77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Testu bateginaren behin betiko onespena. Milagrosa-U.I. XIX unitateko ZN-1 eta ZN-2 guneak urbanizatzeko proiektua

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko apirilaren 11n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-ABR-06 (5/UV)

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abenduaren 27an (15/UV) hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen hasiera batean Milagrosa-U.I. XIX unitateko ZN-1 eta ZN-2 guneak urbanizatzeko proiektua eta 2006ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, urtarrilaren 20an. Haren espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoak 2006ko apirilaren 4an emandako txostenari jarraituz, honako hau erabaki da:

1._Behin betiko onestea Milagrosa-U.I. XIX unitateko ZN-1 eta ZN-2 guneak urbanizatzeko proiektuaren testu bategina, Constructora Iruña, S.A. eta Promociones Cisa Navarra, S.A. merkataritzako sozietateek tramitera aurkeztua. Zuzenketak izan ditu hasierako onespenaren erabakian adierazitako alderdietan eta sustatzaileek jendaurreko epean alegatutakoan.

2._Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 30ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0609901