30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 20ko 451/2006 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (Arlo Juridikoa) izateko 47 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Martxoaren 7ko 58/2005 Foru Dekretuaren bidez (2005eko martxoaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 34 zk.), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2005. urteko lan eskaintza publikoa onetsi zen. Bertan iragarri ziren Administrazio Publikoko teknikari (Arlo Juridikoa) izateko 48 lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko, abuztuaren 24ko 2071/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko irailaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarria, 111. zk.), deialdia onetsi zen lanpostu huts horietako 46, lekualdatze lehiaketa bidez, betetzeko. Izan ere, haietako bat, 7429 lanpostua, ekainaren 7ko 1325/2004 Ebazpenaren bidez deitutako oposizioko hautagai bati esleitu zitzaion. Deialdi hartan sartu ziren 2003ko lan eskaintza publikoko lanpostu hutsak eta 36951 zenbakiko lanpostua, berriz, amortizatu egin zen.

Lekualdatze lehiaketa horri urtarrilaren 16ko 88/2006 Ebazpenak eman dio bukaera. 45 lanpostu huts besterik ez da egon, orain arte atalburu zegoen funtzionario bati postu bat esleitu baitzaio.

Bestetik, Administrazio Publikoko Arlo Juridikoko teknikari lanpostu huts bat dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikia, eta plantillan 61152 zenbakia duena. 2003ko lan eskaintza publikokoa izan arren, erakunde autonomo horrek egindako lekualdatze lehiaketan bete gabe gelditu zen. Hortaz, deialdi honetan sartu behar da.

Azkenik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2005. urteko lan eskaintza publikoa onesten duen martxoaren 7ko 58/2005 Foru Dekretuaren 2.3 artikuluko baimena erabiliz, deialdian 2154 zenbakiko lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritzari atxikia, sartu da. Helburua da aipatutako atalburuari esleitu zaion lanpostuaren ordez beste bat eskaintzea.

Horiek horrela, Langileen Estatutuaren 33.2 artikuluan eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoarekin bat, bidezko da 47 lanpostu horiek oposizio bidez betetzeko deialdia eta haren arauak onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (Arlo Juridikoa) izateko 47 lanpostu oposizio irekiaren bidez betetzeko deialdia onestea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, A mailakoak. Hona hemen plantilla organikoan duten zenbakia: 2154, 3729, 3736, 3745, 4963, 5441, 6138, 6142, 6883, 6913, 6933, 7002, 7005, 7166, 7222, 7224, 7270, 7424, 7425, 7435, 7436, 7439, 7446, 7449, 7462, 7463, 7484, 7487, 7492, 7493, 7494, 7510, 7513, 7514, 7515, 7516, 7520, 7521, 7526, 7527, 7535, 7536, 7550 36952, 37398, 37399 eta 61152.

2. Halaber, deialdiko arauak onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 451/2006 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) izateko 47 lanpostu oposizio bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 20ko 451/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko Arlo Juridikoko teknikari izateko 47 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Hauta-probak lotuko zaizkie abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean gaiari buruz xedatutakoari, estatutua garatu eta burutzeko sarrera erregelamenduari, gainerako aplikazio arauei eta deialdi honetako arauei.

1._Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea Administrazio Publikoko teknikari (Arlo Juridikoa) izateko 47 lanpostu oposizio bidez betetzea da, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, txanda hauetan banatuak:

_22 lanpostu txanda irekian.

_23 lanpostu igoera txandan.

_2 lanpostu txanda murriztuan, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat.

1.2. Hauek dira eskaintzen diren lanpostu hutsak:

_8 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 3745, 5441, 7424, 7425, 7435, 7436, 7439 eta 7446.

_1 Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan. Plantilla organikoko zenbakia: 7449.

_5 Ekonomia eta Ogasun Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 6913, 6933, 7002, 7462 eta 7463.

_1 Nafarroako Zerga Ogasunean. Plantilla organikoko zenbakia: 7222.

_4 Toki Administrazioko Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 6138, 6142, 7484 eta 7487.

_4 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 7224, 7492, 7493 eta 7494.

_3 Hezkuntza Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 36952, 37398 eta 37399.

_1 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Plantilla organikoko zenbakia: 61152.

_7 Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 2154, 6883, 7005, 7270, 7510, 7513 eta 7514.

_4 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 3729, 7166, 7515 eta 7516.

