153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

172/2006 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" proiektua, urriaren 5eko 156/2006 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu hori 2006ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 13an.

Foru agindu horren bidez proiektua eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, ukituriko ondasun eta eskubideak zehazteko eta ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du, ukituriko ondasun eta eskubideei dagokienez, alegazio aldian honako hau aurkeztu dela:

1. alegazioa._Helena Santesteban Guelbenzu Berako alkate andreak aurkeztua.

1._Alegatu du:

a) Endarlatsako zubiaren inguruko eraikinak Berako Udalarendako interesgarriak dira, bereziki Guardia Zibilaren kuartela, egin asmo den loturaren ondoan dago eta.

b) Berako Udalak eskatu nahi du orube hori udalaren ondarera itzul dadila, ondasun higiezin horietan interes publikoko erabilera dotazionalak egiteko.

c) "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" proiektuak orube horretako sarbideak kontuan hartu beharko lituzke eta sarbide hori eta eraikinen mantentze-lanak bermatu. Horretarako, lotura aldatu beharko litzateke. Proposamen hori euskarri grafiko eta digitalean aurkeztu du.

2._Alegatu du N-121-A errepidean zirkulazioaren funtzionamendu normala bermatu behar dela, Beratik Iruna, obrak egiten diren bitartean.

Erantzuna:

Alegazioa ezetsi da. Berako Udalak aurkezturiko konponbideak nabarmenik txartzen ditu egin asmo den loturaren adarreko trazaduraren ezaugarriak.

Proiektuaren hautabideak ikertzeko aldian, aukera batzuk aztertu ziren Guardia Zibilaren kuartela ez ukitzeko. Aukera horiek baztertu ziren, Berako Udalak aurkezturiko konponbidea bezala, haien trazadura ez zetorrelako bat loturaren barruan bide-segurtasuna bermatzeko gutxieneko parametroekin.

Bestaldetik, aurkezturiko loturaren aldaketak ez du ukituriko finkako sarbidea biltzen. Sarbide horrek, loturaren barruan bide-segurtasuna bermatzeko, kontu hauek bildu beharko lituzke:

_Itxaron-lerro bat erdialdean loturaren irteera adarretik finkara joateko, Irundik Iruñerako bidean, eta finkatik adarrera joateko, Iruñetik Irunako bidean.

Erdialdeko lerro hori lotura adarrak paraleloak diren tokian kokatu beharko da. Trazaduraren arauan ezarririko luzera izanen du. Luzera hori nabarmenki handiagoa da egin asmo den loturakoa eta Berako Udalaren proposamenekoa baino.

Halaber, lerro osagarriaren zabalerak behartuko luke gaur egungo okupazioa handitzera Guardia Zibilaren kuarteleko finkarantz. Okupazio gehitze hori lerro osagarriaren zabalerari eta lur berdinduaren ertzeko lerroa mugitzeari legokieke. Hori handituko litzateke, beharrezkoa izanen bailitzateke lubetaren garaiera handitzea.

_Lastertasuna egokitzeko lerroak, gaur egungo errepidetik geroko errepidera, Iruñeko bidean, joateko adarretik sartzeko eta noranzko berean finkatik adar horretan sartzeko.

Aurrekoa bezala, lastertasuna egokitzeko lerroek behartuko lukete okupazioa Guardia Zibilaren kuarteleko finkarantz handitzera. Okupazio gehitze hori lerro horien zabalerari eta lur berdinduaren ertzeko lerroa mugitzeari legokieke. Hori berriro handituko litzateke, beharrezkoa izanen bailitzateke lubetaren garaiera handitzea.

Beraz, proposatu den konponbideak loturaren barruan zirkulazioaren bide-segurtasuna bermatzeko gutxieneko ezaugarriak ez ditu betetzen eta gainera, eskatzen den konponbidea hautatuko balitz, Guardia Zibila dagoen finkaren okupazioa erabatekoa izanen litzateke.

Azkenik, Nafarroako Errepideen Defentsari buruzko urriaren 10eko 11/1986 Foru Legeko 8. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, "Errepideen bi aldeetan, eraikuntza lerroa ezartzen da. Hortik errepidera bitarte, edozein eraikin mota egin, berregin edo handitzeko lanak debeku dira...".

N-121-A errepidearen kasuan, eraikuntza lerroa galtzadaren kanpoko ertzetik 25 metrora kokatzen da (Foru Legeko 8.2.b. artikulua).

Endarlatsako loturarako izan litekeen konponbide batek ere ez du bide ematen Guardia Zibilaren kuarteleko eraikinen eta errepidearen arteko aldea eraikuntza lerroa bezalakoa edo handiagoa izan dadin. Beraz behin ere ez da bidezko ondasun higiezinak gaiberritzea.

