97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

208/2006 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenei buruz aurkeztutako azterlanarekin eta gainerako agiriekin bat, Cadreitan 5 kWP-ko 134 jarraitzaileko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Prosolmak sustatua. Parkeak 8 hektareako azalera izanen du eta sortutako energia lur azpiko 25 metroko linea batetik eramanen du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

2006ko martxoaren 16an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan, ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emango duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena jasoko duela, hirigintzako legeriarekin bat hala eskatu behar den kasuetan.

Martxoaren 23ko 106/2006 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Cadreitako 2. poligonoko 21., 22., 23. eta 24. lurzatietan, "El Montecillo" alderdian, eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko espedientea, Prosolmak sustatua. Ebazpen hori 2006ko 53. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Jendaurreko epean Gurelur-Fondo Navarro para la Protección del Medio Natural elkarteak alegazio bat aurkeztu du, batez ere, hustubideari eta obrak basoilo txikiek eta atalarrek habia egiten duten garaitik kanpo egiteari buruz. Sustatzaileak erantzun du hari elektrikoak, oso-osorik, lur azpitik joanen direla eta obrak aldi horretatik kanpo eginen direla.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenei buruz aurkeztutako azterlanarekin eta gainerako agiriekin bat, Cadreitan 5 kWP-ko 134 jarraitzaileko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Prosolmak eskatu baitu. Parkeak 7,8 hektareako azalera izanen du eta sortutako energia lur azpiko linea batetik eramanen da. Instalazioak baldintza hauek bete beharko ditu:

_Obrak bukatu ondoren landare-tratamendu egokia egin beharko da, garatu beharreko jarduerarekin bateragarria, lurzoruaren higadura murrizteko. Obrak ukitutako eremu guztiak berriz landatu beharko dira, Ingurumen ukipenen gaineko Azterlanean ezarritako hazien nahasketa erabilita. Dena den, ezkai eta izpiliku fin landareen portzentajea, gutxienez, %10 izanen da. Birlandatze lanak hasi aurretik, gutxienez 48 ordu lehenago, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertu eta Lehengoratzeko Atalari horren berri eman beharko zaio (telefono zenbakia: 848 42 14 86 / 848 42 49 05).

_Gainera, landaredi pantaila bat egin beharko da, eguzki sorgailuak izanen diren lurren perimetroan, eguzki plantak eremu horretan ekarriko duen begi-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko helburuz. Pantaila Ingurumen ukipenei buruzko azterlanean zehaztutako espezieek osatuko dute.

_Inguruko hesiak ugaztun txikiak pasatzen utzi beharko ditu; beraz, beheko aldean argi nahikoa izan beharko du, 10 zentimetrokoa gutxienez.

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

_Herri Lanetako zuzendariaren 521/2006 Ebazpeneko baldintzak nahitaez beteko dira.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 30.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Cadreitako Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

(-- F0611535 --)

Iragarkiaren kodea: F0611535