147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 13an emandako 2773/2006 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 13an emandako 2773/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta burutzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako arauak.

1._Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea telekomunikazio ingeniari lanpostu bat betetzea da, oposizio bidez. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa da, A mailakoa, 3753 zenbakia dauka plantillan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia dago eta Iruñean du destinoa.

1.2. Lanpostuak A mailarako oro har ezarrita dauden lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdi honen bidez hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatuko da, deialdi honetako 9. arauan xedaturikoarekin bat.

2._Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Telekomunikazio ingeniariaren titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2006ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdiko eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira. Eredua Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabidea osorik beteko da eta harekin batera espedientea irekitzeko eta azterketa egiteko eskubidea izateko tasa, 25 eurokoa, pagatu dela frogatzen duen agiria aurkeztuko da. Azterketa egiteko eskubidea izateko tasa pagatu ezik, izangaia baztertuko da.

Prozedura hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa hori:

_behar bezala betetako ordainketa gutuna erabiliz; Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako finantza entitateetan dituen kontuetako batean dirua sartu dela frogatuko da. Arestian aipatutako webgunean, deialdiaren iragarkian, ordainketa gutunaren eredua ageri da.

_Sarrera eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez eginez, Banestoko (Banco Español de Crédito) 00308124 87 0870002271 kontuan; horrelakoetan ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

-Izangaiaren izen-deiturak.

-NAN/IFZ.

-Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

-Kontzeptua: oposizioak.

-Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Interesatuaren adierazpenaren bidez frogatuko da hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela. Adierazpenaren eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Interneten, arestian emandako webgunean.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: José Luis Menéndez Rodríguez jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren eta Telekomunikazioen Gizartea Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

_Ordezkoa: Alberto Solchaga Ibero jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Azpiegitura Teknologikoen eta Telekomunikazioen Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: José Manuel López Alemany jauna, Telekomunikazioetako Ingeniaria, Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra, S.A. (OPNATEL) enpresaren gerentea.

_Ordezkoa: Lino Vázquez López jauna, Telekomunikazioetako Ingeniaria, Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra, S.A. (OPNATEL) enpresaren Proiektuen Arloko burua.

_Mahaikidea: María Yolanda Blanco Rodríguez andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua.

_Ordezkoa: Joaquín Sanz Ureta jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Telekomunikazioen Azpiegitura eta Ingurune Teknologikoen Ataleko burua.

_Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

_Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

_Mahaikide idazkaria: Jesús Ignacio Ilundáin Suquía jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Telekomunikazio Zerbitzuen Antolamendu eta Kudeaketa Ataleko burua.

_Ordezkoa: Manuel Goicoechea Sola jauna, Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Zuzenbidean lizentziatua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du proba batzuetarako edo guztietarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioa 2007ko maiatzean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehena._Teorikoa: II. eranskineko deialdiaren gai zerrendako lehen zatitik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

Bigarrena._Praktikoa: Gai zerrendako bigarren zatiko gaietan oinarrituz, epaimahaiak prestaturiko 10 kasu praktikoren artetik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

Hirugarrena._Teorikoa: Egun berean eginen diren hiru zati izanen ditu:

_Lehen zatia: gai zerrendako III-A zatitik zozketaz ateratzen den gai baten gainean idaztea, gehienez ere 2 orduz.

_Bigarren zatia: gai zerrendako III-B zatitik zozketaz ateratzen den gai baten gainean idaztea, gehienez ere 2 orduz.

_Hirugarren zatia: gai zerrendako IV. zatitik zozketaz ateratzen den gai baten gainean idaztea, gehienez ere ordu betez.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehen ariketa: gehienez ere 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 15 puntu eskuratzen ahalko dira.

Bigarren ariketa: gehienez ere 40 puntu. Kasu praktiko bakoitzean gehienez 20 puntu eskuratzen ahalko dira.

Hirugarren ariketa: gehienez ere 30 puntu. Ariketa honek dituen hiru zatietako bakoitzak gehienez ere 10 puntu izanen ditu.

6.4. Oposizioko ariketak kanporagarriak izanen dira. Hori horrela, baztertu eginen dira ariketaren batean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak, hala nola ariketetako gai edo kasuren batean 0 puntu lortzen dutenak.

Ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

6.7. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekukoan. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eta gainditu dutenen zerrenda, espediente osoarekin batera. Aipatu proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehen ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu behar ditu Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian, berariaz prestatu diren inprimakiak hantxe jaso ondoren:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Baldin eta izangaia bada deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa, goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruzkoa.