2. Obrak egiten diren bitartean, N-121-A errepideko trafikoaren ukipena gutxienekoa izanen da, obren exekuzioarekin bateragarria.

Aurkeztutako alegazioaren gainean ebazteko, proiektuko parte batzuk aldatu behar izan dira; txostena (lurzatiena), planoak eta aurrekontua.

Ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda foru agindu honen eranskinean ageri da.

Bestaldetik, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak adierazi zuen jarduketak ingurumenaren gainean duen eragina, 2006ko azaroaren 27ko Foru Aginduaren bidez.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, aurkezturiko alegazioa erantzunez, foru agindu honen azalpen-zatian adierazi bezala.

2. "NA-121-A errepidean, Endarlatsan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi bat egitea" proiektua behin betikoz onestea. Oinarrizko lizitazio aurrekontua 9.866.390,47 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi aldizkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Berako eta Lesakako udalei eta alegazio-egileari, bidezko ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BERAKO UDAL MUGAPEA

BE-01 UDALAREN HERRILURRAK 194,62 1 55 LUR GORRIA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA)

BE-02 UDALAREN HERRILURRAK 129,55 1 53 IBAIBASOA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA)

BE-03 UDALAREN HERRILURRAK 1.072,19 1 1A BAZKALEKUA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA)

BE-04 UDALAREN HERRILURRAK 17.381,17 1 1C BAZKALEKUA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA)

BE-05 ELGORRIAGA ELGORRIAGA, BENITA 216,32 1 42B ERAIKINA

FORUEN PLAZA, 5 (BERA)

BE-06 ELGORRIAGA ELGORRIAGA, BENITA 5.369,78 1 42A BAZKALEKUA

FORUEN PLAZA, 5 (BERA)

BE-07 GUARDIA ZIBILAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA 1.444,59 1 43 ERAIKINA

GALIZIA ETORBIDEA, 2 (IRUÑA)

BE-08 GUARDIA ZIBILAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA

GALIZIA ETORBIDEA, 2 (IRUÑA)

ZALAIN AUZOA, 50 BJ I 77,00 1 43 1-1 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50 BJ D 77,00 1 43 1-2 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50 BJ I 77,00 1 43 1-3 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50 BJ D 77,00 1 43 1-4 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50 BJ I 77,00 1 43 1-5 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50 BJ D 77,00 1 43 1-6 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50-A BJ 189,00 1 43 2-1 NEKAZ. BILTEGIA

ZALAIN AUZOA, 50-A 01 I 77,00 1 43 2-2 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50-A 01 D 81,00 1 43 2-3 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50-A 02 I 91,00 1 43 2-4 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50-A 02 C 44,00 1 43 2-5 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50-A 02 D 60,00 1 43 2-6 ETXEBIZITZA

ZALAIN AUZOA, 50-A BJ 9,00 1 43 2-7 NEKAZ. BILTEGIA

ZALAIN AUZOA, 50-A 16,00 1 43 2-8 NEKAZ. BILTEGIA

BE-09 UDALAREN HERRILURRAK 1.316,08 1 52B LUR GORRIA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA)

LESAKAKO UDAL MUGAPEA

LE-01 LESAKAKO UDALAREN HERRILURRAK 37,91 1 55BE PUTZUA

PLAZA ZAHARRA, 1 (LESAKA)

Zortasuna, ukituriko zerbitzuengatik

BERAKO UDAL MUGAPEA

BE-S01 UDALAREN HERRILURRAK 175,01 703,06 2-2 TELEFONIA VTE. S.A. 1 1A BAZKALEKUA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA) 5001

BE-S02 UDALAREN HERRILURRAK 2.559,63 5.324,35 8-8 TELEFONIA VTE. S.A. 1 1C BAZKALEKUA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA) 5001

1-9 L.ELECTRICAS VTE. S.A.

4004

BE-S03 UDALAREN HERRILURRAK 163,28 222,26 0-0 TELEFONIA VTE. S.A. 1 52A IBAIBASOA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA) 5001

BE-S04 UDALAREN HERRILURRAK 297,14 417,52 0-0 TELEFONIA VTE. S.A. 1 52B LUR GORRIA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA) 5001

BE-S05 UDALAREN HERRILURRAK 45,35 105,52 0-0 1 59 BAZKALEKUA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA)

Aldi baterako okupazioa, zabortegiagatik

BERAKO UDAL MUGAPEA

BE-S06 UDALAREN HERRILURRAK 85.768,00 16 26 BAZKALEKUA

HERRIKO ETXEA PLAZA, 1 (BERA)

Iragarkiaren kodea: F0619394