15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Hasiera batean onetsirik Alde Zaharraren BBBPBko aldaketa puntuala, erabileren arauei buruzkoa

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko azaroaren 22an, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Udaleko zerbitzu teknikoek prestatu duten agiria, Iruñeko Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (BBBPBko) Hirigintzako Araudi Orokorreko erabileren arauetako aldaketa puntual bati buruz, hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea "Iruñeko Alde Zaharraren Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko (BBBPBko) aldaketa, erabileren arauei buruzkoa" izeneko agiria.

2._Delako dokumentua jendaurrean edukitzea, hilabetez eduki ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi ebazpen hau aipatu aldizkarian eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3._Erabaki hau eta onetsitako aldaketa "Vianako Printzea" erakundera igortzea, Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/85 Legearen 20. artikuluan aurreikusitako txostena luza dezan."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen egungo Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 23an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0601202