontseiluko kidea izan daiteke edo ez. Idazkariak Kontseiluko bileraren batera huts egiten badu, bileran dauden kontseilukideetan gazteenak hartuko du haren lekua.

Administrazio Kontseiluak kontseilukide delegatu bat izendatzen ahal du kideen artean, eta nahi dituen ahalmenak emanen dizkio.

12. artikulua. Iraunaldia.

Kontseilukidearen kargualdia lau urtekoa izanen da, gehienez ere.

13. artikulua. Kontseiluaren bilerak.

Kontseiluburuak edo haren ordezkariak nahi duen aldiro deituta bilduko da Administrazio Kontseilua; baita, kontseilukideen lautik batek eskatuta ere.

Bilerak, ohiz, sozietatearen egoitzan eginen dira, baina kontseiluburuak hautatzen duen beste toki batean ere egin ahalko dira, eta hala adieraziko da deialdian.

Administrazio Kontseilua modu baliozkoan eratuko da kontseilukideen erdiak gehi bat bilduz gero, bertara etorrita nahiz ordezkatuta.

Kontseilukide bakoitzak beste bati eman ahalko dio bere ordezkaritza, baina bilkurako inork ezin izanen ditu bi kontseilukide baino gehiago ordezkatu.

14. artikulua. Erabakiak.

Kontseilukideen, edo haien ordezkarien, botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak, nahiz horrek ez duen galarazten legeak ezartzen duen kasuetan "quorum" berezia behar izatea. Berdinketa izanez gero, kon- tseiluburuaren edo bere ordezkoaren botoak erabakiko du.

Kontseiluko bileretako aktak horretarako prestatutako liburu berezi batean jasoko dira, bilerara agertzen direnek onartuko dituzte eta kontseiluburuak eta idazkariak sinatuko.

15. artikulua. Sozietatearen ekitaldia, kontabilitateko agiriak eta kontu-ematea.

Urtero, urtarrilaren lehenean hasi eta abenduaren hogeita hamaikan bukatuko da sozietatearen ekitaldia.

Salbuespen gisa, lehenbiziko ekitaldia sozietatea eratzen den egunean hasiko da eta urte horretako abenduaren hogeita hamaikan bukatuko.

Urtero, sozietatearen ekitaldia ixten denetik lau hilabeteko epean, gehienez ere, Kontseiluak balantzea egin beharko du, hau da, galera eta irabazien kontua, emaitzak banatzeko proposamena eta azalpen txostena.

16. artikulua. Mozkinak.

Mozkinik baldin bada, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 106. artikuluan adierazi bezala, legezko erreserba izatea eta handitzea deusetan galarazi gabe, Sozietateari dagozkion eginkizunetan erabiliko dira, Batzar Orokorrak horren aldeko erabakiak hartuta.

17. artikulua. Sozietatearen desegitea eta likidazioa.

Sozietate Anonimoen Araubide Juridikoari buruzko Legean aurreikusitako kasuetan deseginen da sozietatea eta, salbuespen gisa, Batzar Orokorrak hala erabakitzen duenean.

Batzorde baten esku utziko da Sozietatearen likidazioa. Batzar Orokorrak izendatuko ditu hura osatzen duten kideak _kopuru bakoitia izanen du_, eta Sozietate Anonimoei buruzko Legearen arauei jarraituko zaie.

(-- L0612183 --)

Iragarkiaren kodea: L0612183