77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MILAGRO

Deialdia, Milagroko Udalaren zerbitzuko kultur koordinatzaile izateko lanpostu finko bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Milagroko Udaleko kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiak Milagroko Udaleko lan-kontratudun finkoa izanen da eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta hartan alta emanen zaio.

1.3. Izendatzen den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko B mailan sartuko da eta aipatu maila horri dagozkion oinarrizko lansariak eta, behar izanez gero, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu.

1.4. Izendatzen denak lanpostuarekin zerikusia duten eginkizun guztiak eta Udalaren organo eskudunek une oro ematen dizkienak beteko ditu. Lanpostuari loturiko lan eta eginkizunak egokiak izanen dira deialdiaren kategoriarako; kultur jardueren eta jarduera soziokulturalen programazioarekin zerikusia izanen dute, baita oraingo eta geroko udal programak antolatu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatzearekin ere. Gainera, Milagro XXI fundazioaren gerentzia lanak eginen ditu.

1.5. Milagron bizi beharko du edo gehienez 15 kilometrora.

1.6. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Udalaren organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2. oinarria._Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Gutxienez ere, titulu hauetako bat izatea: unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa.

d) Gaitasun fisiko eta psikiko egokiak izatea lanpostuko egitekoak betetzeko.

e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

2.2. Deialdi honetako zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan frogatuko dituzte izangaiek aurreko baldintzak, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Milagroko Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

I. eranskinean heldu den ereduari lotuko zaizkio eskabideak eta horiekin batera aurkeztuko dira curriculuma eta lehiaketaldian kontuan hartzea nahi diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak; gainera, Milagroko Udalaren 2054 0038 ** 1100000376 kontuan 25,00 euro ordaindu izana frogatzen duen agiria. Kopuru horrekin espedientearen formalizazioa eta azterketa-eskubideak ordainduko dira.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo harekin batera aurkeztutako agirietan akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta haiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Esteban Garijo Pérez, Milagroko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Rafael Abad Callejas, Milagroko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Asunción Mayor Puy, Kultura Batzordeko burua.

Ordezkoa: César Salvatierra Les, Kultura Batzordeko kidea.

Mahaikidea: Cristina Escalada León, Kultura Batzordeko kidea.

Ordezkoa: María Pilar Tadeo Rada, Milagroko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak izendatzekoa.

Ordezkoa: Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak izendatzekoa.

Mahaikide idazkaria: Alfredo Hernández Oscoz, Milagroko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José Luis Unzué Ruiz, Erriberriko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabetetara hasiko da gutienez.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zer toki, egun eta ordutan hasiko diren.

6.2. Lehiaketaldia:

Izangaiak aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoaren arabera:

6.2.1. Administrazio Publikoetan, deialdiko lanpostuaren antzeko batean izandako esperientzia, gutxienez ere urte batekoa; urte bakoitzeko 7 puntu, eta gehienez ere 20 puntu. Kasuan kasuko administrazio publikoak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko da.

6.2.2. Unibertsitateko goi mailako titulazioa. 3 puntu.

6.2.3. Kultur kudeaketako hainbat alderdiri buruz ikastaro onartuak egin izana, edo lanpostuarekin zerikusia duten jardunaldi edo kongresuetan parte hartu izana; epaimahaiak baloratuko ditu, honela:

Ikastaroak:

_20 ordutik 50 ordura bitarte: 0,25 puntu.

_50 ordutik 100 ordura bitarte: 0,50 puntu.

_100 ordutik 150 ordura bitarte: 0,75 puntu.

_150 ordutik gora: 1,00 puntu.

Jardunaldiak edota kongresuak:

_Betetzekoa den lanpostuarekin zerikusia duten jardunaldietara edo kongresuetara joategatik: 0,10 puntu bakoitzeko; gehienez ere 2 puntu.

Atal honetako puntuazioa 7 izanen da gehienez ere.

6.2.4. Argitalpenak, komunikazioak edo ikerketa lanak, epaimahaiaren ustez deialdiarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak: 0,5 puntu bakoitzeko; gehienez ere 2 puntu.

Aurreko ataletan gehienez ere 30 puntu lortu ahalko dira.

Epaimahaiak Udalaren iragarki oholean emanen ditu lehiaketako puntuazioak.

6.3. Oposizioaldia nola eginen.

Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

_Lehenbiziko ariketa: programako II. eranskineko gaiei buruz galdera laburrak edo test motakoak erantzunen dira idatziz. 0tik 15 puntura bitarte kalifikatuko da. Gainditzeko gutienez ere 7,50 puntu beharko dira.

_Bigarren ariketa: teorikoa: programako III. eranskineko gaietako bat zozketa bidez aterako da, eta hura jorratuko dute izangaiek. 0tik 20 puntura bitarte kalifikatuko da. Gainditzeko gutienez ere 10 puntu beharko dira.

_Hirugarren ariketa: praktikoa. Udalaren kultur arloko plangintza, koordinazio eta kudeaketari buruzko kasu bat hautatuko du epaimahaiak, eta izangaiek idatziz garatuko, gehienez ere bi ordu eta erditan. 0tik 25 puntura bitarte kalifikatuko da. Gainditzeko gutienez ere 12,50 puntu beharko dira.

_Laugarren ariketa: lanpostuarekiko egokitasuna neurtzeko proba psikoteknikoak; NAPIren Psikologia Zerbitzuak eginen ditu eta gehienez ere 10 puntu emanen dira. Ariketa hau ez da baztergarria.

