97. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

112/2006 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko oinarrizko proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi zuenez, 2004ko abenduaren 23an, Nafarroako Gobernuaren eta RENFEren (orain ADIF) arteko lankidetza hitzarmenaren Addenda bat sinatu zen, Nafarroako trenbide-pasaguneak kentzeko. Addenda horretan Nafarroako Gobernuari egokitu zitzaion Castejón-Logroño-Bilbo lineako lau pasagune kentzea, Lodosako udal mugapean.

Aurrekoari jarraikiz, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko oinarrizko proiektua egin da.

Proiektuak Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko uztailaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 51. artikuluan aipatzen diren betebeharrak betetzen ditu.

Laburbilduz, burdinbidearen gaineko pasabide bat egin behar da, hiru baoko egitura argiduna eta 7 metroko galibo bertikala dituena, eta bide bikoitz elektrifikatua izateko prestatuta. Halaber, oraingo bideen ordezkoa eraiki, behar diren drainatze-lanak egin eta trenbide-pasaguneak kenduko dira.

Burdinbideetako pasaguneak kentzeko egutegiaren arabera, proiektu honetako obrak 2007an egin asmo dira.

Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea. Ondasun eta eskubide horiek foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Azkenik, esan behar da proiektu hau onetsi ondoren, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta haren erregelamenduko 235. artikuluko 7. idatz-zatian onura publikoaren eta gizarte interesaren adierazpenaz xedaturikoa betetzekoa izanen dela eta haren ondoriozko obrek ukituriko lurrak lehenbailehen okupatuko direla, nahitaezko desjabetzeari buruzko legeria betetzearren.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 45/026 k.p.an, Lodosako udal mugapean" izeneko oinarrizko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko eta Lodosako herriko etxeko bulegoetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Foru Agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Lodosako Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 20an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

LODOSAKO UDAL MUGAPEA

1 INABONOS, S.A. 3.708 4 912 LARREAK

ARAZURI-ORKOIEN INDUSTRIALDEA, C KALEA, 32, ORKOIEN

2 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 646 4 900 LARREAK

ANCHA K., 1, LODOSA

3 ELVIRA SAINZ, JOSE JULIAN 5 4 584 UREZTAP. MAHASTIA

RIO ARGA K., 2, MENDABIA

4 ELVIRA SAINZ, JOSE JULIAN 877 4 591 A UREZTAP. MAHASTIA

RIO ARGA K., 2, MENDABIA 198 4 591 B ALORRA

5 IRRISARRI IBAÑEZ, FLORENCIA 1.187 4 588 ALORRA

SAN BLAS K., 6, LODOSA 9 4 588 ALORRA

6 INABONOS, S.A. 1.130 4 587 LARREAK

ARAZURI-ORKOIEN INDUSTRIALDEA, C KALEA, 32, ORKOIEN

7 ADMINISTRADOR DE INFRAESTRUCTURAS FERRO 260 4 913 LARREAK

PIO XII ETORB., 79-BIS. 28036 MADRIL

8 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 73 4 915 LARREAK

ANCHA K., 1, LODOSA

Aldi baterako okupazioa

LODOSAKO UDAL MUGAPEA

1 INABONOS, S.A. 2.543 4 912 LARREAK

ARAZURI-ORKOIEN INDUSTRIALDEA, C KALEA, 32, ORKOIEN 1.392 4 912 LARREAK

2 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 484 4 900 LARREAK

ANCHA K., 1, LODOSA

5 IRRISARRI IBAÑEZ, FLORENCIA 370 4 588 ALORRA

SAN BLAS K., 6, LODOSA

10 INABONOS, S.A. 13 4 22-1-1 LURZORUA

ARAZURI-ORKOIEN INDUSTRIALDEA, C KALEA, 32, ORKOIEN

Zortasuna linea elektrikoagatik

LODOSAKO UDAL MUGAPEA

5 IRRISARRI IBAÑEZ, FLORENCIA 82 4 588 ALORRA

SAN BLAS K., 6, LODOSA

(-- F0612704 --)

Iragarkiaren kodea: F0612704