64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

65/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Caparroso-Azkoien NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "Caparroso-Azkoien NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua, azaroaren 11ko 490/2005 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu hori 2005eko 143. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 30ean.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

_1. alegazioa: José María Abárzuza Goñi, Martzillako alkatearen ordezkaria. (MA-32, MA-33, MA-34 eta MA-35).

1. Alegatu du Udalaren finkak ez direla landetakoak, ukipenen zerrendan halaxe agertu arren, industrietakoak baizik. Eskatu du justiprezioan industria lurzoru gisa erosteagatik pagaturiko zenbatekoa kontuan har dadila.

2. Alegatu du jabeen zerrendan aurreko jabea ageri dela Martzillako katastroko 6. poligonoko 56. lurzatiaren titular.

3. Adierazi du MA-30 eta MA-31 finken artean dagoen ureztaketa-erretena, obrek ukituko dutena eta lehengoratu nahi dena, bi jabeek ez darabiltela eta beraz eskatu du ez dadila lehengoratu.

4. Eskatu du Martzillan egitekoan den industrialderako sarbidea erraztu dadila, biribilgune baten bidez.

Erantzuna:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideak egun indarra duen katastroari jarraikiz deskribatu dira. Katastro horretan proiektuak ukitzen duen eremua zerrenda ageri bezala dago sailkaturik.

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

2. Onartu da alegazioa.

3. Onartu da eskaera.

4. Eskatutakoa ez da onartzen, proiektu honen xede diren jarduketen artean ez baita aipatzen. Martzillako geroko industrialdeko sarbidea haren sustatzaileak egin beharko du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legeko 100. artikuluan xedatu bezala.

_2. alegazioa: Azkoiengo Udala.

Eskatu du Jofemar, S.A. fabrikara joateko bidegurutzearen ordez, glorieta itxi bat egin dadila. Izan ere, hura erdiko itxarote lerroarekin egin nahi da.

Erantzuna:

Eskatutakoa ez da onartu. Proiektu fasean hiru bidegurutze mota aztertu dira Jofemar, S.A. fabrikara joan ahal izateko: glorieta itxia, glorieta zatitua eta T itxurako bidegurutzea, itxaron eta sartzeko erdiko lerroa barne.

Kasu bakoitza funtzionaltasunaren eta, bereziki, errepideko segurtasunaren aldetik aztertu ondoren, pentsatu da hoberena T itxurako bidegurutzea dela, itxaron eta sartzeko erdiko lerroa barne.

_3. eta 7. alegazioak: Alfredo Igartua Ayerra jaunak aurkeztuak. (PE-101).

1. 3. alegazioa: Adierazi du proiektuak ukituriko ondasunen zerrendan, bere duen finkari dagokionez, obrek ukitzen dituzten osagai guztiak ez direla kontuan hartu.

2. 7. alegazioa: Adierazi du errepideak izanen duen sekzioa zabalegia izanen dela errepide horren kategoriarako. Ez du ulertzen autobietako bazterbideak bezain zabala den beste bazterbide bat ezarri beharra, proiektuari onespen teknikoa eman zion foru aginduan justifikatu bazen ere ibilgailuei erraztasunak emateko galtzadaren inguruko finketatik bertan sartzeko.

Aditzera eman du bazterbide hori Nafarroako Gorteetako kide batek bidegorri bat sortzeko eskabideari erantzuna emateko agindu dela, kontu hori proiektuari onespen teknikoa eman zion foru aginduan agertu ez arren.

Erantzuna:

1. Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

2. Egin asmo den bazterbidearen zabalerak erraztasunak emanen dizkie lastertasun gutxiko ibilgailuei (nekazaritzako ibilgailuei, motozikletei, bizikletei eta abarri) eta zerbitzubidetako funtzionatuko du.

_4. alegazioa: Emiliano Fernández Díaz jaunak aurkeztua. (PE-17).

1. Adierazi du gaur egun galtzada nagusitik joan daitekeela bere finkara eta, egin asmo diren obrekin, alboko bide batetik joan beharko dela. Horrek behartuko luke finkaren barne ezaugarriak aldatzera eta bereziki bertan dagoen zuhaizti berezian izanen luke eragina.

