15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Iturgin izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Mairagako Mankomunitateak, Mankomunitateko burutzak 2006ko urtarrilaren 5ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen Francisco Javier Pérez García izendatzea, Mairagako Mankomunitateko Ur Atalean iturgin izateko lanpostua funtzionario gisa bete dezan, hura izan delako gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena lortu duen izangaia. Hori egin da iturgin izateko lanpostuaren oposizio-lehiaketako epaimahaiak egin proposamenari jarraituz (deialdia, 2005eko 88. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, uztailaren 25ean) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Tafallan, 2006ko urtarrilaren 16an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0601217