_3 Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 3736, 7520 eta 7521.

_2 Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 7526 eta 7527.

_2 Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan. Plantilla organikoko zenbakiak: 7535 eta 7536.

_1 Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan. Plantilla organikoko zenbakia: 4963.

_1 Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan. Plantilla organikoko zenbakia: 7550.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Ezintasuna dutenendako txandako lanpostuak, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, bertze txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako ordenaren arabera.

Orobat, igoera txandan edo/eta minusbaliatuentzako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiko 7.2. arauan agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean deialdiko 2.1.2 arauko eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.4. Lanpostuek A mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta, kasuan kasu, aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Halaber, deialdi honen bidez hauta-probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatu nahi da, deialdi honetako 3, 10, 11, 12 eta 13. arauetan xedaturikoarekin bat.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Zuzenbideko lizentziatura edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.

Igoera txandako izangaiek, aurreko idatz-zatian adierazitako betebeharrez gain, hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Azministrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren xedapen gehigarrietatik zortzigarrenean ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.1.3. Ezgaitasunak dituzten pertsonendako txandako izangaiek bete beharreko berariazko baldintza

Ezgaitasunak dituzten pertsonendako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute 100eko 33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna.

2.2. Deialdiko 3.3. arauko bigarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiko 7.2 idatz-zatian ezarririko epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten hautagaiekin zerrenda batzuk osatuko dira, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko. Horrtarako, parte hartzaileek deialdiko eskabidean berean adierazi beharko dute kontratazio zerrendetatik zeinetan nahi duten sartu.

Xede horrekin, parte hartzaileek eskabidean agertzen diren kudeaketa esparruetako bakarra hautatu beharko dute, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerrendetan, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutukoetan edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren gainerako departamentu (Administrazio erroa) eta erakunde autonomokoetan sartuak izateko. Kudeaketa esparru bat baino gehiago hautatuz gero, edo parte hartzeko eskabidean atal hori betetzen ez bada, Administrazio erroko zerrendetan besterik ez dutela parte hartu nahi ulertuko da.

3.4. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro ordaindu izana frogatzen duen agiria. Kopuru horrekin espedientearen formalizazioa eta azterketa eskubideak ordainduko dira.

Azterketa eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hauta-proben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egin den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lan-igoera, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela interesatuaren errentaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela internet bidez, arestian emandako helbidean.

Bi._Deialdian igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den beste Nafarroako Administrazio Publiko bateko langile finkoak badira, lehengoaz gainera, deialdi honetako 2.1.2. arauan jasotzen diren eskakizunak betetzen direla frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Alberto Andérez González jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia.

_Ordezkoa: Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Lehendakaritzako zuzendari nagusia.

_Mahaikidea: Francisco Javier Enériz Olaechea jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Ordezkoa: Javier Lacarra Albizu jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboko zuzendaria.

_Mahaikidea: Roberto Rubio Torrano jauna, Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua.

_Ordezkoa: Martín Orradre Artieda jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

_Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen batzordeko ordezkaria, hark berak izendatua.

_Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen batzordeko ordezkaria, hark berak izendatua.

_Mahaikide idazkaria: José Contreras López jauna, Nafarroako Gobernuko aholkulari juridikoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria.

_Ordezkoa: María Angeles Domene Sáez andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2006ko irailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak jakinaraziko ditu gainerako probak egiteko iragarkiak.

6.2. Oposizioak hurrengo ariketak izanen ditu:

Lehen ariketa: praktikoa, epaimahaiak oposizioko gaiekin lotuta zehazten dituen kasuei buruzko bi irizpen edo txosten juridiko idatzi beharko dituzte, bost orduz gehienez.

Bigarren ariketa: teorikoa. Gehienez ere 5 orduz gai zerrendako hiru zatietako gai bana idatziz erantzun beharko da, hiru gai guztira, alegia, zozketaz aukeratuak.

Hirugarren ariketa: teorikoa. Pliken sistema erabiliko da. Gehienez lau orduz, zerrendako gaiei buruzko 50 galdera erantzun beharko dira idatziz.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez 30 puntu. Kasu bakoitzak 15 puntu izanen ditu gehienez.

Bigarren ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

Hirugarren ariketa: gehienez 40 puntu. Epaimahaiak gehienez 0,80 puntu emanen dio galdera bakoitzari.