Eskatu du galtzada nagusitik bere finkara joateko bideari euts dakiola, bere jabetzako legezko atzeraemangune askiekin.

2. Eskatu du itxituratik gertu dagoen etxola-biltegia ez dadila eraits eta, hura edo bere duen beste edozein osagarri eraitsi edo aldatu behar baldin bada, gaur egun dituzten ezaugarri eta tasun berekin lehengora daitezela.

3. Eskatu du obrak egiten diren bitartean bere finka osorik eta erabat itxi dadila, intimitatea eta bere jabetzako sarbidea bermatzearren.

Erantzuna:

1. Onartu da alegazioa.

2. Proiektuaren arabera, obrek ukitzen dituzten sarbide eta itxiturak lehengoratuko dira, desjabetze espedientean ukituriko ondasunei emanen zaien balorazioa edozein delarik ere.

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

3. Obrak egiten diren bitartean, ahalik eta denbora gutxien emanen da, itxiturak eraisten direnetik aldi baterako eta behin betikoz lehengoratu arte.

_5. alegazioa: Santos Esparza Naturaza jaunak aurkeztua. (MA-27).

Alegatu du bere duen finkan besatarako frutarbolak lantzen direla eta hori kontuan hartzekoa dela desjabetze prozeduran.

Erantzuna:

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

_6. alegazioa: Fidel Vicente Valares eta Mercedes Romero Ferreras jaun-andreek aurkeztua. (MA-03).

1. Alegatu dute jabeen zerrendan ez dela beren izena ageri, aurreko jabearena baizik.

2. Adierazi dute diferentzia bat dagoela desjabetzapenen planoaren (non beren lurzati ukituak ageri baitira) eta zerrendaren artean, azken horretan ez baita aipatzen Martzillako 3. poligonoko 758. lurzatiaren ukipena.

3. Aditzera eman dute, beren etxebizitzaren aurrealdearen lerroa gaur egun errepidearen bazterretik 1,50 metrora dagoenez, obrak egiten direnean ez dela ia-ia alderik izanen. Horregatik eskatu dute errepidea horren eskuineko bazterretik zabaldu dadila.

4. Adierazi dute desjabetzapenek ukituriko lurretan putzu itsu bat, ubide bat, hesi bat eta alor batzuk daudela.

Erantzuna:

1. Alegazioa onartu da eta ondasun eta eskubideen zerrenda aldatuko da.

2 eta 3. Alegazioa onartu da eta lurzati planoa aldatuko da. Martzillako 3. poligonoko 758. lurzatia desafektatuko da.

4. Proiektuaren arabera, obrek ukitzen dituzten sarbide eta itxiturak lehengoratuko dira, desjabetze espedientean ukituriko ondasunei emanen zaien balorazioa edozein delarik ere.

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

_7. alegazioa: Ricardo Malo Landivar jaunak aurkeztua. (MA-30 eta MA-31).

1. Eskatu du, finkako itxitura eta ondoko bide pribatuko zoladura ukituz gero, gaur egun dituzten ezaugarri eta tasun berekin lehengoratu daitezela.

2. Adierazi du obrek ukituko dutela bere finkarako eta ondokorako ureztaketa erretena, Martzillako Udalarena dena eta lehengoratu nahi dena. Erretena ez da erabiltzen. Horregatik eskatu du ez dadila lehengoratu eta galtzadaren eta bere finkaren arteko aldea bete dadila.

Erantzuna:

1. Proiektuaren arabera, obrek ukitzen dituzten sarbide eta itxiturak lehengoratuko dira, desjabetze espedientean ukituriko ondasunei emanen zaien balorazioa edozein delarik ere.

2. Onartu da eskaera. Galtzada berriaren eta finkaren arteko aldea behar den moduan egokituko da.

_8. alegazioa: Félix Guindulain Vidondo jaunak Jofemar, S.A. enpresaren izenean aurkeztua (PE-79).

1. Fabrikara joateko bidegurutzearen ordez, glorieta itxi bat egin dadila. Izan ere, hura erdialdeko itxaron-lerroarekin egin nahi da.