7.2.2. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira proposaturiko izangaia ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8._Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza-hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Nafarroako Foru Komunitatearen funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan xedatutakoa betetzen duen izangaia, telekomunikazio ingeniari aritzeko, eta dagokion lanpostu hutsa esleituko dio, ebazpen baten bidez.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, izendatua Nafarroako administrazio publikoen edozein bahituretxetako eskubide pasiboen araubidekoa bada, bi aukera izanen ditu: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko bahituretxean segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatutako izangaiak lanlekua duen herrian bertan bizi beharra du, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko du bere bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Epe horretan, eta ezinbesteko kausarik ezean, lanpostuaz jabetzen ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide oro galduko du, eta 7.4 atalean azaldu dena eginen da.

8.6. Izangaia funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan eta arau honexetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

_Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

9.2. Epaimahaiaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

9.3. Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

9.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez daudenen zerrenda.

9.5. Aldi baterako kontratuetarako zerrendetan, izangaien hurrenkera hauxe izanen da: gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hauta-probetan lortutako puntuazioaren araberakoa, eta gainerakoen kasuan, gainditutako ariketetako puntuazioen batuketaren araberakoa.

10._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta arauak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean 2006ko azaroaren 13an. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabidea

........................ jaun/andrea, adin nagusikoa, ... Nortasun Agiri Nazionalaren (edo baliokidea den nortasun agiriaren) jabe, ..........(e)n (............) ......(e)ko ............aren ....(e)an jaioa, .........(e)ko nazionalitatea duena, helbidea ...........(e)ko (........) ......... kalean, ........... posta kodea, eta etxean ....... telefonoa eta lantokian ....... telefonoa dituena,

Honako hau azaltzen dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko ...............lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onartua izatea eskatzen dudala, aipatu txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an).

f Txanda irekia.

f Igoera txanda*

f Ezgaitasunen bat dutenendako txanda*

Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, honako esparruotako batean:

f Administrazio erroa*

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua*

f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua*

(Esparruetako bakar bat aukeratu daiteke)

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan eta ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik (beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala*

Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*

Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala.*

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, 200..ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

(*) Bidezkoa bada.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da agiri honetan ageri diren datuak eta administrazioarekin etorkizunean izan daitekeen zerbitzu harremena kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako guztiak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia da fitxategi horren erantzulea, eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen du. Datuen titularrari jakinarazten zaio datu pertsonalen tratamendua eskuratu, zuzendu, ezabatu eta haren aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal duela, datuak babesteko indarra duen araudiarekin bat.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. ZATIA

Ikus-entzunezkoen eta telekomunikazioen gaietako araudia

1. gaia._Telekomunikazioen arloa. Arau aurrekariak eta bilakaera. Gaur egungo arautzea eta arloko arau nagusiak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean.

2. gaia._Telekomunikazioei buruzko araudia, Europakoa. Telekomunikazioak arautzeko eremuaren bilakaera Europar Batasunean. Telekomunikazioen eremuko nazioarteko erakundeak.

3. gaia._Telekomunikazioei buruzko Lege Orokorra. Egitura eta edukia.

4. gaia._Komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematea eta sareen ustiapena lehia askeko erregimenean.

5. gaia._Zerbitzu publikoko betebeharrak eta izaera publikoko eskubideak eta betebeharrak sareen ustiapenean eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematean.

6. gaia._Ekipoen eta aparatuen egokitasunaren balio-neurketa. Jabari publiko erradioelektrikoa. Tasak. Ikuskapena eta zehapen araubidea.

7. gaia._Telekomunikazioen administrazioa. Irrati-komunikazioen Estatuko Agentzia. Telekomunikazioen Merkatuko Batzordea. Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Kontseilu Aholku-emailea.

8. gaia._Komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko baldintzei buruzko arautegia, zerbitzu unibertsala eta erabiltzaileen babesa.

9. gaia._Arautegia komunikazio elektronikoen merkatuei buruz, sareetarako sarbidea eta zenbakikuntza.

10. gaia._Erregelamendua jabari publiko erradioelektrikoa babesteko baldintzak, emisio erradioelektrikoen murrizketak eta haien aurrean osasuna babesteko neurriak.

