15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

17/2006 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana. Dei egiten die Espartza Galarren material bizigabeak botatzeko eremurako udalez gaindiko proiektu sektorialaren ondoriozko desjabetze prozesuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei 2006ko otsailaren 16an Espartza Galarko Herriko Etxean ager daitezen, proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko.

Nafarroako Gobernuak, 2001eko uztailaren 2ko bilkuran, erabaki zuen Espartza Galar Iruñerrriko material bizigabeak botatzeko eremuak ezartzeko udalez gaindiko proiektu sektorialaren barruan sartzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak irailaren 9an emandako 1780/2005 Ebazpenaren bidez, Espartza Galarren material bizigabeen hondakindegia ezartzeko proiektuari baimena eman zitzaion. Ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egon ondotik, Nafarroako Gobernuak, 2005eko abenduaren 26ko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, proiektuaren lanek ukitzen zituzten ondasunen eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa zela deklaratu zuen eta REAM enpresa desjabetzapenaren onuradun izendatu zuen.

Desjabetzapen prozesuan aurrera egiteko, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, bidezko da desjabetzapen honek ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Dei egitea Espartza Galarren material bizigabeak botatzeko eremurako udalez gaindiko proiektu sektorialaren ondoriozko desjabetze prozesuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei 2006ko otsailaren 16an Espartza Galarko Herriko Etxean ager daitezen, proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko edo, ahal izanez gero, behin betikoz okupatzekoak. Haiek berek joan beharko dute ekitaldi horretara edo bestela haien izenean behar bezala baimenduriko pertsonek ordezkaturik. Beren titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte eta beren kontu perituak edo notarioa eramaten ahalko dituzte, nahi badute.

2. Foru agindu hau ukituriko interesatuei, banakako zitazio zedularen bidez, REAM enpresari, Galar Zendeako Udalari eta Espartza Galarko Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Espartza Galarko Herriko Etxeko iragarki oholean.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 19an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0601216