6.4. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira, eta prozesutik kanpo geldituko dira ariketa bakoitzean puntuen erdiak lortzen ez dituzten izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko da lehen eta bigarren ariketetako gai edo kasu praktikoetako edozeinetan 0 puntuko kalifikazioa ematen zaiona.

6.5. Izangaiek lehen eta bigarren ariketak irakurriko dituzte epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldi batean.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak. Epaimahaiak ariketen emaitzak irakur daitezela agintzen badu, hori egitera agertzen ez diren hautagaiak ere baztertuak izanen dira.

6.8. Hautapen-probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan guztira lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren izangaiak izendatu eta kontratatzeko proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketa izanez gero, hirugarren ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Eta berdinketak oraindik badirau, lehen ariketan lorturiko puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi kopia konpultsatu, edo izangaiaren hiritartasuna eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, minusbaliotasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, aurretik aurkeztu ez badute, hala nola minusbaliotasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna aitortzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua izatea, baldin eta minusbaliatuentzako txanda murriztuan parte hartu nahi bada.

g) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1. atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hauta-probak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, edozein kasutan, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak aukeratzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

8.3. Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, 100eko 33ko edo handiagoko minusbaliotasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aurretik.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako txostenaren arabera.

9._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Administrazio Publikoko Adar Juridikoko teknikariari lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dituzte izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein bahituretxetako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bahituretxean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arautiriko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian izan beharko dute bizilekua, bertan helbidea egiazki kokatuz. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den arauterian ezarritakoarekin bat.

9.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan, hots, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesten dituen foru aginduari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, komuna Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

_Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, parte hartzeko eskabidean aukeratutako esparruaren arabera.

10.2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendak.

Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honetako 11. arauan ezarritako prozedurari jarraikiz. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan xedatutako arauen arabera kudeatuko du.

Halaber, zerrenda hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko organo eskudunei igorriko die, esparru bakoitzeko arauei jarraikiz kudea dezaten.

10.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten hautagaiak.

Deialdiko hamaikagarren arauan ezarritako prozedurarekin bat, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda bat osatuko du deialdiko azkenaurreko ariketa gainditu eta Administrazio erroko zerrenda hautatu duten izangaiekin.

Era berean, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko organo eskudunei igorriko die hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez eta esparru horietako kontratazio-zerrendak aukeratu dituztenen zerrenda, aldi baterako kontratazioetarako, deialdi honetako 12. arauan ezarritako prozedurari jarraikiz.

11._Administrazio erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

11.1. Epaimahaiaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu eta Administrazio erroko kontratazio-zerrenda aukeratu dutenei, hamar laneguneko epe bat emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki_ oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe, betiere, parte hartzeko esakbidean esandako gezurrengatiko erantzukizuna.

11.2. Sartzeko prozeduraren eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta zerbitzuek iraun bitarte beharko dira bete.

11.3. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragazki-oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiko azken ariketa gaindituez eta Administrazio erroko kontratazio zerrendak aukeratu dituztenak.

11.4. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak probak gainditu bai baino lanposturik lortu ez dutenen zerrendak eta hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez eta esparru horretako kontratazio-zerrendak aukeratu dituztenenak igorri ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunek beren kudeaketa esparruko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak onetsiko dituzte, 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan erakunde autonomo horretako osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarritakoarekin bat. Akordio hori 2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 20an.

Horretarako, Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea emanen die interesatuei, zentroa hautatu, iraunaldi laburreko zerrendetan egon nahi dutela adierazi eta aipatu erakunde autonomoak zehazten dituen gainerako inguruabarrak betetzeko.

Arau honen arabera osatzen diren zerrendak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak kudeatuko ditu, langileak hautatzeko 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan ezarritakoari jarraikiz.

13._Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak probak gainditu bai baino lanposturik lortu ez dutenen zerrendak eta hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditu ez eta esparru horretako kontratazio-zerrendak aukeratu dituztenenak igorri ondoren, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko organo eskudunek beren kudeaketa esparruko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak onetsiko dituzte, erakunde autonomo horretan 2000ko urtarrilaren 17ko Akordioan aldi baterako kontratazioetarako langile zerrenden kudeaketari buruz ezarritakoarekin bat.

