74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 29ko 1398/2006 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Lanpostu huts horietako 10 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 1398 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostu horietatik 10 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

1._Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia egitea. Lanpostuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikiak dira, ondoko txandatan banatuak:

_9 lanpostu txanda irekian.

_10 lanpostu igoera txandan.

1.2. Hauek dira eskaintzen diren lanpostu hutsak:

a) Funtzionarioen araubideko lanpostuak:

7556. zenbakia, destinoa Agoitzen.

30104. zenbakia, destinoa San Adrianen.

30912. zenbakia, destinoa Lizarran.

31611. zenbakia, destinoa Lodosan.

34209. eta 36336. zenbakiak, destinoa Tafallan.

34973. zenbakia, destinoa Azkoienen.

36084. zenbakia, destinoa Lesakan.

36333. zenbakia, destinoa Zarrakaztelun.

b) Lan araubideko lanpostuak, lanaldi partzialeko kontratuarekin:

30328. zenbakia, destinoa Beriainen.

30347. zenbakia, destinoa Faltzesen.

30415. zenbakia, destinoa Irurtzunen.

31022. zenbakia, destinoa Lerinen.

32240. zenbakia, destinoa Allon.

32326. zenbakia, destinoa Garesen.

33494. zenbakia, destinoa Caparroson.

36085. zenbakia, destinoa Etxarri Aranatzen.

36786. zenbakia, destinoa Irunberrin.

36787. zenbakia, destinoa Oibarren.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestaldetik, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, 7.2. arauan agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean deialdiko 2.1.2 arauko eskakizunak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.4. Lanpostuek C maila edo taldeko lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta, kasuan kasu, aplikatu beharreko gainerako xedapenetan eta lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Halaber, deialdi honen bidez hauta-probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatu nahi da, deialdi honetako 3., 10., 11. eta 12. arauetan xedaturikoarekin bat.

2._Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, gorakoak izanik, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintzak.

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna duela frogatzea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, kidego horietan benetako zerbitzuetan zortzi urteko antzinatasuna dutela frogatu beharko baitute, eta Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean eskuratzeko moduan egotea; edo bestela, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna frogatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren xedapen gehigarrietatik zortzigarrenean ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.2. Deialdiko 3.3. oinarriko bigarren eta hirugarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiko 7.2 idatz-zatian ezarririko epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten hautagaiekin zerrenda batzuk osatuko dira, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko. Horrtarako, parte hartzaileek deialdiko eskabidean berean adierazi beharko dute kontratazio zerrendetatik zeinetan nahi duten sartu.

Xede horrekin, parte hartzaileek eskabidean agertzen diren kudeaketa esparruetako bakarra hautatu beharko dute, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerrendetan edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren gainerako departamentu (Administrazio erroa) eta erakunde autonomokoetan sartzeko. Kudeaketa esparru bat baino gehiago hautatuz gero, edo parte hartzeko eskabidean atal hori betetzen ez bada, Administrazio erroko zerrendetan besterik ez dutela parte hartu nahi ulertuko da.

3.4. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat._Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 12 euro ordaindu izanaren ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaindu izanaren agiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Prozedura hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

_Behar bezala betetako ordainketa gutuna erabiliz; Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako finantza entitateetan dituen kontuetan sartuko da dirua. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutuna eredua ageri da.

_Sarrera esku-dirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 00308124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordain-agirian datu hauek jarri beharko dira:

.Izangaiaren izen-deiturak.

.NAN/IFZ.

.Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

.Kontzeptua: oposizioak.

.Deialdiaren xede den lanpostua.

Frogagirian datu horietako bat falta baldin bada, izangaia baztertu eginen da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hauta-proben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lan-igoera, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik ez duela interesatuaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela internet bidez, arestian emandako helbidean.

Bi._Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste Administrazio Publiko bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, lehengoaz gainera, deialdi honetako 2.1.2. arauan jasotzen diren eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari.

Hiru._Deialdiko igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko langile finkoak badira baina antzinatasuneko zortzi urte frogatzerik ez badute, eskabidearekin batera, Eskola Graduatuaren tituluaren, lehen mailako Lanbide Heziketakoaren edo titulu baliokidearen kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5._Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Camino Paredes Giraldo andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura zuzendari nagusia.

_Ordezkoa: Javier Itúrbide Díaz jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: Carmen Guerrero Aspurz andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegien Sarearen Ataleko burua.

_Ordezkoa: Roberto San Martín Casi jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Bibliografikoaren Bulegoko burua.

