50. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

49/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako II. tartea: Elo-Izko" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Urriaren 26ko 482/2005 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako II. tartea: Elo-Izko" egiteko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta, horrekin batera, jendaurrean jarri zen. Aipatu agindua 2005eko azaroaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (137. zk.).

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

.1. alegazioa: José Eslava Armendáriz Ibargoitiko Udaleko alkateak aurkeztua, Ibargoitiko Udalaren izenean.

1. Drainatze lanak eta azpiko pasabideak:

Autobia tarte hori gurutzatzeko Ibargoitiko lurretan dauden pasabideak eskasak dira, bideei jarraipena ematea eta ardi-azienda eta fauna igarotzea galarazten dutelako. Horrenbestez, gaur egun drainatze lanetarako erabiltzen diren 1.800 milimetroko hodien ordez egiturak jartzea eskatzen du.

2. Bidezubia:

a) 5,100 k.p.an 80 metroko bidezubi bat dago. 100 metrokoa izatea proposatzen da Idotzin eta Getze arteko hesi-efektua gutxiagotzeko.

b) Puntu horretan eta eskuineko bazterrean zerbitzuak eramateko gune bat aurreikusi beharko litzateke.

c) Trafikoa Getzetik oso hurbil eramango denez, soinuarentzako neurri zuzentzaileak aurreikusi beharko lirateke.

d) 5,400 k.p.an urak errepidetik urrutienik dagoen sakanean isurtzen dira. Hortaz, puntu horretan drainatze lan batzuk egin beharko dira edo bidearekin lotzeko azpiko pasabide bat, bidezubidearen azpitik ez eramateko.

3. Idotzin-Getze lotunea.

a) Ura husteko arazoak izan daitezke eta, gainera, desagertzen diren erreten batzuk berriz jarri beharko lirateke.

b) Eremu horretan edateko uraren hoditeria dago.

c) Ondoko tokietan pertsonak, ibilgailu arinak, azienda eta fauna igarotzeko egiturak jartzeko eskatzen du: 4+500 k.p., 5+700 k.p., 6+600 k.p., 7+200 k.p. eta 8+100 k.p.

4. Bideak:

Ondoko bide hauetan zera eskatzen du: aldapa 100eko 5ekoa baino handiagoa ez izatea, asfaltatzea eta tratamendu berarekin lehengoratuak izatea.

_Getzen: Errepidetik autobiara arte 4+500 k.p.an.

_Idotzinen:

a) Errepidetik autobiara arte 5+400 k.p.an.

b) Autobiatik ibaira arte 6+700 k.p.an.

c) Autobiatik ibaira arte 6+900 k.p.an eta zubia lehengoratzea.

_Lekaunen: herrigunera doan bidea oso-osorik.

_Sengaritzen: autobiaren eta ibaiaren gaineko pasabidetik lehengo bizigunera doan bidea.

_Izkon: Zeliguetako herrigunera doan bidea.

5. 4. bidea eta 20. bidea:

a) E10 egitura Izkora eraman liteke. Horrela, Sengarizko bidearekin lotzeko 4. bidearen gaineko eragina txikiagoa izango litzateke.

b) 20. bidearen trazaduraren aldaketa aztertzea proposatzen du, egungo maila goratu gabe, bidea autobiarekin paralelo eramateko eta E10 egituraren azpitik igarotzeko, gero Sengarizko bidearekin eskuin aldetik lotzeko.

6. Lurzatietako sarbideak: proiektuak aldatzen dituen lurzatietan sartzeko bideak egin beharko dira.

7. Maileguetarako eremuak: kentzen den landare-lurra berriz jartzea bermatu behar da. Ukituko diren lurzatiek gaur egun duten lurraren antzekoa jarri beharko da, bai kalitateari dagokionez, bai sakonerari dagokionez.

8. Bermealdia: Udalari eman aurretik, obra osagarrien (bideak) bermealdiari buruzko argibideak emateko eskatzen du, edo hortik aurrera bide horiek izango duten jabetza-araubideari buruzkoak.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa partez onartzen da eta proiektuan 5+400 k.p.an eta 7+850 k.p.an egitura bana jarriko da.

