97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

207/2006 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Arbeitzako legar-hobi ohia lehengoratzeko, Excavaciones Fermín Osés, S.L.k sustatu baitu. Allinibarko udal mugapeko 1. poligonoko 975. eta 981. lurzatietan dago.

2006ko martxoaren 20an, arestian aipatutako eskaera aurkeztu zen departamentu honetan. Jarduketaren ezaugarriak biltzen dituen agiria ikusi eta aztertu ondoren, Zerbitzuak jakinarazi du, ingurumen aldetik, bateragarria dela eskualdeko ingurumen baloreak kontserbatzearekin. Gainera, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean (2C eranskina, O atala) jasotako jarduera denez, Ingurumen ukipenetarako baimenaren prozedura erabiliz tramitatu behar da.

Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Arbeitzako legar-hobi ohia lehengoratzeko, Excavaciones Fermín Osés, S.L.k sustatu baitu. Allinibarko udal mugapeko 1. poligonoko 975. eta 981. lurzatietan dago.

Baimena ematearekin baldintza hauek bete beharko dira:

a) Jarduketako lurzatietan hondealanetik sortutako soberakinak besterik ez dira onartuko, gai arriskutsuz kutsatu gabeko lur eta harriak alegia. Botako dena zorrotz kontrolatu beharra ezartzen da.

b) Proiektuan azaldutako akaberako topografia lortzeko helburua hondakindegia erabiltzen hasten denetik aurrera hartuko da kontuan. Horretarako, betelana 1-1,5 metroko altuerako geruzen bidez eginen da, legar-hobiko plazaren oinarritik gora, geruza guztiak ongi trinkotu ondoren.

c) 2 metroko zabaleran babes zerrenda bat utziko da, eta ez da lurrik botako lurzati mugakideetarantz eta biderantz.

d) Lerro zuzenegiko topografia-bukaerak saihestuko dira. Ertzak leunduko dira eta gainazal berriak eta mugakide diren lurzati naturalenak fisiografikoki berdintzeko ahaleginak eginen dira. Aurkeztutako agirietan agertu bezala, aldeetako ezpondetan ez da malda handirik egonen, azkenean, lurrak malda leun homogeneoa izanen du, lurzatiaren leku altuenetik (475 metro) lurzatia iparraldetik inguratzen duen bideraino (460 metro).

e) Ustiapen egutegia proiektuan kalkulatutako 12 hilabeteetara mugatuko da, Ingurumen ukipenetarako baimenaren gaineko ebazpena jasotzen denetik aurrera.

f) Lurzatiaren erabilera nekazaritzakoa izanen da. Beraz, ez da onartuko lurra azal aldean trinkotzerik, ez eta landare-lurra ez den bestelako ezein material han botatzerik ere, gutxienez 0,3 metroko geruza batean.

g) Obrak amaitutakoan ingurua sakonki garbituko da, proiektuaren eragin-eremua obrako materialen hondarrik gabe geldituko da eta obrako instalazioak erabat jasoko dira.

2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 26.021,6 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo txikiagotuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta interesa dutenek, administrazioek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, eskatzaileari, Ingurumenzaintzari eta Allinibarko Udalari.

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

(-- F0611534 --)

Iragarkiaren kodea: F0611534