97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT/EDU izateko 196 lanpostu merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Camino Cabodevilla Jiménez, Esther Areta López, Asunción Belzunegui Otano, Ana Jesús Jiménez Urquijo (2), Milagros Jurado Rumi, María Josefa Urbina Goñi, Juan José Faro Bueno, Rosa López Jiménez, María Asunción Zudaire Carrión, Fernando Areta Cebrian, Mercedes Iribarren Irure, María Isabel Aranguren Zunzarren, Esther Iribarren Irure, Itziar Mendizábal Olaizola, Alicia Resano Gurpegui, María Jesús Aramburu Gamón eta María Soledad Gaztambide Ganuza jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa paratu dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT/EDU izateko 196 lanpostu merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko puntuazioen behin betiko zerrendaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkezten ahal dira alegazioak.

Iruñean, 2006ko uztailaren 26an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

(-- F0612901 --)

Iragarkiaren kodea: F0612901