2. a) Bidezubiaren luzera 500 urteko ur-etorriaren ondorioz ibaira bota beharreko emariagatik baldintzatua dago eta proiektaturiko luzerak eskaintzen duen sekzio hidraulikoak aise eramanen du gehieneko ur-etorri hori.

2. b) Ukituriko zerbitzuak lehengoratzea aurreikusita dago.

2. c) Getze proiektaturiko autobiatik 200 metro baino urrutiago dago. Egin diren bi simulazioetako emaitzen arabera, hango herriguneko soinu-maila indarreko arauetan baimendutakoa baino baxuagoa da. Hortaz, ez da beharrezkoa neurri zuzentzailerik hartzea.

2. d) 5+400 k.p.an azpiko pasabide bat eginen da, fauna eta bidea igarotzeko eta eremuko drainatzea ahalbidetzeko.

3. a) Idotzin-Getze lotunearen eta bertan biltzen diren erretenen drainatzea proiektuan jaso da, baita urak husteko zeharkako drainatze lanak ere.

3. b) Proiektuan egun dagoen ur hoditeria lehengoratzea aurreikusi da.

3. c) Alegatutakoa partez onartzen da eta proiektuan 5+400 k.p.an eta 7+850 k.p.an egitura bana jarriko da.

4. Bidezkoa den guztietan, ukitzen diren bideen ordez jartzen diren bideen malda ez da 100eko 5ekoa baino handiagoa izanen eta asfaltatuko dira.

Autobiako obrek ukituko ez dituzten bide-tarteak lehengoratzeari buruz eskatutakoa ezesten da.

5. a) Alegatutakoa ez da onartu. Eragina gutxitzeko asmoz, E10 egitura Izkorantz eramateko egin den alternatiba ez da zuzena, izan ere, bidearen jarraipenak egitura baldintzatzen du, eta bideak malda onargarria du, goiko pasabidearen kotara iristeko.

5. b) Alegatutakoa ezetsi da. 20. bidearen trazadura aldatzeko proposamena garestiagoa da, E10 egitura handitzea baitakar, eta gainera bidetik egiturarako irisgarritasuna ez da hobetzen.

6. Alegatutakoa onartu da. Autobiaren proiektuak ukituko dituen lurzati guztientzako sarbidea aurreikusi da.

7. Alegatutakoa onartu da. Ukitutako lurzatietan dagoen landare-lurra lehengoratzea aurreikusi da.

8. A-21 autobiaren proiektuan dauden obra guztien bermealdia, bideena barne, urtebetekoa da.

Autobiako obrak jaso ondoren, egun dauden sarbideak ordezkatzeko proiektatu diren bideak tokian tokiko udalenak izanen dira.

.2. alegazioa. Rosario Tirapu Iguelz Eloko Udaleko alkateak aurkeztua, Eloko Udalaren izenean.

1. Pasabide berria, goitik edo lur azpitik, 2+400 k.p.an, mendiko bidea kendu behar ez izateko.

2. 3+500 k.p.an, Altzorrizko bidearen pasabidea zabaltzea, gutxienez 5 metro izateko, nekazaritzako ibilgailuak igarotzeko.

3. Eloko irteera berraztertzea, proiektuan aurreikusi den malda ebitatuko duen beste konponbide bat bilatzeko, aldapa handiegia delakoan.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa ez da onartu. Bide horren jarraipena 1+900 k.p.an eginen den azpiko pasabidetik eginen da. Pasabide horrek fauna igarotzeko ere balioko du.

2. Alegatutakoa onartu da. Pasabide horretan bidea 5 metro baino zabalagoa izanen da.

3. Alegatutakoa onartu da. Eloko sarrera berraztertu da aldapa hori saihesteko eta, horren ondorioz, 1+742 k.p.an Elon sartzeko dagoen gaineko pasabidea kentzea erabaki da.

