15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARTAXOA

Obren lehiaketa, Artaxoako La Cruz, Sancho Ortiz eta Remahua kaleetan euri uren kolektorearen proiektua gauzatzeko eta Concepción eta Cerco (partziala) kaleak zolatzeko

Artaxoako Udalak, 2006ko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egin du, lehiaketa irekiaren bidez honako obra hauek egiteko: Artaxoako La Cruz, Sancho Ortiz eta Remahua kaleetako euri uren kolektorearen proiektua eta Concepción eta Cerco (partziala) kaleak zolatzea. Sustatzailea Maesic S.L. da. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren aurrekontua (hasierako prezioa): hirurehun eta berrogeita zazpi mila berrehun eta hamabi euro eta berrogeita hiru zentimo, BEZa barne (347.212,43 euro, BEZa barne).

Obrak egiteko epea: lau hilabete edo eskaintzan adierazitakoa, laburragoa bada.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Artaxoako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epearen barrenean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan ageri direnak, interesatuen eskura baitago.

Gutunazalak irekitzea eta kontratuaren adjudikazioa:

1._Lizitatzaileek aurkeztutako 1. gutunazala (Agiri administratiboak) eta 2. gutunazala (Agiri teknikoak) egiaztatzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, kontratazio mahaiak aipatu agiriak kalifikatuko ditu; ekitaldi hori ez da jendaurrean eginen.

2._Lizitatzaileek 3. gutunazalean aurkeztutako proposamen ekonomikoa irekitzea: Artaxoako Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, jendaurrean, 1. eta 2. gutunazalak ireki ondoko zortzigarren egun baliodunean, eguerdiko hiruretan.

Interesa dutenek eskura izanen dituzte administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak, baita obrak burura eramateko proiektua ere, Artaxoako Herriko Etxean, bulego orduetan eta Rubio paper dendan, Iruñean (Bergamín, 10, telefonoa: 948-234640).

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko urtarrilaren 23an._Alkate udalburua, Pedro María Egea Ortiz.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .................; N.A.N.: ........., nire izenean, edo honen ordezkari: ....................; bizilekua: ..................; N.A.N./I.F.K.: .............; "Artaxoako La Cruz, Sancho Ortiz eta Remahua kaleetako euri uren kolektorearen proiektua gauzatzeko eta Concepción eta Cerco (partziala) zolatzeko" obren exekuziorako proiektuaren, baldintza teknikoen pleguaren eta baldintza administratiboen pleguaren berri izanik, obra hori osorik egiteko konpromisoa hartzen dut aipatu agiriei hertsiki lotuz, ............ (letraz eta zenbakiz) ........... eurotan, hau da, BEZa gehiturik (ehuneko 16), guztira zenbateko honen truke: ............ (zenbakiz eta letraz) ................ euro.

(Eguna eta sinadura)

Oharra: proposameneko diru kopuruei dagokienez, letretan emandako kopuruak lehentasuna izanen du zenbakien gainean, eta BEZa barrenean duenak kopuru garbiaren gainean.

Iragarkiaren kodea: L0601252