2. Eskatu du justiprezioan Jofemar S.A. enpresaren lurretan dagoen luzerna alorra kontuan har dadila, obrak egiten diren bitartean materialak biltzeko erabiliko dena.

Erantzuna:

1. Alegazioa ez da onartu, 2. alegazioaren erantzunaren arabera.

2. Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

_9. alegazioa: Emilio Lezaun Miguel jaunak aurkeztua. (PE-107).

Adierazi du bere finka ureztaketa lurra dela eta itxitura duela.

Erantzuna:

Proiektuaren arabera, obrek ukitzen dituzten sarbide eta itxiturak lehengoratuko dira, desjabetze espedientean ukituriko ondasunei emanen zaien balorazioa edozein delarik ere.

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

_10. alegazioa: José Antonio Ricarte Villafranca jaunak aurkeztua. (PE-15).

Adierazi du bere duen finka ureztaketa lurra dela eta itxitura duela eta, finkaren barruan, haren inguruan, alor asko.

Erantzuna:

Proiektuaren arabera, obrek ukitzen dituzten sarbide eta itxiturak lehengoratuko dira, desjabetze espedientean ukituriko ondasunei emanen zaien balorazioa edozein delarik ere.

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

_11. alegazioa: María Jesús Moreno Garrido andreak Jesús Moreno Fabo jaunaren izenean aurkeztua. (MA-01).

Alegatu du bere duen finkaren ukipenaren geometria oso irregularra dela eta dirudienez ez datorrela bat jabetu beharrarekin.

Erantzuna:

Alegazioa onartu da. Finkaren ukipena aldatuko da.

_12. alegazioa: Santiago Moreno Hermosilla jaunak María Vicenta, Marta eta. Francisco Moreno Hermosilla eta Jesús Moreno Fabo jaun-andreen izenean aurkeztua. (MA-12).

Alegatu du bere duen finka gaur egun hiru lurzatitan zatitua dagoela.

Erantzuna:

Alegazioa onartu da eta ondasun eta eskubideen zerrenda aldatuko da.

_13. alegazioa: José Luis Cans Barandilla jaunak aurkeztua. (MA-13 eta MA-14).

1. Alegatu du bere duen finkak ez duela proiektuko ukipenen zerrendan ageri den sailkapena.

2. Eskatu du bere finkako itxitura eta haren barruko zuhaiztia lehengoratu dadila edo ukipenengatik ordaindu dakiola.

Erantzuna:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideak egun indarra duen katastroari jarraikiz deskribatu dira. Katastroan proiektuak ukituriko eremua ukipenen zerrendan agertu bezala sailkaturik dago. Beraz, alegazioa ez da onartu.

2. Proiektuaren arabera, obrek ukitzen dituzten sarbide eta itxiturak lehengoratuko dira, desjabetze espedientean ukituriko ondasunei emanen zaien balorazioa edozein delarik ere.

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

_14. alegazioa: José Antonio eta María Angeles Osés Rubio jaun-andreek aurkeztua. (PE-55 eta PE-106).

1. Alegatu dute beren duten finka batean (Azkoiengo 11. poligonoko 7. lurzatian) beren enpresa dagoela eta ez dela beharrezkoa itxitura eta haren barruko zuhaiztia ukitzea.

Eskatu dute enpresa dagoen lurzatiaren ukipenak saihestuko eta bertako sarbidea errazteko, gaur egungo errepidea eskuineko bazterrerantz zabaldu dadila.

2. Alegatu dute beren duten beste finka bat (Azkoiengo 10. poligonoko 768. lurzatia) aurreko lurzatian dagoen enpresako langileen ibilgailuen aparkalekutako erabiltzen dela eta ez dela beharrezkoa 7 metroko lur-zerrenda bat desjabetzea, aparkatzeko tokia nabarmen gutxituko da eta.

Eskatu dute, aparkalekuko tokia ez gutxitzeko, betoizko hesi bat eraiki dadila, ezponden okupazioa gutxitzearren.

3. Alegatu dute jabeen zerrendan Azkoiengo katastroko 10. poligonoko 768. lurzatiaren titular gisa ez direla ageri.

Erantzuna:

1. Proiektuak ez du lurzatiko itxitura ukitzen. Onartu da alegazioa.

2. Alegazioa onartu du. Lurzati hori desafektatuko da beraz.

3. Alegazioa onartu da eta ondasun eta eskubideen zerrenda aldatuko da.

_15. alegazioa: Antonio Llopis Toledo jaunak aurkeztua (MA-18).

