15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Iruritako herrigunean, Baztanen, petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A.; helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña (31002 PK).

Eskariaren helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala biltegiratu, banatu eta horniketa egiteko izanen diren instalazioak eraiki eta ustiatzeko, gero etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabil dadin Iruritako herrigunean, Baztango mugapean.

Tokia: A-3 multzoko 65.800 litro biltegiratzeko asmoa dago, lur gaineko bi biltontzi finkoren bidez, bakoitza 32.900 litrokoa. "Golensoro" izeneko finkan jarriko dira, 69. poligonoko 357. lurzatian, eta lurruntze naturala izanen da.

Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 1.970 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333); 63 eta 40 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino, hurrenez hurren, eta 32 eta 20 mm-ko 300 metro hartuneetan. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 73,5 Nm³/h-ko emarirako prestatu da gehienez. Herri osoak (309 etxebizitza) 1,75 kg/cm²-ko presioa izanen du hasieran. Tokirik urrunenean bermatzen da 1,30 kg/cm²-ko presioa gutxienez. Gehieneko kontsumoa 850 kg-koa izanen da egunean eta 310.000 kg-koa urtean.

Aurrekontua: instalazioaren aurrekontua berrogeita hamalau mila, laurehun eta hiru euro eta hirurogeita lau zentimokoa da (54.403,64 euro).

Obrak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 20 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1, _Fuerte Príncipe II_, 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 13an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0600922