Geroztik, Iruñetik Elon sartzeko, Arrizabalaga-Urrotz NA-134 errepideko lotunea eta N-240 errepidea erabiliko dira.

Elon sartzeko, bi puntu horien artean egitura berri bat egitea ez da konponbide egokia teknikaren aldetik, NA-134 errepideko lotunea hurbil dagoelako.

Bide horrek 1+900 k.p.an proiektatu den azpiko pasabide berritik jarraituko du eta egungo aldapari eutsiko zaio.

.3. alegazioa, Juan Ignacio Labiano Lezáun jaunak aurkeztua, bere izenean eta José Francisco Labiano Setuáin jauna ordezkatuz.

1. Eloko lotunea kentzeko eskatzen du, izan ere, uste du Elon sartzeko Untzitibarko lotunea erabil daitekeela. Hori argudiatzeko, obraren kostua, bideko aldapa eta bihurguneak, desjabetzapenak eta izotz eta elur garaian erabiltzaileek izan ditzaketen arazoak aipatzen ditu.

2. Autobiaren hegoaldetik eta Eloko 2. poligonoan alegazio-egileek beraiek dituzten 107. eta 102. lurzatien iparraldetik doan landa-bidea kentzeko eskatzen du, izan ere, lurzati horiek beste sarbide bat dute eta desjabetzapenean dirua aurreztu daiteke.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartu da. 1+742 k.p.an Elon sartzeko dagoen lotunea kenduko da.

2. Alegatutakoa ez da onartu. Bideak jabari publikoko eremuan daude eta eskatzaileen lurzatietarako eta autobiaren ondoan dauden beste lurzati batzuetarako zerbitzu-bide dira. Beraz, ezin dira kendu.

.4. alegazioa, Fermín Tirapu Sarasate eta Jesús Tirapu Sarasate jaunek aurkeztua.

Eloko lotunearen trazadura aldatzeko eskatzen dute, Eloko 2. poligonoan duten 101. lurzatiak kalte handiak jasoko dituelakoan, bi zatitan banatua eta, horren ondorioz, nekazaritzarako erabilezina geldituko baita. Beste alternatiba batzuk daudela adierazten dute.

Erantzuna:

Alegatutakoa onartu da. 1+742 k.p.an Elon sartzeko dagoen lotunea kenduko da.

.5. eta 6. alegazioak, Luis Miguel Iribarren Zuza jaunak aurkeztuak.

1. 10. k.p.tik 10,5 k.p.ra bitartean maileguetarako eginen diren lur-erauzketek bere finkari kalteak sortuko dizkiote, drainatzea aldatu eta lurzatia erabilezin utziko baitute.

2. Maileguak Ibargoitiko Sengarizko 10. poligonoko 166. lurzatitik hartzea proposatzen du, herrilurra delako eta inguru berean dagoelako.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa ez da onartu. Ibargoitiko udalerriko Sengarizko Kontzejuko 10. poligonoko 180. lurzatia Luis Miguel Iribarren Zuza jaunarena da eta haren puska bat maileguak ateratzeko aldi baterako okupatuko da. Proiektuaren birlandareztatze planean lurzatia lehengoratzea aurreikusi da, drainatze egokia jarriz eta behar den landare-lurra sartuz.

2. Alegatutakoa ez da onartu. Proposaturiko maileguen kalitatea ez dago bermatua. Gainera, lurzatia urrutiago dago eta handik autobiara iristea zailagoa da.

.7. alegazioa, Angel Iriarte Mendiburu eta Emilio León Izpura jaunek aurkeztua.

1. Eloko 2. poligonoan duten 264. lurzatitik maileguak ateratzearen ondorioz, finkak kalteak jasoko ditu, drainatzea aldatuko baitute, eta zuzentzeko konponbide egokirik ez dago.

2. Maileguak lurzati beretik baina iparralderagotik egitea proposatzen du, materialak berdin-berdinak eta erauzketa kostuak ere berdinak edo baxuagoak direlakoan.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Alegatutakoa ez da onartu. Ikus 5. eta 6. alegazioei emandako erantzunak.

