77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Leitzako alkateak, 2006ko ekainaren 9ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 116. lurzatiaren xehetasun azterlana jabeek sustatua, Eduardo Zubikoa eta Sebastian Lopez arkitektoek prestaturiko dokumentuaren arabera (2006ko maiatzaren 22an bisatua).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2006ko ekainaren 9an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0610060