15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

OLLOIBAR

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Nieves Bacaicoa Ochagavia. Jarduera: zaldi aziendaren abeltzaintza estensiboa. Tokia: Artetako 9. poligonoko 210, 202 eta 203. lurzatiak.

Ollon, 2006ko urtarrilaren 5ean._Alkatea, Félix María Cobos Subiza.

Iragarkiaren kodea: L0600908