.8. alegazioa, José Manuel Arlegui Beriáin jaunak aurkeztua.

5+400 k.p.an tutu bat sartzea proposatzen du, Idotzingo 12. poligonoko 3. lurzatia (berea da) eta puntu horretan biltzen diren bi erretenak egoki drainatzeko.

Erantzuna:

Alegatutakoa onartu da. 5+400 k.p.tik hurbil azpiko pasabide bat eginen da bidea gurutzatzeko, eskatutako eremuaren drainatze eta guzti, eta fauna igarotzeko.

.9. alegazioa. Luis Domeño Andueza eta Gervasio Armendáriz jaunek aurkeztua.

1. 9+900 k.p.an maileguak ateratzeko eginen diren erauzketa lanek finka kaltetuko dute, drainatzea aldatu beharko delako eta hango produkzioa gutxituko delako.

2. Aldapa zenbatekoa izanen den eta landare-lurraren sakonera zehazteko eskatzen du.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Alegatutakoa ez da onartu. Maileguak ateratzeko lanek ez dute Sengarizko 10. poligonoko 188. B lurzatia ukituko.

.10. alegazioa. Luis Domeño Andueza eta Gervasio Armendáriz jaunek aurkeztua.

1. 4. bidea Izko aldera eramatea, 10. poligonoko 188. lurzatian bihurguneak horren handiak ez izateko.

2. Autobiarekin paralelo doan bidea E-10 egituraren azpiko pasabide batetik eramatea, bihurgune itxi hori saihesteko.

3. Bide horren jarraipena egitea, Abintzao eta Lekaungo bideen bidegurutzera arte, sakanean areka bat eginez.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Alegatutakoa ez da onartu. Ikus 1. alegazioaren 5. puntuari emandako erantzuna.

3. Alegatutakoa ez da onartu, proposamen hori, hots, sakana areka baten bidez zeharkatzea, ez baita onargarria ingurumenaren aldetik.

.11. alegazioa, Luis Miguel Iribarren Zuza jaunak aurkeztua.

1. 10. k.p.tik 10,5 k.p.ra bitartean maileguetarako eginen diren lur-erauzketek finkari kalteak sortuko dizkiote, drainatzea aldatu eta lurzatia erabilezin utziko baitute.

2. Beste alternatiba batzuk ikertzeko eskatzen du edo, bestela, diruz konpentsatzea eta drainatzea hobetzea.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa ez da onartu. 5. alegazioaren 1. puntuan erantzun da.

2. Aldi baterako okupazioaren espedientean diru-konpentsazioa zehazteko alderdi guztiak aintzat hartuko dira.

.12. alegazioa, José Equiza Abínzano jaunak aurkeztua.

Eloko lotunea aldatzeko eskatzen du, izan ere, uste du Elorekin lotzeko tartearen trazadura oker diseinatu dela. Are gehiago, uste du Elorentzat egokiagoa dela irteera aurreko lotunetik egitea, egungo N-240 errepideko 16. kilometrotik.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartu da. 1+742 k.p.an Elon sartzeko dagoen lotunea kenduko da.

.13. eta 14. alegazioak, Juan María Pablo Lecumberri Vera jaunak aurkeztuak.

1. a) Idotzingo 12. poligonoko 187.A lurzatian aurreikusi den hustubidea eustormara eramateko eskatzen du.

1. b) Hustubidea hara eramaterik ez badago, egokituko da nekazaritza lanetarako traba izan ez dadin.

1. c) Autobiaren eta bidearen arteko ezponda horren handia ez izatea.

2. a) Idotzingo 12. poligonoko 215. lurzatian hustubidea egokia jar dezatela eskatzen du, nekazaritzako lanak ez galarazteko.

2. b) Autobiako trazadura inguruko lurraren mailatik horren gainetik ez joateko aukera aztertzea.

3. Aipaturiko lurzati horretan ukitzen diren 165 metro koadroak hustubide bat edo bi egiteko ote diren zehazteko eskatzen du.

