77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Oltza Zendeako Udalak, 2006ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran, erabakia hartu zuen Iberoko U.E.1 unitatearen xehetasun azterlana behin betiko onesteko, Jesús Luis Sola Jiménez jaunak, Parque Residencial Ibero, S.L. ordezkatuz, sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki horren kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

1. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

2. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi ete biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Oltza Zendean, 2006ko maiatzaren 5ean._Alkatea, Juan Antonio Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L0609982