_Mahaikidea: María del Carmen Martínez Pérez andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Informazio Sistemen Bulegoko burua.

_Ordezkoa: Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegi Nagusiaren Ataleko burua.

_Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

_Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

_Mahaikide idazkaria: Pilar Zapico Revuelta andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

_Ordezkoa: José Miguel Gamboa Baztán jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoaren Antolamendu Ataleko burua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egin duen organoari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden egoerak gertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2007ko urtarrilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak jakinaraziko ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, erregelamenduz.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenbizikoa: 100 galdera idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Erantzun hutsak zehatuko dira. Liburutegi publiko batean egin beharreko lanei eta horretarako jakin behar denari buruzko kontu teoriko eta praktikoen gainekoak izanen dira galderak. Proba hasi aurretik epaimahaiak zehaztuko du haren gehieneko iraupena.

Bigarrena: Zozketaz hautatzen diren hiru gairi buruz idaztea; bi deialdiko II. eranskineko gai-zerrendaren lehen zatikoak, eta hirugarrena eranskin horretako bigarren zatikoa. Ariketa egiteko, izangaiek 5 ordu izanen dute.

Hirugarrena: Liburutegi publikoen kudeaketari buruzko hiru kasu praktiko idatziz garatzea. Hori egiteko izangaiek 2 ordu izanen dute.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehenbizikoa: gehienez 30 puntu.

Bigarrena: gehienez 40 puntu. Gai zerrendako lehen zatiko gaiek hamabosna puntu izanen dituzte gehienez, eta hirugarrenak, bigarren zatitik hautatuak, 10 puntu gehienez.

Hirugarrena: gehienez 30 puntu. Kasu praktiko bakoitzak 10 puntu izanen ditu gehienez.

Bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.4. Oposizioko ariketak kanporagarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira lehen ariketan gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Orobat, bazterturik geldituko dira bigarren eta hirugarren ariketetan gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

6.5. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gida-baimena eraman beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.7. Hauta-probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena, kontratazioa eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautapen probak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan guztira lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren izangaiak izendatu eta kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketarik izanez gero, bigarren ariketan puntu gehien erdietsi dituztenen alde jokatuko da. Eta balirau, hirugarren ariketan lorturiko puntuazioa hartuko litzateke kontuan.

7.2. Izendapen eta kontratazio proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, bertan berariazko inprimaki batzuk jaso eta gero:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren hiritartasuna eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiek Espainiako herritartasuna ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finko, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu edo kontratatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1. atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hautaprobak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, 8.3 ataleko bigarren lerroaldean aipatutako kasuan izan ezik, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko edo handiagoko minusbaliotasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako txostenaren arabera.

9._Izendapena, lanpostu hutsen esleipena, jabetza hartzea eta kontrataziorako baimena ematea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko arauetan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, edo hala badagokio, lan harremana dagoen kasuetan, lan kontratu finkoak egiteko baimena emanen du, eta lanpostu hutsak esleituko ditu.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dituzte izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein bahituretxetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bahituretxean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

Lan araubideko lanpostuak, lanaldi partzialeko kontratuarekin, aukeratzen dituzten izangaiek izaera hori lortuko dute kontratuan ezartzen den egunean. Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurreikusitakoaren babesean, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

9.3. Izendatu edo kontratatzen diren izangaiek destinoko herrian izan beharko dute bizilekua, bertan helbidea egiazki kokatuz. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.5. Izendapena eta kontratatzeko baimena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita, eta lan kontratuen kasuan, interesatuek epe berean sinatu beharko dute kontratua.

Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio. Lan harremaneko kasuetan, izangairen batek dagokion kontratua sinatzen ez badu, aurreko kasuetarako ezarritako moduan jokatuko da.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta oinarri honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, komuna Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

_Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, parte hartzeko eskabidean aukeratutako esparruaren arabera.

10.2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendak.

Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honetako 11. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan xedatutako arauen arabera kudeatuko du.

Halaber, zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die, erakunde autonomo horretako arauei jarraikiz kudea dezaten.

10.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten hautagaiak.

Deialdiko hamaikagarren oinarrian ezarritako prozedurarekin bat, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat osatuko du deialdiko azkenaurreko ariketa gainditu eta Administrazio-erroko zerrenda hautatu duten izangaiekin.

Era berean, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez eta esparru horretako kontratazio-zerrendak aukeratu dituztenen zerrenda, aldi baterako kontratazioetarako, deialdi honetako 12. arauan ezarritako prozedurari jarraikiz.

