77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

194/2006 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Villafrancako 8. poligonoko 4. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren espedientea, Parques Solares de Navarra enpresak sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Villafrancako 8. poligonoko 4. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektuaren espedientea, Parques Solares de Navarra enpresak sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunez, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Villafrancako Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Villafrancako Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0610128