I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
519/2005 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Castejon-Logroño-Bilbo burdinbideko pasaguneak kentzea, 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektuari onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.
Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakitera eman du 2004ko abenduaren 23an sinatu zela Nafarroako Gobernuaren eta RENFEren (ADIF gaur egun) arteko lankidetza hitzarmenaren eranskina, Nafarroako pasaguneak kentzeko. Eranskin horretan Nafarroako Gobernuaren esku uzten da lau pasagune kentzea Castejon-Logroño-Bilbo burdinbidean, Lodosako udalerrian.
Aurrekoari jarraituz, "Castejon-Logroño-Bilbo burdinbideko pasaguneak kentzea, 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektua prestatu da.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko uztailaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 51. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen ditu proiektuak.
Laburbilduz, 43/310 pasagunea itxiko da eta pasabide bat, 5 m-ko galiboduna, azpitik eraikiko. Gainera, bide sarea hobetuko da berriki egindako lurzati berrantolamenduko bideak azpiko pasabideari lotuz.
Burdinbideetako pasaguneak kentzeko egutegiaren arabera, proiektu honetako obrak 2006an egin asmo dira.
Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatzea eta desjabetzeko espedientea berehala abiatzea. Ondasun eta eskubide horiek foru agindu honen eranskinean ageri dira.
Azkenik, esan behar da proiektu hau onetsi ondoren, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. artikuluko aurreikuspenak eta haren erregelamenduko (uztailaren 6ko 780/2001 Errege Dekretuak aldatua) 235. artikuluaren 7. idatz-zatikoak aplikatuko direla, hau da, onura publikoaren eta gizarte interesaren deklarazioa eta obrek hartuko dituzten lurren presako okupazioa, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeria betetzearren.
Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Onespen teknikoa ematea "Castejon-Logroño-Bilbo burdinbideko pasaguneak kentzea, 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektuari.
2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedientea hastea. Zerrenda eranskinean dago.
3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Lodosako herriko etxean.
4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Lodosako Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, 2005eko abenduaren 20an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
ERANSKINA
"CASTEJON - LOGROÑO - BILBO BURDINBIDEKO PASAGUNEAK KENTZEA, 40/667, 42/385, 43/310 ETA 45/026K.P.ETAN, LODOSAKO UDALERRIAN: 42/385 ETA 43/310 PASAGUNEETARAKO KONPONBIDEA" IZENEKO OINARRIZKO PROIEKTUA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banan banakoa
1 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 1.729,00 11 759 A Larreak
Ancha, 1. LODOSA
2 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 187,00 11 769 A Larreak
General Franco, 1. LODOSA
3 TRENBIDEKO AZPIEGITUREN 120,00 11 768 Larreak
ADMINISTRATZAILEA (Ondare Burutza)
RENFEren geltokia, z.g. IRUÑA
4 TRENBIDEKO AZPIEGITUREN 36,00 11 824 Larreak
ADMINISTRATZAILEA (Ondare Burutza)
RENFEren geltokia, z.g. IRUÑA
5 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 1.658,00 11 767 Larreak
General Franco, 1. LODOSA
6 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 31,00 11 754 B Mahastia lehorreko
Ancha, 1. LODOSA lurra
7 REMIREZ IBAÑEZ, Antoniaren ONDORENGOAK 318,00 11 764 A Lehorreko alorra
Diputación etorb., 3-1.a A. LODOSA 4,00 11 764 B Larreak
8 REMIREZ IBAÑEZ, Antoniaren ONDORENGOAK 268,00 11 758 Lehorreko alorra
Diputación etorb., 3-1.a A. LODOSA
9 LODOSAKO UDALAREN HERRILURRAK 330,00 11 730 A Larreak
Ancha, 1. LODOSA
10 BARCO GUMIEL, Isabel 2.433,00 11 756 Almendrondoak
Hnos. Hicio, 6. LOGROÑO
11 TRENBIDEKO AZPIEGITUREN 102,00 11 749 Larreak
ADMINISTRATZAILEA (Ondare Burutza)
RENFEren geltokia, z.g. IRUÑA
12 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 1.254,00 11 765 Larreak
General Franco, 1. LODOSA
5 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 1.356,00 11 767 Larreak A.B.O. Mat.
General Franco, 1. LODOSA pilatzeko aldea
2.203,00 A.B.O. Inst. lag.
aldea eta makinen
parkea
13 INABONOS, S.A. 5.848,00 4 1 A Larreak A.B.O. Lur beltza
LODOSA pilatzeko aldea
5.097,00 1 C A.B.O. Lur beltza
pilatzeko aldea
Iragarkiaren kodea: F0524555