15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktuak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko sendagile espezialista izateko 64 lanpostu huts eta OOLTko pediatra izateko 9 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Lourdes Mendiburu Belzunegui andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 11n emandako 693/05 Ebazpenaren kontra. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko sendagile espezialista izateko 64 lanpostu huts eta OOLTko pediatra izateko 9 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 17an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0601372