11. gaia._Erregelamendua, telekomunikazioko azpiegitura komunei buruzkoa, eraikinetan telekomunikazio zerbitzuak eskuratu ahal izateko eta telekomunikazioetako ekipoak eta sistemak instalatzeko jarduera arautzeko.

12. gaia._Maiztasunen Esleipenaren Nazio Koadroa. Irrati-komunikazioei buruzko Nazioarteko Erregelamendua. Arau horien testuingurua eta ezaugarri orokorrak, erakunde kudeatzaileak eta prozedurak.

13. gaia._Ikus-entzunezkoen arloa (irratia eta telebista). Arau aurrekariak eta bilakaera. Gaur egungo arautzea eta arloko arau nagusiak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean.

14. gaia._Estatuaren titulartasuneko irratiari eta telebistari buruzko legea. Lurreko telebista digitala sustatzeko, kable bidezko telebista liberalizatzeko eta aniztasuna sustatzeko presako neurriei buruzko legea.

15. gaia._Telebista pribatuaren arautzea. Telebistako hirugarren kanalaren arautzea. Arautegia eta plan teknikoak.

16. gaia._Lurreko telebista digitalaren arautzea nazioan eta autonomia erkidegoetan. Arautegia eta plan teknikoak.

17. gaia._Lurreko telebista digitalaren arautzea herrietan. Arautegia eta plan teknikoak.

18. gaia._Lurreko soinuzko irrati-difusio digitalaren arautzea. Arautegia eta plan teknikoak.

19. gaia._Frekuentzia modulatuko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusioaren arautzea. Soinuzko irrati-difusioko udal irratien arautzea. Arautegia eta plan teknikoak.

20. gaia._Nafarroako Foru Komunitatearen araudia ikus-entzunezkoen arloan: soinuzko irrati-difusioko emisoreetarako emakidak eta udalarenak diren irrati-difusioko emisoreetakoak arautzea.

21. gaia._Nafarroako ikus-entzunezko jarduerak eta Nafarroako Ikus-Entzunezkoen Kontseiluaren sorrera arautzea.

22. gaia._Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioen antolamendua arautzea. Nafarroako Foru Komunitatean telekomunikazioko oinarrizko estazioen erabilera banatzeko prozedura arautzea.

23. gaia._Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko legea. Sinadura elektronikoa arautzeko legea.

II. ATALA

Telekomunikazioetako proiektuak eta teknologiak

1. gaia._Kableatu egituratuak. Behe tentsioaren erregelamendua. Teknologiak, ekipamendua, proiektuak.

2. gaia._Telekomunikazioen azpiegitura komunak.

3. gaia._Zuntzezko azpiegiturak MAN eta WAN sareetan. Zuntz mota, kanalizazioak, obrak, baimenak eta proiektuak.

4. gaia._Irrati-loturak. Teknologiak eta proiektuak.

5. gaia._Tokian tokiko ahotsen eta datuen sareak. Teknologiak, azpiegiturak, ekipamendua eta proiektuak.

6. gaia._MAN eta WAN sare korporatiboak. Teknologiak, azpiegiturak, ekipamendua eta proiektuak.

7. gaia._Telefonia korporatiboa. Telefonoguneak. Teknologiak, azpiegiturak, ekipamendua eta proiektuak.

8. gaia._Operadoreek eskainitako ahots zerbitzuak. Teknologiak, eginkizunak.

9. gaia._Interneterako sarbidea: teknologiak eta proiektuak.

10. gaia._Operadoreek eskainitako datu zerbitzuak. Teknologiak, eginkizunak.

11. gaia._Operadoreek eskainitako ahots eta datu zerbitzuak, komunikazio mugikorrenak. Teknologiak, eginkizunak.

12. gaia._Segurtasuna sare korporatiboetan. Teknologiak, azpiegiturak, ekipamendua eta proiektuak.

13. gaia._Interneten bidezko sareen arteko lotura seguruak. Teknologiak, ekipamendua eta proiektuak.

14. gaia._Datuak babesteko zentroen azpiegiturak. Teknologiak, ekipamendua eta proiektuak.

15. gaia._Administrazioaren sistema telematikoak herritarrei laguntzeko eta haiekiko harremanetarako. Teknologiak, eginkizunak eta proiektuak.

16. gaia._Telekomunikazio zentroen azpiegiturak. Etxolak, dorreak, hartune elektrikoak, generadoreak, bateriak eta gainerako ekipamendua. Proiektuak.

17. gaia._Irrati-emisore zentroak. Teknologia, ekipamendua eta proiektuak.