Erantzuna:

1. a) Alegatutakoa ez da onartu. Drainatzeko obrak puntu baxuenetan egin behar dira, urak biltzeko. Hortaz, ez da bidezkoa obra hori aipatu den tokira eramatea.

1. b) Drainatze obraren hustubidea bidearekin paralelo joanen da ibairaino, desjabetuko den lurretan barna.

1. c) Ezpondaren maila egokia da autobiaren egonkortasun geoteknikoari begira eta gero lurrak berriz landareztatzeari begira.

2. a) Alegatutakoa ez da onartu. Hustubideak behar adinako sakonera du, drainatzeko obretako urak ibairaino eramateko.

2. b) Autobiaren sestra lurraren mailari egokitu zaio, ahal den neurrian, gurutzatzeko bideak egin behar dira eta (drainatzeetarako, faunarako eta abarretarako).

3. Idotzingo 12. poligonoko 215. lurzatian, bide bat egiteko behin-behinekoz ukituriko 165 metro koadro horiek lurzati horretan eginen diren hustubideekin paralelo joanen diren bi bideetarako dira.

.15. alegazioa, José Eslava Armendáriz Ibargoitiko Udaleko alkateak aurkeztua, Ibargoitiko Udalaren izenean.

1. Markesinak eskatu ditu autobusaren geltoki hauetarako:

a) Getze eta N-240 errepidearen arteko gurutzean.

b) Idozingo zeharbidean, Kontzejuak erabakitzen duen tokian.

c) Abintzao eta Lekaungo errepideen eta N-240 errepidearen arteko gurutzea.

2. Errepidearen Idotzingo zeharkalea urbanizatzea.

Erantzuna:

1.a eta 2.a. Alegatutakoa ez da onartu. Aipaturiko obrak egitea ez da proiektu honen xede. Dena dela, Udalak zilegi du bi eskakizun horiek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari egitea, ohiko den bidea erabiliz, behar bezala aztertu eta, kasua bada, erantzuteko.

Aurkezturiko alegazioak ebaztearen ondorioz, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendan aldaketa hauek egin dira:

BEHIN BETIKOZ OKUPATUKO DIREN LURZATIAK

ELOKO UDAL MUGAPEA

MO-6 Labiano Setuain, Jose Francisco 31.328,00 2 107 Alorra

Jaca, 3 - Elo (Nafarroa)

MO-9 Eloko Udalaren herrilurra 8.670,00 2 103 Alorra

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-10 Abinzano García, Trinidad 222,00 2 160 Alorra

El Burgo, 14 - Elo (Nafarroa)

MO-11 Equiza, Abinzano, José 11.563,00 2 102 Alorra

Santa Bárbara, 1 - Elo (Nafarroa)

MO-12 Eloko Udalaren herrilurra 4.570,00 2 161 Alorra

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-13 Labiano Setuain, Jose Francisco 1.702,00 2 162A Alorra

Jaca, 3 - Elo (Nafarroa)

MO-16 Eloko Udalaren herrilurra 0,00 2 256A Alorra

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-17 Eloko Udalaren herrilurra 0,00 2 256B Larreak

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-18 León Izpura, Emilio 1.036,00 2 257A Alorra

Santa María, 10 - Iharnotz (Nafarroa)

León Izpura, Emilio

MO-19 Ibarrola Cabodevilla, Marino 9.446,00 2 265 Alorra

Santa Bárbara, 3 - Elo (Nafarroa)

MO-20 Tirapu Sarasate, Fermín 0,00 2 101 Alorra

Santa Bárbara, 16 - Elo (Nafarroa)

Tirapu Sarasate, Francisco

Tirapu Sarasate, Jesús

MO-21 Equiza Abinzano, José 0,00 2 100 Alorra

Altzorritz, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-22 Ochoa-Olza Sanz, Francisco Javier 0,00 2 31 Hirilurra

Antso Azkarra, 10 - Iruña (Nafarroa)

Diez Hernainz, Miguel

Inda Albeniz, Miguel

Uriz Alfonso, Jesús

MO-23 Salvat, S.A. de Ediciones 0,00 4 165 Hirilurra

Emilio Arrieta, 25 - Iruña (Nafarroa)

