60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

61/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera ematen du Herri Lan zuzendari nagusiak otsailaren 2an emandako 311/2006 Ebazpenaren bitartez, Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunea egin, zaindu eta ustiatzeko proiektuaren prestakuntzarako kontratua adjudikatu zela; kontratua arautzen duen administrazio klausula partikularren eta teknikoen agirian ezarritakoaren arabera, Administrazioak zerbitzuak paratzeko zerbitzugunetik kanpo okupatu behar den eremua eskuratuko du, kontzesio-hartzailearen kontura. Hortaz, "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" proiektua aurkezten du.

Legardako zerbitzugunea egiteko ondoko azpiegitura hauek behar dira: uraren eta energia elektrikoaren hornidura, telefonoa eta ur beltzen saneamendua.

Halaber, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legardako zerbitzugunearen kanpoko azpiegiturak" proiektuari.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko eta Legardako udaletxeko bulegoetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Foru agindu honen berri ematea Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Legardako Udalari, zeini lurzatien planoen kopia bana bidaliko baitzaie, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 3an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

DONEJAKUE BIDEKO A-12 AUTOBIAKO LEGARDAKO ZERBITZUGUNEAREN KANPOKO AZPIEGITUREN PROIEKTUA

LEGARDAKO ZERBITZUGUNEKO GASOLINDEGIAREN DERIBAZIORAKO 13,2 KV.SC AIREKO LINEAK UKITUTAKO LURZATIAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

LEGARDAKO UDALERRIA

457 Olaso Ayestarán, Margarita 1.148 4,20 287 4 2 457 Alorra

Santa Cecilia, 3 - Legarda

462 Barasoáin Echarte, María Paz 80 - 20 4 2 462 Larreak

Gaztelugibel, 1 - 1.a-A - Iruña

464 Urtasun Barasoáin, María Inmaculada 84 - 21 4 2 464 Larreak

Santa Agueda, 2 - Legarda

465 Aniz Rezusta, Saturnino 80 - 20 4 2 465 Larreak

Santa Cecilia, 7 - Legarda

466 Iriarte Eusa, Alfonso 176 - 44 4 2 466 Larreak

Kale Nagusia, 27 - Legarda

468 Biurrun Lezáun, José Luis 172 - 43 4 2 468 Alorra

Iratxeko Monasterioa, 26 - 5.a E - Iruña

469 Barasoáin Echarte, María Paz 212 1,56 53 4 2 469 Frutarbolak

470 Biurrun Lezáun, José Luis 144 - 36 4 2 470 Frutarbolak

397 Larumbe Ansoáin, Francisco 88 - 22 4 2 397 Barazkiak

Zizur Artea, 43 - Zizur Nagusia

230 Ansoáin Bacaicoa, María Luisa 40 - 10 4 3 230 Alorra

Antso Azkarra etorb., 23 - 1.a C - Iruña

229 Iriarte Eusa, Alfonso 128 - 32 4 3 229 Alorra

228 Beruete Azparren, Jesusa 140 - 35 4 3 228 Alorra

Kale Nagusia, 21 - Legarda

227 Legardako Udala 128 1,32 32 4 3 227 Alorra

Kale Nagusia, zk.g. - Legarda

226 Legardako Udala 140 - 35 4 3 226 Alorra

225 Villanueva Labiano, Albina - - - - - - -

Kale Nagusia, 1 - Legarda

Villanueva Labiano, Alfredo 84 - 21 4 3 225 Alorra

Severino Fernández, 52 - Tafalla

393 Bacaicoa Sanz senideak 120 1,32 30 4 2 393 Alorra

Kale Nagusia, 1 - Legarda

391 Barasoáin Recarte, Eusebio 360 - 90 4 2 391 Alorra

Santa Agueda, 15 - Legarda

199 Nafarroako Gobernua 40 1,35 10 4 2 199 Alorra

UR BELTZEN SANEAMENDUKO KOLEKTOREAK, HORNIDURAKO HODIAK ETA TELEFONO KANALIZAZIOAK UKITUTAKO LURZATIAK

LEGARDAKO UDALERRIA

392 Eraso Olaso, Juan José 1.700 25 6 - 392 Alorra

Karlos III.aren etorb., 37 - 2.a - Iruña 15 5 - -

50 5 - -

55 10 - -

45 15 - -

390 Aizpún Goicoechea, Francisco 1.464 122 12 2 390 Alorra

Kale Nagusia, zk.g. - Legarda

199 Nafarroako Gobernua 550 55 10 - 199 Elkorra

Iragarkiaren kodea: F0607647