Lehiaketaldiko gehieneko puntuazioa: 30 puntu.

Oposizioaldiko gehieneko puntuazioa: 70 puntu.

Oposizio-lehiaketako puntuazioa, guztira: 100 puntu.

6.4. Oposizioko ariketetako proba guztiak (psikoteknikoa kenduta) baztergarriak izanen dira. Hortaz, bazterturik geldituko dira proba horietan ezarritako gutieneko puntuazioa eskuratzen ez duten oposiziogileak, eta epaimahaiak ez ditu zuzendu ere eginen ariketa horretako gainerako probak.

6.5. Ariketa bakoitza zuzendu eta gero, epaimahaiak, gehienez ere 5 eguneko epean, argitara emanen du Udaleko iragarki oholean proba gainditu dutenen zerrenda, erdietsi dituzten kalifikazioekin batera; era berean, aditzera emanen da oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.6. Deialdi bakarra izanen da oposizioko ariketak egiteko, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertuko dira. Baztertu eginen dira, edozein arrazoi dela medio, ezarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez direnak.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketa kalifikatu ondoan, epaimahaiak jendaurrera aterako du gainditzen duten pertsonen zerrenda, Udalaren iragarki oholean, lortutako puntuazioaren arabera paratua, lehiaketaldian eta oposizioko ariketetan eskuratutako kalifikazioak batuta. Harekin batera, puntuazio handieneko izangaia izendatzeko proposamena jarriko da. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena banan-banan jakinarazi ondoko hogeita hamar egun naturaletan, deialdi honetan eskatzen diren gaitasunak eta baldintzak frogatzeko agiriak ekarriko ditu proposatutako pertsonak.

Hona aurkeztu beharreko agiriak:

a) Jaiotze ziurtagiria.

b) 2.c) oinarrian eskatzen den titulua frogatzen duten agiriak.

c) Osasun ziurtagiria, egiaztatzen duena izangaiak badituela lanpostuko betebeharrak egiteko gaitasun fisiko eta psikiko egokiak.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik ez dela bereizia izan erakusten duena.

7.3. Proposatutako pertsonak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da lan-kontratua sinatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du utzitako hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaiturik, proposatutako izangaiak 7.2 oinarrian xedatutakoa bete badu, Alkatetzak ebazpen bidez hura izendatuko du Milagroko Udalaren lan-kontratudun finko, kultur koordinatzailearen lanpostuan ari dadin, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epean izangaia lanpostuaz jabetzen ez bada, Udalaren enplegatu finko izateko eskubide guztiak galduko ditu, salbu eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoiren bat baldin badago. Horrelakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza onetsi zuen organoaren aurka, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo errekurtsoa ekarri duen aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2006ko ekainaren 7an._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

I. ERANSKINA

Izena: .........................., adinez nagusia. N.A.N. zenbakia: ............. Jaioteguna: ............. Bizilekua: ....................... Karrika: .............. Zenbakia: ...... Solairua: ....... Posta kodea: ............ Telefonoa: ..........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Milagroko Udaleko kultur koordinatzailea izateko lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartzea eskatzen dudala.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horrenbestez,

Eskatzen dizut eskabide hau onar dezazula eta, horren ondorioz, onar nazazula probetan, Milagroko Udaleko kultur koordinatzailea izateko lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio bidez betetzeko deialdian.

2006ko .......aren ......(e)an.

(Sinadura)

MILAGROKO UDALEKO ALKATEA.

II. ERANSKINA

Erakunde, araudi eta prozedurei buruzko gaiak

1. gaia._Nafarroako Foru Erakundeak. Foru Parlamentua, Comptos Ganbera, Nafarroako Gobernua. Estatuko Administrazioa Nafarroan.

2. gaia._Udalerria, kontzeptuak eta elementuak. Nafarroako toki entitateak. Antolakuntza eta eskumenak. Udalerrien elkarteak.

3. gaia._Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea. Printzipioak eta aplikazio esparruak. Administrazio prozeduraren faseak. Isiltasun administratiboa. Errekurtso administratiboak eta jurisdikzionalak Toki Administrazioan.

4. gaia._Nafarroako udalen aurrekontuak. Dirusarreren eta gastuen egitura eta sailkapena. Onespena eta aldaketa. Exekuzio, izapidaketa eta kontu hartze faseak.

5. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak; dagokien araudia. Kontratu administratibo motak. Prestatzeko jarduketak. Esleitzeko prozedurak eta erak.

6. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Motak, araubidea eta dagokien araudia.

7. gaia._Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea.

III. ERANSKINA

Gai espezifikoak, kultur kudeaketarekin zerikusia dutenak

1. gaia._Kultur kudeaketa eta gogoeta estrategikoa. Gogoeta estrategikoaren faseak. Planak, programak, proiektuak, jarduerak.

2. gaia._Kultur kudeaketaren ereduak.

3. gaia._Elkarteak eta kultur garapena.

4. gaia._Kultura eta garapena: kultur dinamika lurralde garapenean.

5. gaia._Kultur ondarea lurralde garapenerako faktore gisa.

6. gaia._Udaleko Kultura Zerbitzuaren antolamendua eta eginkizunak.

7. gaia._Kultur zerbitzuen ebaluazioa.

8. gaia._Hiritarren partaidetza. Partehartze demokratikoa.

9. gaia._Kulturaren 21 Agenda. Bartzelonako adierazpena.

10. gaia._Kultur mugimendua Milagron azken hamar urteotan.

Iragarkiaren kodea: L0609840