48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

47/2006 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Azkoien-Funes NA-6630 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Urtarrilaren 17ko 5/2006 Ebazpenaren bidez onespen teknikoa eman zitzaion "Azkoien-Funes NA-6630 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra" izeneko proiektuari eta, horrekin batera, proiektua jendaurrean jarri zen. Ebazpen hori 2006ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Jendaurreko aldian honako alegazio hau aurkeztu da:

1. alegazioa._Carmen Osés Irigaray andrea.

1. Alegatzen du planoetan mugaketa okerra eman zaiola C azpilurzatiari, eta, beraz, hori aldatu beharra dagoela eta desjabetutako metro koadroen kopurua handitu.

2. Orobat, alegatzen du desjabetutako metro koadroak ez direla larretzat hartu behar, bere finkara sartzeko bidetzat baizik.

3. eta 4. Ez dago ados proiektuan biribilguari emandako kokalekuarekin, ez baitator bat Azkoiengo LOEEn onetsitakoarekin.

Erantzuna:

1. eta 2. Alegatutakoa ez da onartu. Ukitutako ondasun eta eskubideak egun indarra duen katastroari jarraikiz deskribatu dira.

3. eta 4. Alegatutakoa ez da onartu. LOEEko bide-proposamenak, behin-behineko onespena duenak, bat etorri behar du proiektatutako bideekin, eta, hortaz, biribilguen kokalekua aldatu beharko da, behin betikoz onetsiko bada.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Azkoien-Funes NA-6630 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta aurkeztutako alegazioei foru agindu honen azalpen zatian adierazi moduan erantzutea.

2. "Azkoien-Funes NA-6630 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: 0+000 k.p.tik 1+345 k.p.ra" izeneko proiektua behin betikoz onestea. Proiektuaren lizitazio-aurrekontua 1.363.666,80 eurokoa da, eta egiteko epea 8 hilabetekoa.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera, Azkoiengo Udalera eta alegazio-egileari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko martxoaren 29an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0605789