11._Administrazio erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

11.1. Epaimahaiaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu eta Administrazio-erroko kontratazio-zerrenda aukeratu dutenei, hamar laneguneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

_Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

_Izangaiek liburutegiko arduradun gisa aldi baterako kontratua zein eremutan izan nahi duten, horiek hautatzeko eskabidea, bai eta, hala denean, lanaldi partzialeko lanpostuetara jotzekoa ere.

Ebazpen hori, eremuak eta lanaldi partzialeko lanpostuak hautatzeko eskabide ereduarekin batera, bai eta eremu bakoitzaren esparru geografikoari buruzko informazio agiria ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira, eta kasuan kasuko langileen zerrendak, berriz, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

11.2. Sartzeko prozeduraren eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

11.3. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiko azken ariketa gaindituez eta Administrazio-erroko kontratazio zerrendak aukeratu dituztenak.

11.4. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak probak gainditu bai baino lanposturik lortu ez dutenen zerrendak eta hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez eta esparru horretako kontratazio-zerrendak aukeratu dituztenenak igorri ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunek beren kudeaketa esparruko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak onetsiko dituzte, 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan erakunde autonomo horretako osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarritakoarekin bat. Akordio hori 2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 20an.

Horretarako, Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea emanen die interesatuei, zentroa hautatu, iraunaldi laburreko zerrendetan egon nahi dutela adierazi eta aipatu erakunde autonomoak zehazten dituen gainerako inguruabarrak betetzeko.

Oinarri honen arabera osatzen diren zerrendak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kudeatuko ditu, langileak hautatzeko 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan ezarritakoari jarraikiz.

13._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 29an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena: ..........................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat): ........................ Jaioteguna: .................. Sorterria: ................ (.................). Nazionalitatea: ................. Helbidea: kalea: .............., herria: ............., probintzia: ......., posta kodea: ........, eta ........ telefonoa (........... laneko telefonoa).

AZALTZEN DU:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko ...............lanpostu .................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onartu izatea eskatzen dudala, ondoko txandan (deialdia .............. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an):

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Minusbaliatuendako txanda*

Hauta-probak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, honako esparruotako batean:

f Administrazio-erroa*

f Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea*

f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua*

(Esparruetako bakar bat aukeratu daiteke)

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan eta ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala*

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala*

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala (*)

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia

1. gaia._Moldiztegiaren asmakizuna. Liburua eta liburutegiak XVI. eta XVII. mendeetan.

2. gaia._Liburuak eta liburutegiak XVIII. eta XIX. mendeetan.

3. gaia._Liburuak eta liburutegiak XX. mendean.

4. gaia._Liburugintza eta liburuen merkataritza Espainian gaur egun. Kasu eman bereziki liburutegi publikoen sistemei eskainiriko jokabide, merkataritza zerbitzu eta argibide zerbitzuei.

5. gaia._Nafarroako bibliografia: bildumak, gaur egungo egoera, garatzeko proposamenak eta hedapena.

6. gaia._Aldizkarien historia. Sorrera eta garapena. Haien egoera Nafarroan.

7. gaia._Liburutegi publikoak: bilakaera historikoa, kontzeptua, eginkizunak eta zerbitzuak.

8. gaia._UNESCOren Agiria liburutegi publikoez (1994). Helburuak, edukia, norberaren iritzia.

9. gaia_IFLA/UNESCO jarraibideak liburutegi publikoen zerbitzua garatzeko. Kultura Ministerioa (2002). Haien aplikazioa Nafarroako liburutegi publikoen sisteman.

10. gaia._Liburutegi publikoko erakina: eraikuntza alderdiak, sarbideak, instalazioak, guneen eta zerbitzuen definizioa, segurtasun neurriak, seinaleak, altzariak eta ekipamendu teknologikoak.

11. gaia._Bildumak liburutegi publikoetan: plangintza, hautapena, erosketa, mantentze-lanak eta garapena.

12. gaia._Deskripzio bibliografikoa: kontzeptua eta eginkizuna: ISBD, AACR. Deskripzio komertziala eta bibliografikoa: ISBN eta ISSN.

13. gaia._Katalogatzeko arauak. Kultura Ministerioaren edizio bategin eta zuzendua (1995): 1. eta 2. kapituluen egitura eta edukiak.

14. gaia._Katalogatzeko arauak. Kultura Ministerioaren edizio bategin eta zuzendua (1995): 3tik 11ra bitarteko kapituluen egitura eta edukiak.