MO-24 Erviti Larraya, Rosalía 0,00 4 166 Hirilurra

Zaragoza, 27 - Iruña (Nafarroa)

MO-26 Iriarte Mendiburu, Angel 2.336,00 2 264A Alorra

Santa María,10 - Iharnotz (Nafarroa)

León Izpura, Emilio

MAILEGUETARAKO LURZATIAK

ELOKO UDAL MUGAPEA

MO-26 Iriarte Mendiburu, Angel eta León Izpura, Emilio 17.331,00 2 264A Alorra

Santa Maria,10 - Iharnotz (Nafarroa)

MO-42 Recalde Equiza, Tomás 898,00 2 371 Alorra

Kale Nagusia, 25 - 1.a - Getze Ibargoiti (Nafarroa)

MO-43 Recalde Pascal, José Javier 17.331,00 2 264A Alorra

El Sol, 5 - Getze Ibargoiti (Nafarroa)

MO-45 Recalde Pascal, José Javier 1.692,00 2 376 Larreak

El Sol, 5 - Getze Ibargoiti (Nafarroa)

MO-46 Irigoyen Olite, Josefa eta María Amalia 1.552,00 2 377 Alorra

Zidacos erreka - Iruña (Nafarroa)

MO-59 Baztán Iriarte, Angel María 6.029,00 2 372 Alorra

San Francisco Javier, 2 - 4.a, ezk. - Noain (Nafarroa)

MO-60 Valencia Vera, Fernando 5.867,00 2 373A Larreak

Iturrama 66 - 5.a C - Iruña (Nafarroa)

MO-61 Recalde Pascal, José Javier 4.566,00 2 378 Alorra

Kale Nagusia 1, Getze Ibargoiti (Nafarroa)

IBARGOITIKO UDAL MUGAPEA

SE-4 Iribarren Zuza, Luis Miguel 0,00 10 189B Alorra

La Plaza, 11 - Altzorritz (Nafarroa)

SE-5 Armendáriz Zabalza, Gervasio eta Domeño Andueza, Luis 0,00 10 188B Alorra

Altzania erreka, 13 - 3.a I - Iruña (Nafarroa)

SE-9 Bustince Ibáñez, Antonio Andrés 394,00 10 183A Alorra

San Martin, 10 - Izko (Nafarroa)

SE-11 Iribarren Zuza, Luis Miguel 27.297,00 10 180 Alorra

La Plaza, 11 - Altzorritz (Nafarroa)

IZ-1 Esparza Iriarte, Jesús 18.114,00 7 139 Alorra

San Martín, 14 - Izko (Nafarroa)

Esparza Iriarte, Juan Esteban

Esparza Iriarte, María Jesús

IZ-2 Monreal Olleta, Luis 6.795,00 7 140 Alorra

San Martin, 9 - Izko (Nafarroa)

HONDAKINDEGIETARAKO LURZATIAK

IBARGOITIKO UDAL MUGAPEA

IZ-25 Izkoko Kontzejuaren herrilurra 0,00 7 107A Zuhaixkak

Izko (Nafarroa)

ZERBITZUEN ONDORIOZKO ZORTASUNA

ELOKO UDAL MUGAPEA

MO-2 Eloko Udalaren herrilurra - 0,00 - Hornid. 1 37 Alorra

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-4 Setuain Irigoyen, Victorino - 0,00 - Hornid. 1 34 Alorra

Santa Bárbara, 17 - Elo (Nafarroa)

MO-20 Tirapu Sarasate, Fermín - 0,00 - Hornid. 2 101 Alorra

Santa Bárbara, 16 - Elo (Nafarroa)

Tirapu Sarasate, Francisco

Tirapu Sarasate, Jesús

MO-3 Alonso Oronoz, Juan José 569,00 1 9,00 Elektr. 1 36 Alorra

Santa Bárbara, 22 - Elo (Nafarroa)

