15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

156/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, genetikoki aldatutako organismoekin eginen diren jardueretarako eskaerak jendaurrean jartzen dituena. Hauek dira eskaeren identifikazioak: B/ES/06/02, B/ES/06/08 eta B/ES/06/09.

B/ES/06/02 eskaerari dagokionez, Ingurumen Zuzendaritza Nagusian jakinarazpen bat jaso da, EK/20001/18 Zuzentarauaren B zatia dakarrena, genetikoki aldatutako MON 88017 artoa, glifosatoa onartzen duena eta sustraietako harraren aurka (Diabrotica virgifera) babestua dagoena, liberatzeko, gero MON 88017 artoa karakterizatu eta garatzeko.

B/ES/06/08 eskaera landa-lanetan egindako entseguei jarraipena emateko proiektu bati buruzkoa da, NK603 lerrotik heldu diren arto-motak ebaluatu, haien karakterizazio agronomikoa egin eta garatzeko. Arto-mota horiek glifosato herbizida onartzen dute.

Azkenik, B/ES/06/09 proiektuak landa-lanetan egindako entsegu batzuei jarraipena ematea du helburu, hain zuzen, NK603 x MON 810 lerrotik heldu diren arto-motak ebaluatu, haien karakterizazio agronomikoa egin eta garatzeko. 810 artoaren hibrido horiek familia berekoak diren eta genetikoki aldatu diren bi lerro pururen ohiko nahasketa bidez lortu dira, bata NK603 artotik eratorria (glifosatoa onartzen duena) eta bestea MON810 artotik (lepidopteroen izurrite batzuen aurka babestua dagoena).

Urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuak apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendu orokorra onetsi zuen. Dekretu horren 16. artikuluko 2. idatz-zatiko d) lerroaldeari (GAOak toki itxietan erabiltzeko) eta 25. artikuluko 4. idatz-zatiari (merkaturatzea ez beste helburu batekin GAOak borondatez liberatzeko) jarraituz, beharrezkoa da bi kasuetan, baimena eman aurretik, jendaurrean jartzea eskatu diren jarduerak, Biosegurtasunaren Foru Batzordeak 2005eko azaroaren 2ko bilkuran erabaki bezala.

Horrela, Biosegurtasunaren Foru Batzordeak eskatuta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1._Nafarroako Gobernuaren Internet atarian (www.navarra.es) 30 egunez jendaurrean jartzea B/ES/06/02, B/ES/06/08 eta B/ES/06/09 identifikazioa duten jardueren gaineko eskaerak, genetikoki aldatutako organismoekin eginen baitira.

2._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3._Ebazpena Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, baita Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Biosegurtasunaren Foru Batzordeko idazkariari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 17an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0600951