77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ERROMANTZATUA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: SC Ibáñez Miguelena e Ibáñez Barricart. Jarduera: abeltzaintza ustiapenerako _haragirako ardiak_ nabea eta biltegia egokitzea. Tokia: Arbontze (Erromantzatua), 258. lurzatia, 5. poligonoa.

Erromantzatuan, 2006ko maiatzaren 23an._Alkate udalburua, Jesús Induráin Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0610033