77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1577/2006 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Haren bidez osatu egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko maiatzaren 2ko 1104/2006 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiaren 3.3 araua. Ebazpen hori gaur egun tramitazioan da, eta aipatutako araua osatzeko beste puntu bat eransten da, hirugarrena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1361/2006 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko maiatzaren 2ko 1104/2006 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori gaur egun tramitazioan da.

Deialdiaren 6. arauaren arabera, oposiziogileek ondoko bi modalitate hauetako edozein aukeratzen ahal dute bigarren ariketaren bigarren proba egiteko: lehenengo multzoa edo bigarren multzoa.

Hori horrela, eta izangaiek deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean hartutako aukera adierazi ahal izateko, bidezkoa da 3.3 araua osatzeko hirugarren puntua gehitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko maiatzaren 2ko 1104/2006 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko maiatzaren 29ko 1361/2006 Ebazpenaren bidez egindako deialdiaren 3.3 araua osatzeko hirugarren puntua gehitzea. 1104/2006 Ebazpen hori gaur egun tramitazioan da. Hona hemen hirugarren puntu hori:

"Hirugarrena.-Izangaiek, eskabidearekin batera, hauta-probak egiteko hartutako aukera (lehenengo edo bigarren multzoa) azaltzen duen agiria aurkeztuko dute, behar bezala sinatua."

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0610805