15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Hirigintza hitzarmena sinaturik, Lizarrako HAPOko 3-5 exekuzio unitateko (Deierri kalea) planeamendua aldatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza hitzarmena, Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 3-5 exekuzio unitateko planeamendua aldatzeko, ondoko hauek sinatu baitute: José María Sanz de Acedo Goñi jaunak, "Promociones Estella Urbana, S.L." ordezkatuz; José Goñi Marcotegui jaunak, "Construcciones Goñi Marcotegui Hnos., S.A." ordezkatuz; Miguel Belarra Asiain jaunak eta María Carmen García Sanz andreak.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz, jendaurreko epea zabaldu da, hogei egunekoa, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2006ko urtarrilaren 16an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0600955