84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

97/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Imarkoainen Kalamutz errekaren desbideraketa egiteko proiektu aldatua" jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "Imarkoainen Kalamutz errekaren desbideraketa egiteko proiektu aldatua", martxoaren17ko 43/2006 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu hori 2006ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31n.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hau aurkeztu dela:

1. alegazioa._Santos Goñi Larraya jauna.

Kalamutz errekaren desbideraketaren ondorioz, sarbiderik gabe gelditzen da 412. lurzatia. Horregatik, erreka gurutzatzeko sarbide bat eskatzen da.

Erantzuna:

Alegatutakoa onartu da. Bide bat eginen da NA-5001 errepidetik, Dorre-Elortzibarretik. Bideari esker, zure finkan eta Kalamutz errekaren desbideraketaren ondorioz sarbiderik gabe gelditzen diren finketan sartzeko arazoa konponduko da.

Aurkezturiko alegazioaren gainean ebaztean, proiektuaren zati hauek aldatu behar izan dira: memoria (lurzatiak), planoak eta aurrekontua.

Hona hemen ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda:

LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

NOAINGO UDALAREN MUGAPEA

IMARKOAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 2.111,64 4.804,20 3 353-B ALORRA

ERREGE KARRIKA, 62 A. NOAIN

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 668,59 1.375,18 3 656 LANDU GABEA

AUTOPISTAS DE NAVARRA, S.A.

RODEZNO KONDEAREN PLAZA, 8-7.A IRUÑA

GOÑI NAVARCORENA, PRIMITIVO 1.544,40 1.233,56 3 410 ALORRA

SAN MARTIN KARRIKA, 40. IMARKOAIN

IMARKOAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 231,13 356,13 3 411-B ALORRA

ERREGE KARRIKA, 62 A. NOAIN

IMARKOAINGO KONTZEJUAREN HERRILURRAK 1,85 76,06 3 411-C BEROTEGIAK

ERREGE KARRIKA, 62 A. NOAIN

GOÑI LARRAYA, SANTOS MARIA 252,72 127,66 3 412-A ALORRA

SAN MARTIN KARRIKA, 8. IMARKOAIN

GOÑI LARRAYA, SANTOS MARIA 326,61 - 3 412-B LARREA

SAN MARTIN KARRIKA, 8. IMARKOAIN

ANDRES EUSA, JOSEFINA 401,64 947,36 3 759-A ALORRA

IMAZ ANAIEN KARRIKA, 2, 1.A 11 B. PAMPLONA

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa lehengoratzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Imarkoainen Kalamutz errekaren desbideraketa egiteko proiektu aldatua" jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta aurkeztutako alegazioari foru agindu honen azalpen zatian adierazi moduan erantzutea.

2. "Imarkoainen Kalamutz errekaren desbideraketa egiteko proiektu aldatua" behin betikoz onestea. Hauxe da proiektuaren hasierako aurrekontua, guztira: 271.766,55 euro.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetze Atalera, Noaingo Udalera (Elortzibar) eta alegazio-egileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko ekainaren 16an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0610606