Horretarako, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak hamar egun balioduneko epea emanen die interesatuei, zentroa edo eskualdea hautatu eta aipatu erakunde autonomoak zehazten dituen gainerako inguruabarrak betetzeko.

Arau honen arabera osatzen diren zerrendak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak kudeatuko ditu, aldi baterako langileen zerrendak kudeatzeko 2000ko urtarrilaren 17ko Akordioan ezarritakoari jarraikiz.

14._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena .............................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala ......... (edo identitate-agiri baliokidea). Jaioteguna ............ Jaioterria ....... (.............), nazionalitatea ................., gaur eguneko helbidea ................ (...........), kalea ................, posta kodea ........, telefonoa .................., laneko telefonoa .......................

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko .......................... izateko ...............lanpostu ......................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onartua izatea eskatzen dudala, aipatu txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an).

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Minusbaliatuendako txanda*

Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, honako esparruetako batean:

f Administrazio-erroa*

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua*

f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua*

(*) Esparruetako bakar bat aukeratu daiteke.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta, era berean, ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala*.

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*.

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala*.

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. zatia._Zuzenbide Konstituzionala eta Europar Batasunekoa.

1._Espainiako zuzenbide publikoaren iturburuak: osatzen duten legeak, haien antolamendua eta printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa.

2._Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.

3._Zuzenbidearen beste iturburu batzuk: Nazioarteko Itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Usadioa Zuzenbide Publikoan.

4._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Sortzeko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Konstituzioa berritzea.

5._Konstituzioaren printzipioak. Zuzenbide estatu sozial eta demokratikoa: esanahia. Espainiako Konstituzioaren balore nagusiak eta 9. artikuluko printzipioak.

6._Parlamentuzko monarkia. Koroa: esanahia eta eskurantzak. Berronespena.

7._Demokrazia ordezkatzailea. Hauteskunde sistemak. Espainiako hauteskunde-sistema. Hauteskunde auzia.

8._Demokrazia zuzenaren instituzioak. Erdi-zuzeneko demokraziaren instituzioak: Herri ekimena eta erreferenduma Espainiako Konstituzio Zuzenbidean. Azken bi figura horien azterketa Nafarroako Foru Zuzenbidean.

9._Aniztasun politikoa. Alderdi politikoak. Aniztasun sindikala. Sindikatuak. Aniztasun soziala eta ekonomikoa aitortzeko beste era batzuk Espainiako Konstituzioan.

10._Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak.

11._Gobernua. Eginkizunak eta ahalmenak sistema konstituzional espainiarrean. Gobernuaren eta lehendakariaren eraketa, izendapena eta kargutik kentzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

12._Estatuaren lurralde antolamendua. Autonomia Erkidegoak. Autonomia Erkidegoen ekimena. Autonomia erkidegoak sortu, aldatu eta desegiteko modua.

13._Autonomia estatutuak. Izaera. Ezaugarriak. Edukia. Berrikuntzarako prozedura.

14._Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean.

15._Autonomia erkidegoen antolamendua. Estatuak Autonomia Erkidegoen gainean duen kontrola.

16._Estatuaren eta autonomia erkidegoen legegintza ahalmena. Estatuko ordenamendu eta ordenamendu autonomikoaren arteko harreman sistemak. Lege Oinarrizkoak, lege markoak, transferentzia edo eskuordetze legeak eta harmonizazio legeak. Lege autonomikoak.

17._Konstituzio Auzitegia. Haren jarrera erakunde konstituzional gisa. Osaera, antolakuntza eta funtzionamendua. Eskumenak.

18._Justizia konstituzionala. Konstituzioa auzitegietan defendatzeko ereduak. Babes jurisdikzionala 1978ko Konstituzioan. Lege mailako arauen konstituzionaltasunaren kontrola: Konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituziokontrakotasun auzia. Nazioarteko Itunen aurretiazko kontrola.

19._Estatuko organoen arteko gatazkak. Eskumenei buruzko gatazka konstituzionalak Estatuko organo zentralen eta Autonomia Erkidegoen artean eta erkidego horien artean. Autonomia Erkidegoek emandako xedapen eta ebazpenen kontrako inpugnazioak.

20._Botere Judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolakuntza eta funtzionamendurako konstituzio printzipioak.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Ministerio Fiskala.

21._Kontuen auzitegia. Izaera. Osaera eta antolaketa. Fiskalizazio eginkizuna. Eginkizun jurisdikzionala.

