77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OIBAR

Behin betiko onetsita 7. poligonoko 506. lurzatiaren hirigintza hitzarmena

Oibarko Udalak, 2006ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Oibarko Udalaren eta Compañía Mercantil Lerarte Inmuebles, S.L.ren arteko hirigintza hitzarmena, kudeaketarakoa. B31/801038 IFK du aipatu konpainiak eta berak sustatzen du Oibarko arau subsidiarioen aldaketa egituratzailea 7. poligonoko 506. lurzatian, hirigintza aprobetxamenduaren %10 lagatu beharrean haren balio ekonomikoa jartzeko, baita Lorte ibaiaren gaineko zubi baten balioa ere. Horrek 506. lurzatia ibaiaren bestaldeko exekuzio unitate batekin lotuko luke.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legeriak ezarritakoa betez.

Oibarren, 2006ko ekainaren 5ean._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0609881