77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRAÑETA

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsita

Irañetako Udalak, 2006ko ekainaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irañetako arau subsidiarioetako aldaketa, U.O. 6 eremuari dagokiona, Juan Carlos Muguerza Santos eta Carlos Iriondo Apaolaza arkitektoek prestatutako dokumentazio teknikoari jarraituz. Proiektua 2006ko apirilaren 3an ikus-onetsia da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, herritarrek edo interesa dutenek bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten udal bulegoetan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irañetan, 2006ko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Oscar Erice Juango.

Iragarkiaren kodea: L0609940