Alegatu du bere duen finkak ez duela proiektuko ukipenen zerrendan ageri den sailkapena.

Erantzuna:

Ukitutako ondasun eta eskubideak egun indarra duen katastroari jarraikiz deskribatu dira. Katastroan proiektuak ukituriko eremua ukipenen zerrendan ureztaketa alor eta larre bezala sailkaturik dago. Beraz, alegazioa ez da onartu.

_16. alegazioa: Héctor Camps Zapater jaunak alegatu du:

1. Alegatu du oker direla bere dituen finketerako "ureztaketa lur" eta "larre" sailkapenak. Izan ere, lurzati horretan finka bat eraiki da, ohiko etxebizitzatako erabiltzen dena. Hiriko lur gisa sendoturik dago eta halaxe ageri da udalaren katastroan, kontribuzio mota hori kobratzen du eta. Finkaren inguruan itxitura bat dago, hesi batez eta ler ilara batez osatua. Gutxi gorabehera 50 urte dituzte. Itxitura 3,00-3,50 metro luze da. Hori dena adierazi du desjabetze espedientean justiprezioa ezartzeko kontuan har dadin.

2. Alegatu du, horren ondorioz, finka eta zuhaitzak lehengoratu beharko direla eta hesiak gaur egun dauden moduan paratu, ahal den ber. Ezin lehengoratu badira, ordain bat eman beharko zaio, desjabeturiko finkaren zatiaren balioaren osagarri dena.

Erantzuna:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideak egun indarra duen katastroari jarraikiz deskribatu dira. Ukituriko lurrak okupazio aitzineko aktak egitean zehatz-mehatz deskribatuko dira. Orduantxe egiten ahalko dira bidezkotzat jotzen diren adierazpen guztiak.

2. Proiektuaren arabera, obrek ukitzen dituzten sarbide eta itxiturak lehengoratuko dira, desjabetze espedientean ukituriko ondasunei emanen zaien balorazioa edozein delarik ere.

Okupatu aitzineko akta egitean, obrek ukitzen dituzten osagaiak zehatz-mehatz zehaztuko dira. Orduantxe baloratuko dira.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, 2004ko abuztuan, proiektuaren aldeko txostena bidali zuen.

Aurkezturiko alegazioen gainean ebaztean, proiektuaren zati hauek aldatu behar izan dira: Memoria (lurzatiak eta planoak).

LURZATI PLANOAREN ALDAKETA

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.