22._Herritarren eskubideak eta betebeharrak Konstituzioaren arabera. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubideak eta betebehar arruntak. Politika ekonomiko eta sozialaren printzipio gidariak.

23. Atzerritarren eskubide eta askatasunak Espainian.

24._Konstituzioaren eskubideen babes judiziala.Bide judiziala. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzioaren babes-errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. "Habeas corpus"-a.

25._Arartekoa. Eskumenak eta jarduteko modua.

26._Konstituzio ekonomikoa. Konstituzioaren eredu ekonomikoaren printzipio iradokitzaileak eta helburuak.

27._Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa.Batasuneko hasierako zuzenbidea: Eraketa Itunak. Batasuneko zuzenbide eratorria:erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturriak. Batasuneko Zuzenbidearen gainerako iturburuak. Europarako Konstituzioa eratzeko Itun proiektuko arauetarako iturri berriak.

28._Europako Batasunaren antolamendua. Parlamentua. Europako Kontseilua.Europar Batzordea. (Ministroen) kontseilua. Justizia Auzitegia. Beste erakunde batzuk.

29._Europar Batasuneko herritarren eskubideak eta askatasunak. Europako herritarrak.

30._Europar Batasunaren finantzabideak. Europar Batasunaren finantziazioa: Batasunaren aurrekontua. Estatuaren laguntzak, bai eta Europar Batasunak egiten duen haien kontrola ere.

31._Batasunaren fondoak: motak eta helburuak.

II. zatia._Administrazio Zuzenbide Orokorra, Tributua eta Lan arlokoa.

1. ATALA

Administrazio zuzenbidea. Teoria orokorra

1._Herri Administrazioa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Haren parte hartzea botere exekutiboan.Konstituzioko printzipioak antolakuntzari eta funtzionamenduari dagokienez.

2._Administrazio Publikoa eta Zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa. Araututako ahalmenak eta eskumeneko ahalmenak.

3._Administrazio publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretzaren printzipioa.

4.-Administrazio publikoaren ahalmen arauemailea. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta Erregelameduaren arteko erlazioak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak. Legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa juridikoa: zigor eta administrazioarekiko auzien bideak eta salbuespen judiziala.

5. _Pertsona juridiko publikoak. Ente publikoen tipologia Espainiako ordenamendu juridikoan. Ente publikoen ahalmena.

6._Erlazio juridiko administratiboa. Kontzeptua eta ezaugarriak. Erlazio juridiko administratiboen sorrera, aldaketa eta iraungipena. Erlazio juridiko administratiboaren elementuak.

7._Egoera juridiko subjektiboak Administrazio Zuzenbidean. Egoera aktiboak, ahala, zuzenbide subjektiboa eta bidezko interesa. Egoera pasiboak eta mistoak.

8.-Administratua. Kontzeptua eta motak. Administratuaren gaitasuna eta horren aldaketaren zioak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Herritarrek administrazioan parte hartzea.

9._Administrazio egintza. Kontzeptua. Administrazio egintza motak. Administrazio egintzaren elementuak.

10._Administrazio prozedura: kontzeptua eta izaera. Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea: aplikazio esparrua eta haren printzipioak. Interesatuak. Baldintzak eta epeak.

11._Administrazio prozedura: hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera. Nafarroako legediaren aipamen berezia.

12._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio prozedura bereziak: xedapen orokorrak egiteko prozedura. Akzio zibilak eta lan-akzioak erabili aurreko erreklamazioak.

13.-Administrazio egintzen eraginkortasuna. Baliozkotasunaren ustea. Eraginkortasunerako baldintzak. Administrazioaren isiltasuna. Bete beharra eta etendura. Egintza administratiboak betetzea.

14.-Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria. Egintza deusezak eta deuseztagarriak. Egintza administratiboa baliozkotzea. Ofiziozko berrikuspena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

15._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Kontratu publikoen izaera juridikoa. Kontratuen osagaiak. Subjektuak. Kontratu publikoen xedea eta arrazoiak.

16._Kontratazio administratiboaren modua eta kontratistak hautatzeko Nafarroako sistemak. Kontratuen formalizazioa.

17._Nafarroako kontratu administratiboen edukia eta ondorioak: Administrazio publikoaren prerrogatibak eta finantza oreka. Kontratuen interpretazioa. Kontratu administratiboen iraungipena, betetzea, baliogabetzea eta amaiera. Kontratuaren lagapena eta azpikontratua.

