15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SARTAGUDA

Peña pasealekua zolatzeko obrak kontratatzea

Sartagudako Udalak Peña pasealekua zolatzeko obren kontratazioa iragarri du.

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Modalitatea: lehiaketa.

Prozedura: irekia.

Kontratuaren aurrekontua: 240.269,41 euro.

Enpresa sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, C kategoria.

Behin-behineko fidantza: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.

Proposamenen aurkezpena: Udaleko erregistro orokorrean, Fueros plazako 1 zenbakian baitago, edo 30/1992 Legearen 38. artikuluan onartutako bideetako bat erabiliz, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu batean bukatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakar bat, non beste hiru sartuko baitira: 1 zenbakidun gutunazala, "Administazio agiriak", administrazio klausulen pleguan zehaztutako agiriekin; 2 zenbakidun gutunazala, "Agiri teknikoak", eta 3 zenbakidun gutunazala, "Proposamen ekonomikoa"; administrazio klausula partikularren pleguan emandako ereduari lotuko zaio azken hori.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bata eta erdietan, Herriko Etxean. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko eguerdiko ordu bata eta erdietan irekiko dira.

Proiektua, klausula administratibo partikularren plegua eta gainerako agiriak interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2006ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0600836