77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Lehiaketa, hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuaren kudeaketa kontratatzeko

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak kudeaketaren kontratazioa iragarri du hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzurako. Prozedura irekia erabiliko da, lehiaketa gisa, eta tramitazio arrunta.

Lanak egiteko aurrekontua: 3.200.000,00 euro, BEZa barne, kontrataren lehen urteko zerbitzuaren kanon gisa.

Kontzesioaren epea: 15 urte.

Enpresaren sailkapena: R taldea, 5. azpitaldea, D kategoria eta S taldea, 1. azpitaldea, D kategoria.

Proposamenen aurkezpena: El Culebrete zabortegiko instalazioetan Mankomunitateak dituen bulegoen erregistroan (Tutera-Fitero NA-160 errepidea, 11. kilometroa) lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hilabeteko egun bereko 14:00ak arte.

Proiektua eta baldintzen agiria Mankomunitatearen bulegoetan daude (948 411894), interesatu guztien eskura.

Tuteran, 2006ko ekainaren 12an._Mankomunitateko burua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0610122