18._Administrazio akzioaren formak. Sustapena eta bere bitartekoak.

19._Mugatzeko jarduera administratiboa. Kontzeptuaren bilakaera. Oinarriak. Mugatzeko jardueraren azalpenak.

20.-Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

21._Espainiarren eskubideen gaineko administrazio baldintzak. Hiritarren Segurtasunari buruzko Lege Organikoa. Eskubideen etendura eta salbuespen egoerak.

22._Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu pertsonalak babesteari buruzko lege organikoa.

23._Nahitaezko desjabetzapena. Bilakaera historikoa. Kontzeptua. Izaera eta justifikazioa. Osagaiak: subjektuak, xedea, arrazoia eta edukia.

24._Desjabetzapenerako prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Partikularraren bermeak.

25._Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Zerbitzu publikoa eta administrazio prestazioak. Guztiendako interesa duten zerbitzuak.

26._Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua. Enpresa publikoak eta enpresa mistoak.

27._Jabari publikoa. Kontzeptua eta izaera. Elementuak. Araubide juridikoa.

28._Administrazio publikoaren ondareko erantzukizuna: bilakaera eta gaur egungo araubidea. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

29._Administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa. Berrikusteko errekurtso berezia. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen aipamen berezia.

30._Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa. Bilakaera historikoa eta Espainiako araubide indarduna. Izaera. Hedapena eta mugak.

31._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Alderdiak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta laburtua. Epaia eta horren betearaztea.

2. ATALA

Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa

32._Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskurantzak eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza eta sostengu organoak.Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea.

33._Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautapena, izendapena, ordezkapena, kargu-uztea eta aldaketa. Eskurantzak.

34._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa.Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako oinarri nagusiak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Foru Administrazioaren antolaketa: irizpide nagusiak eta egitura organikoa, organo kolegiatuak eta administrazio organoen eskumenak.

35._Foru Komunitateko Administrazioak beste administrazio publiko batzuekin dituen harremanak. Printzipio orokorrak. Administrazioen arteko lankidetza, kooperazioa eta koordinazioa. Sektorekako konferentziak eta bestelako kooperazio organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren ordezkaria. Lankidetza hitzarmenak eta baterako plan eta programak. Aipamen berezia Nafarroako araudiari.

36._Nafarroako Administrazio Korporatiboa. Lanbide Elkargoak eta Ganbera Ofizialak: eskumenak eta araubide juridikoa.

37._Administrazio instituzionala. Erakunde autonomoak. Enpresa-entitate publikoak. Sozietate eta fundazio publikoak.

38._Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emaileak. Izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolakuntza, eskumenak eta eginkizunak. Legeen bidez sortutako bestelako organo aholku-emaileak.

3. ATALA

Tributu Zuzenbidea

39._Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Printzipio orokorrak. Edukia, prestakuntza eta onespena. Kredituak eta haien aldaketak. Aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa.

40._Gastu publikoa: gaiari buruzko printzipio konstituzionalak. Dirusarrera publikoak: sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua, motak eta araubide juridikoa.

41._Nafarroako Foru Komunitateko erakunde eta legeak. Printzipio orokorrak. Tributu arauak: printzipio orokorrak eta aplikazioa. Tributuak: motak eta osagaiak (zergagaia, tributudunak, zerga-oinarria eta tributu zorra).

42._Tributuen kudeaketa Nafarroan: xedapen orokorrak: tributudunari informazioa eta laguntza ematea. Tributu kudeaketaren prozedura. Tributuaren arloko likidazioak. Dirubilketa. Tributu Ikuskaritza. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak. Delitu fiskala.

4. ATALA

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloko Zuzenbidea

43._Lan arloko Zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Lan harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak.

44._Lan arloko Zuzenbidearen iturriak. Langileen Estatutua. Hitzarmen kolektiboak.

45._Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta motak. Lan kontratazioa administrazio publikoetan.

46._Kontratua etetea eta amaitzea: arrazoiak. Lanetik bidaltzea.

47._Gizarte Segurantza. Arau orokorrak eta aplikazio esparrua. Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak, ororendako zerbitzuak, entitate laguntzaileak eta erakunde autonomoak.

48._Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. Aplikazio esparrua. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes jarduna: babesten diren egoerak eta prestazioen araubidea.