15. gaia._Katalogatzeko arauak. Kultura Ministerioaren edizio bategin eta zuzendua (1995): 12tik 17ra bitarateko kapituluen egitura eta edukiak.

16. gaia._MARC formatua, erregistro bibliografikoak trukatzeko. Ibermarc formatua.

17. gaia._Katalogo kolektiboak: kontzeptua, helburuak, baliabideak, zerbitzuak eta ebaluazioa.

18. gaia._Kultura Ministerioaren Liburutegi Publikoetarako arlokako idazpuruen zerrenda (1993). Egitura eta edukiak.

19. gaia._Liburuak sailkatzeko sistemak. CDU delakoa, Espainiako edizioak, egitura eta edukiak.

20. gaia._Informazioaren teknologia berriak eta haien aplikazioa liburutegi publikoetan.

21. gaia._Kultura Ministerioaren irizpideak internet eskuratzeko (2005).

22. gaia._Liburutegi publikoak integrazio soziokulturalerako zentroak diren aldetik. Gizarteko gutxiengoendako eta etorkinendako laguntza.

23. gaia._Erabiltzaileen iritzia: Nafarroako liburutegi publikoetako erabiltzaileen iradokizun, kontsulta eta erreklamazioak hartu, baloratu eta erantzuteko modua.

24. gaia._Liburutegiak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak.

25. gaia._Irakurle elkarteak eta liburutegi publikoak: helburuak, baliabideak, metologia eta ebaluazioa.

26. gaia._Ikus-entzunezkoak liburutegi publikoetan: gaur egungo egoera eta epe ertainerako aurreikuspenak eskaintzan eta eskarian.

27. gaia._Agiriak kopiatzeko zerbitzua liburutegi publikoetan. Prozedura teknikoak. Kopiagintza eta jabetza intelektuala.

28. gaia._Liburutegi publikoak eta herrien oroimena. Herrietako gaiak hautatzea: gaikako esparrua, agiriak zehaztu, erosi, antolatu eta zabaltzea.

29. gaia._Nafarroako Liburutegi Publikoei buruzko Legea (2002).

30. gaia._Nafarroako Liburutegi Publikoen sistema. Gaur egungo egoera, antolaketa eta funtzionamendua. Espainiako liburutegi publikoen beste sistema batzuekiko antzak eta ezberdintasunak.

31. gaia._Liburutegi publikoetako liburuzainak Espainian: lan araubidea, eginkizunak eta eskurantzak. Haien egoera Nafarroan.

32. gaia._Udalen eta autonomia administrazioaren arteko hitzarmenak liburutegi publikoak kudeatzeko. Haien egoera Nafarroan.

Bigarren zatia

1. gaia._Espainiako 1978ko Konstituzioa (I): ezaugarriak. Zuzenbide estatu sozial eta demokratikoa: Konstituzioko printzipioak eta balore gorenak. Funtsezko eskubide eta askatasunak eta haien bermea. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak.

2. gaia._Espainiako 1978ko Konstituzioa (II): Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

3. gaia._Estatuaren lurralde antolaketa: Estatu autonomikoa. Auzitegi Konstituzionala.

4. gaia._Legea: kontzeptua eta motak. Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Legearen eta Erregelameduaren arteko loturak. Erregelamenduak emateko ahalmena eta horren mugak. Erregelamenduen kontrola.

5. gaia._Administrazio egintza: kontzeptua, motak eta osagaiak. Baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia._Guztientzako administrazio prozedura: kontzeptua eta izaera. Faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera. administrazio-errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

7. gaia._Europar Batasuna: Batasuna sortzeko prozesua. Europar Batasuneko erakundeak. Europar Batasunaren Zuzenbidearen iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

8. gaia._Nafarroako Foru Eraentza: bilakaera historikoa (1512-1982). 1841eko abuztuaren 16ko Nafarroako Lege Itundua. Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: egitura eta edukia. Hitzarmen Ekonomikoa.

9. gaia._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: eraketa, antolakuntza eta eginkizunak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

10. gaia._Botere exekutiboa Nafarroan: Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa.

11. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

12. gaia._Nafarroako Toki Administrazioa: Nafarroako toki entitateak: motak eta eskumen orokorrak. Udalerrietako organoak. Toki entitateen ondasunak. Nafarroako Toki Entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola.

13. gaia._Kontratazio administratiboa: Administrazio Publikoen kontratu motak. Administrazioaren prerrogatibak. Kontratuen esleipena: epeak eta moduak. Kontratuak sinatzea. Kontratu hartzailearen betebeharrak.

Oharra:

Gai guztiak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onetsitako arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: F0609760