Alonso Oronoz, María Felisa

MO-6 Labiano Setuain, Jose Francisco 3.617,00 2 18,00 Elektr. 2 107 Alorra

Jaca, 3 - Elo (Nafarroa)

MO-7 Eloko Udalaren herrilurra 953,00 1 9,00 Elektr. 2 104 Alorra

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-10 Abinzano García, Trinidad 1.497,00 0 0,00 Elektr. 2 160 Alorra

El Burgo, 14 - Elo (Nafarroa)

MO-11 Equiza, Abinzano, José 0,00 - - Elektr. 2 102 Alorra

Santa Bárbara, 1 - Elo (Nafarroa)

MO-14 Eloko Udalaren herrilurra 70,00 - - Elektr. 2 340L Larreak

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-15 Eloko Udalaren herrilurra 415,00 1 9,00 Elektr. 2 257A Larreak

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-16 Eloko Udalaren herrilurra 117,00 - - Elektr. 2 256A Alorra

El Burgo, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-18 León Izpura, Emilio 1.255,00 - 1-9,00 Elektr. 2 257A Alorra

Santa María, 10 - Iharnotz (Nafarroa)

MO-20 Tirapu Sarasate, Fermín 0,00 - - Elektr. 2 101 Alorra

Santa Bárbara, 16 - Elo (Nafarroa)

Tirapu Sarasate, Francisco

Tirapu Sarasate, Jesús

MO-26 Iriarte Mendiburu, Angel 1.395,00 1 9,00 Elektr. 2 264A Alorra

Santa María,10 - Iharnotz (Nafarroa)

León Izpura, Emilio

MO-27 Abinzano García, Trinidad 2.963,00 2 18,00 Elektr. 2 267 Alorra

El Burgo, 14 - Elo (Nafarroa)

MO-21 Equiza Abinzano, José 0,00 - - Telef. 2 100 Alorra

Altzorritz, 4 - Elo (Nafarroa)

MO-22 Ochoa-Olza Sanz, Francisco Javier 0,00 - - Telef. 2 31 Hirilurra

Antso Azkarra, 10 - Iruña (Nafarroa)

Diez Hernainz, Miguel

Inda Albeniz, Miguel

Uriz Alfonso, Jesús

IBARGOITIKO UDAL MUGAPEA

SL-4 Echarte Gaztelu, Ricardo 2.107,00 2 18,00 Elektr. 3 338 Alorra

Kale Nagusia, 7 - Getze Ibargoiti (Nafarroa)

SL-7 Esparza Bustingorri, Carmelo 635,00 0 0,00 Elektr. 3 345 Alorra

Kale Nagusia zk/g - Getze Ibargoiti (Nafarroa)

SL-8 Armendáriz Iragui, Segunda 1.339,00 1 9,00 Elektr. 3 346 Alorra

Zaragozako etor. 15 - Iruña (Nafarroa)

ID-3 Valencia Irigoyen, Visitación 1.728,00 2 18,00 Elektr. 12 164A Alorra

San Clemente, 10 - Idotzin (Nafarroa)

ID-4 Armendáriz Idagui, Segunda 204,00 1 9,00 Elektr. 12 160A Alorra

Zaragozako etor. 15 - Iruña (Nafarroa)

LE-10 Biurrun Olave, Jesús Félix 610,00 1 9,00 Elektr. 11 7B Zuhaixkak

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-17 Biurrun Olave, Jesús Félix 780,00 1 9,00 Elektr. 11 34 Alorra

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-19 Biurrun Olave, Jesús Félix 493,00 0 0,00 Elektr. 11 33B Larreak

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-23 Biurrun Olave, Jesús Félix 310,00 1 9,00 Elektr. 11 31A Larreak

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-24 Biurrun Olave, Jesús Félix 1.217,00 - - Elektr. 11 30A Larreak

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-25 Biurrun Olave, Jesús Félix 1.298,00 1 9,00 Elektr. 11 30C Alorra

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-26 Biurrun Olave, Jesús Félix 587,00 - - Elektr. 11 29A Alorra