I. TARTEA

Martzillako udalerria

MA-01 Moreno Fabo, Jesús Salustiano 0 3 503 Alorra eta larreak

Félix Monzón, 6 - Martzilla

MA-03 Estremera Amadoz, María Pilar 74 3 757 Hirikoa

bis Pintor Asenjo, 12-8. D. Iruña

Amadoz Sánchez, Andresa

Aralar zeharkalea, 2. Martzilla

Estremera Amadoz, María Francisca

Antso Azkarra etorbidea, 71-8. E. Iruña

Estremera Estremera, Miguel

Aralar zeharkalea, 2. Martzilla

Estremera Amadoz, María Antonia

Aralar zeharkalea, 2. Martzilla

MA-04 Elizalde Irurzun, José 208 3 823 Ureztaketa alorra

La Cava zeharkalea,1-3. ezk. - Martzilla

Elizalde Irurzun, Ana María

Amadeo Marco,19 - Martzilla

Landa Elizalde, Vicente

La Cava zeharkalea, 1-3. ezk. Martzilla

MA-10 Fabo Boneta, Marcos 0 2 193 Larreak

Nueva, 33 - Martzilla

Fabo Boneta, José Luis

Doctor Senra, 2-1. A - Martzilla

MA-12 Moreno Fabo, Jesús Salustiano 356 2 4730 Ureztaketa alorra

Félix Monzón, 6 - Martzilla

MA-12 Moreno Fabo, Juan Antonio 356 2 4731 Ureztaketa alorra

bil Nueva, 10 - Martzilla

MA-12 Moreno Hermosilla, Francisco 356 2 4732 Ureztaketa alorra

ter Miguel Javier Urmeneta, 7 - Martzilla

Moreno Hermosilla, Marta

San José Artesano, 7-9 - Martzilla

Moreno Hermosilla, M.ª Vicenta

Pio XII.aren etorbidea, 15-2. - Iruña

Moreno Hermosilla, Santiago

Santa Ana etorbidea, 6-3. A - Tutera

II. TARTEA

Martzillako udalerria

MA-30 Malo Landivar, Ricardo 465 6 59 B Jolastokia

Miguel Javier, 10 -4. ezk. Martzilla

MA-31 Malo Landivar, Ricardo

Miguel Javier, 10 -4. ezk. Martzilla 162 6 59 A Ureztaketa alorra

MA-32 Martzillako Udalaren herrilurrak 376 6 56 Ureztaketa alorra

España plaza, 1 - Martzilla

Azkoiengo udalerria

PE-09 Arricitiva Arricitiva, Soledad 274 11 415 B Bidea

Zaragozako etorbidea, 33 -4. ezk. - Iruña

PE-10 Arricitiva Arricitiva, Soledad 651 11 415 A Ureztaketa alorra

Zaragozako etorbidea, 33 -4. ezk. - Iruña

PE-23 Jiménez Bermejo, Jesús María 117 11 204 B Bidea

Cortijo, 9 - Azkoien

PE-24 Jiménez Bermejo, Jesús María 194 11 204 A Ureztaketa alorra

Cortijo, 9 - Azkoien

PE-32 Lezaun Irigaray, Vicente 150 11 173 Ureztaketa alorra

Cantarranas, 5 - Azkoien

PE-55 Oses Rubio, José Antonio 0 11 7 Larreak. Anexas

Vianako Printzea plaza, 3 - 4. esk. - Iruña construcciones

Oses Rubio, María Angeles

Zaragozako etorbidea, 1 - Iruña

PE-62 Falcón Irigaray, Pilar 407 10 7B Ureztaketa alorra

Irurzun, 85-4. ezk._Azkoien

Rubal Fernández, Alfredo

La Palopa, zk.g. - Azkoien

PE-63 Falcón Irigaray, Pilar 883 10 7 A Ureztaketa alorra

Irurzun, 85-4. ezk. - Azkoien

Rubal Fernández, Alfredo

La Palopa, zk.g. - Azkoien

PE-105 Zabal Sola, Juan 95 10 769 Ureztaketa alorra

Irurzun, 59-2. - Azkoien

PE-106 Zabal Sola, Ramón 0 10 768 Ureztaketa alorra

Río, 44 - Azkoien

ZORTASUNA, UKITURIKO ZERBITZUENGATIK

Azkoiengo udalarria

_Finka zenbakia: PE-09.

_Titularra eta helbidea: Arricitiva Arricitiva, Soledad. Zaragozako etorbidea, 33-4. ezk. Iruña.

_Zortasuna Ezartzea. ML.: 28. M²: 112.

_Okupazioa. Euskarriak. M²: -.

_Katastroa. Poligonoa: 11. Lurzatia: 415 B.

_Linea mota: Telefonikoa.

_Lur mota: Bidea.

_Finka zenbakia: PE-10.

_Titularra eta helbidea: Arricitiva Arricitiva, Soledad Zaragozako etorbidea, 33-4. ezk. Iruña.

_Zortasuna. Ezartzea. ML.: 41. M²: 164.

_Okupazioa. Euskarriak. M²: -.

_Katastroa. Poligonoa: 11. Lurzatia: 415 A.

_Linea mota: Telefonikoa.

_Lur mota: Ureztaketa alorra.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa lehengoratzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Caparroso-Azkoien NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta aurkeztutako alegazioei foru agindu honen azalpen zatian adierazi moduan erantzutea.

2. "Caparroso-Azkoien NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua behin betikoz onestea. Hasierako aurrekontua 2.271.469,59 eurokoa da eta egiteko epea 6 hilabetekoa.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Martzillako eta Azkoiengo udalei eta alegazio-egileei, bidezko ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 5ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0608126