60. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

60/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak onetsi zuen teknikoki "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektua eta jendaurrean jarri, urtarrilaren 19ko 6/2006 Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 2006ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 3an.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Jendaurreko aldian ez da inolako alegaziorik aurkeztu, ez proiektuan azaldutako konponbideari, ez eta proiektuak ukituriko eskubide eta ondasunen zerrendari ere.

Proiektuaren arabera, obrak egiteko aurrekontua 756.707,43 eurokoa da eta egiteko epea 5 hilabetekoa da.

Adierazi beharra dago, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeetan aurreikusitako ondorioetarako, proiektua behin betikoz onesteak berarekin dakarrela irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 235.7 artikuluan adierazitakoa, hau da, obrek ukituriko lurren onura publikotzat jotzea eta proiektuak ukitutako ondasunak presaka okupatu beharra.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea.

2. "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onestea. Haren aurrekontua 756.707,43 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Lodosako Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 27an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0607648