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-27 Biurrun Olave, Jesús Félix 181,00 1 3,00 Elektr. 11 29B Larreak

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-29 Biurrun Olave, Jesús Félix 306,00 - - Elektr. 11 23 Alorra

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-30 Biurrun Olave, Jesús Félix 284,00 - - Elektr. 11 24b Larreak

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-31 Biurrun Olave, Jesús Félix 774,00 1 9,00 Elektr. 11 24a Alorra

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-32 Biurrun Olave, Jesús Félix 719,00 1 9,00 Elektr. 11 25 Alorra

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-33 Biurrun Olave, Jesús Félix 57,00 - - Elektr. 11 27b Larreak

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

LE-34 Biurrun Olave, Jesús Félix 4,00 - - Elektr. 11 27a Alorra

Los Límites, 22 - La Jonquera (Girona)

SE-1 Zabalda Ciaurriz, Isidro 1.548,00 1 6,00 Elektr. 10 190A Larreak

Taxoare, 9 - Mutiloabeiti (Nafarroa)

SE-3 Iribarren Zuza, Luis Miguel 425,00 - - Elektr. 10 189A Larreak

La Plaza, 11 - Altzorritz (Nafarroa)

SE-4 Iribarren Zuza, Luis Miguel 980,00 1 9,00 Elektr. 10 189B Alorra

La Plaza, 11 - Altzorritz (Nafarroa)

SE-5 Armendáriz Zabalza, Gervasio 3.256,00 1 9,00 Elektr. 10 188B Alorra

Altzania erreka, 13 - 3.a I - Iruña (Nafarroa)

Domeño Andueza, Luis

SE-6 Basterra Domeño, Máxima 0,00 - - Elektr. 10 187 Alorra

San Martin, 1 - Izko (Nafarroa)

Armendáriz Iragui, Antonino

SE-7 Iribarren Zuza, Luis Miguel 392,00 1 9,00 Elektr. 10 186A Alorra

La Plaza, 11 - Altzorritz (Nafarroa)

SE-9 Bustince Ibáñez, Antonio Andrés 1.509,00 0 0,00 Elektr. 10 183A Alorra

San Martin, 10 - Izko (Nafarroa)

SE-11 Iribarren Zuza, Luis Miguel 2.895,00 2 18,00 Elektr. 10 180 Alorra

La Plaza, 11 - Altzorritz (Nafarroa)

IZ-2 Monreal Olleta, Luis 2.263,00 1 9,00 Elektr. 7 140 Alorra

San Martin, 9 - Izko (Nafarroa)

IZ-3 Bustince Sola, Pedro 2.790,00 1 9,00 Elektr. 7 70 Alorra

Abintzao (Nafarroa)

IZ-7 Izkoko Kontzejuaren herrilurra 481,00 2 18,00 Elektr. 7 107B Larreak

Izko (Nafarroa)

IZ-9 Vizcay Elizari, Vicente 3.143,00 0 0,00 Elektr. 7 135 Alorra

Sakabanatua - Izko (Nafarroa)

IZ-10 Vizcay Elizari, Vicente 368,00 - - Elektr. 7 137 Alorra

Sakabanatua - Izko (Nafarroa)

IZ-14 Turrillas Villava, José María 104,00 1 9,00 Elektr. 7 109C Larreak

San Martin, 18 - Izko (Nafarroa)

IZ-15 Basterra Domeño, Maxima 2.581,00 0 0,00 Elektr. 7 109A Alorra

San Martin, 1 - Izko (Nafarroa)

Armendáriz Iragui, Antonino

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa Ingurumen Idazkaritza Nagusiaren 2002ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako II. tartea: Elo-Izko" egiteko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea eta alegazioak foru agindu honen azalpen zatian azaldu bezala ebaztea.

2. Behin betikoz onestea "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako II. tartea: Elo-Izko" egiteko proiektua. Haren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 35.822.228,59 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Eloko, Ibargoitiko eta Irunberriko udalei eta alegazio-egileei jakinaraztea, bidezko ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0606117