III. zatia._Nafarroako Zuzenbide Publikoa.

1._Nafarroako Foru Eraentza. Bilakaera (1512-1982): Nafarroa, Erresumatik Foru Komunitatera. Foruen Legeak, bereziki 1841eko Lege Itundua.

2._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

3._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Eraketa, antolakuntza eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna.

4._Legegintzako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintza prozedura. Legegintzako foru dekretuak.

5._Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

6._Nafarroako Comptos Ganbera. Antolakuntza eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

7._Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.

8._Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta haren erregelamenduak. Euskarak Nafarroako Administrazio Publikoetan duen erabilera.

9._Hitzarmen Ekonomikoen araubidea. Hitzarmen Ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen Hitzarmen Ekonomikoa.

10._Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera: hautetzea, kargu-uztea eta hutsuneak betetzea. Abantailak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Harremana Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako arartekoarekin.

11._Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Ekonomia arloko eskubideak eta betebeharrak. Kontrola: kontu-hartzailetza eta kontrol finantzarioa. Agintarien eta langileen erantzukizunak.

12._Nafarroako Ondarea. Kontzeptuak eta motak. Administratzea. Eskuratzea. Besterentze eta lagatzea. Defentsa eta babesa. Jabari publikoa: kontzeptua, ukipena eta erabilera. Jabari pribatua.

13._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubide orokorra.

14._Nafarroaren eskumenak. Haien ordenamendua Foruaren Hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Transferentzien Batzarra.

15.-Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Lurraldearen eta Hirigintzaren Antolamenduari buruzko Foru Lege indardunaren aipamena bereziki.

16._Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateko legezko xedapen nagusien zerrenda eta, halaber, berrikuntza nagusien deskribapena.

17._Etxebizitzaren babes publikoa Nafarroan: babesaren kontzeptua, esparrua eta deskribapena, babes jarduera motak. Babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoa.

18._Osasunari buruzko Foru Legea eta hura garatzen duten erregelamenduzko xedapenak.

19._Nafarroako errepideen araubide juridikoa. Errepideak babesteko Foru Legea: haren edukiaren azterketa.

20._Nafarroako eskumenak nekazaritza eta abeltzaintza arloetan. Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroa. Nekazaritzako azpiegiturei buruzko Foru Legea: haren edukiaren azterketa.

21._Nafarroako oihanak. Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako oihan ondarea babesteari eta garatzeari buruzko Foru Legea: haren edukiaren azterketa.

22._Nafarroaren eskumenak segurtasun publikoaren arloan. Foruzaingoa: historia, araudia, eginkizunak, antolaketa eta langileak. Segurtasun Batzarra. Nafarroako Udaltzaingoak: arautegia, eginkizunak, antolaketa eta koordinazioa.

23._Funtzio Publikoa. Konstituzio printzipioak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa.Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren Estatutua: ezaugarriak, aplikazio eremua eta salbuespenak.

24._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak. Lanpostuak betetzea. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak: lansariak, batera ezintasunak eta administrazio karrera. Egoera administratiboak.

25._Nafarroako Foru Komunitateko irakasleak eta osasuneko langileak. Araubide juridikoa. Araudi aplikagarria Foru Komunitateko Administrazioan laneko arriskuei aurrea hartzeari dagokionez.

26._Nafarroako Toki Entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioari dagokionez. Udalerriak. Kontzejuak. Mankomunitateak eta beste toki entitate batzuk. Antolaketa, funtzionamendua eta haien eskumenen sailkapena.

27._Nafarroako Toki Entitateen ondasunak. Herri ondasunak eta ondarekoak.

28._Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

29._Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal zergak. Toki entitateen partaidetza Nafarroako zergetan.

30._Nafarroako kultur ondareari buruzko Foru Legea. Turismoari buruzko foru araudi nagusia.

31._Gizarte zerbitzuei buruzko foru legeak. Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko Foru Legea: haren edukiaren deskribapen orokorra.

32._Merkataritzaren gaineko foru araudia. Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestea.

Arlo guztietako gaiek deialdia hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu egunean zegoen legedi indardunari jarraituko diote. Hori guztia deusetan galarazi gabe, epaimahaiak baloratzen ahalko ditu egun horretatik aurrera onetsi diren arauetako aldaketen gaineko ekarpenak.

Iragarkiaren kodea: F0603418