18. gaia._Telebista digitaleko zentro emisoreak. Teknologia, ekipamendua eta proiektuak.

19. gaia._Telebista analogikoaren eta digitalaren hedadura. Berremisoreak eta telebanaketa.

20. gaia._Banda zabalaren hedadura landa guneetara. Teknologia, ekipamendua eta proiektuak.

21. gaia._Irrati-bilaketarako sistemak. Operadoreak, sareak, terminalak, hedadura.

22. gaia._Talde itxiko komunikaziorako sare erradioelektrikoak. Teknologiak, eginkizunak, ekipamendua eta proiektuak.

23. gaia._Larrialdietarako zerbitzuetarako TETRA sarea ezartzea autonomia erkidegoetan. Estrategia, ekipamendua, antolamendua eta proiektua.

24. gaia._TETRA sarea hedatzeko unitate mugikorrak.

25. gaia._Ibilgailuen kontrola. Teknologiak, ekipamendua eta proiektua.

26. gaia._GPS diferentzialerako (RTK-VRS) azpiegiturak eta sareak. Teknologia, ekipamendua eta proiektuak.

27. gaia._Komunikazioak larrialdiko arretarako 112 zentroetan. Erabilgarritasuna, operadoreekiko loturak, azpiegiturak, ahots eta datu sareak.

28. gaia._Segurtasun kidegoen eta zerbitzuen komunikazioak. Beharrak, teknologiak, ekipamendua, antolamendua.

29. gaia._Errepideen kontrolerako zentro bateko ikus-entzunezko sistemak eta komunikazioak. Teknologiak, ekipamendua eta proiektuak.

30. gaia._Telefonoaren bidez hainbat herritako arreta eta informazioa emateko zentro bateko komunikazioak, esaterako 012 (infolocal). Teknologiak, ekipamendua eta proiektuak.

31. gaia._Epaiketen ikustaldien ikus-entzunezko grabazioei buruzko legea betetzeko komunikazio eta ikus-entzunezko sistemak. Teknologiak, ekipamendua eta proiektuak.

32. gaia._Komunikazio sistemak osasun laguntza emateko landa guneetan. Teknologiak, ekipamendua eta proiektuak.

33. gaia._Sare mugikorren aplikazioak eta zerbitzuak, bereziki administrazio publikoaren eremuan.

34. gaia._Telebista digitalen aplikazioak eta zerbitzuak, bereziki administrazio publikoaren eremuan.

35. gaia._Sistemak eta komunikazioak bideozaintza sistemetarako eta eraikinetako alarmetarako.

36. gaia._Telelaguntza sistemak. Teknologiak, ekipamendua eta proiektuak.

37. gaia._Telekomunikazio proiektuen eta informatika proiektuen kudeaketa.

38. gaia._Telekomunikazio zerbitzuen agiri teknikoak.

39. gaia._Telekomunikazio instalazioen agiri teknikoak.

40. gaia._Telekomunikazio lanen agiri teknikoak.

41. gaia._Telekomunikazio sistemak mantentzeko agiri teknikoak.

42. gaia._Telekomunikazioa mantentzearen, lanen eta zerbitzuen kostuen zenbatespena.

43. gaia._Telekomunikazio zerbitzuen fakturazioa kontrolatzea.

44. gaia._Telekomunikazio zerbitzuen eta sistemen kalitatearen parametroak eta zerbitzuen maila.

III. ZATIA

Telekomunikazioen ekonomia eta Informazioaren gizartea

III._A. Telekomunikazioen ekonomia.

1. gaia._Telekomunikazioen eskaria: eredu teorikoak.

2. gaia._Telekomunikazioen eskaria: eredu enpirikoak.

3. gaia._Telekomunikazioen eskaintza: teknologiak eta kostuak telekomunikazio zerbitzuak ematean.

4. gaia._Enpresa estrategia telekomunikazioen merkatuetan: incumbent/hartzekoa. Porter-en analisia. Finantzaketa.

5. gaia._Sareen arteko lotura eta sarbidea: elkarren arteko lotura: sareen arteko lotura mailak eta ereduak. Kostuak eta prezioak.

6. gaia._Abonatuenganako irisgarritasuna: begiztaren desagregazioa: XDSL. Irisgarritasun zuzena eta zeharkakoa.

7. gaia._Loturak sare finkoekin. Printzipioak, ereduak eta aplikazioak Espainiako kasuan.

8. gaia._Loturak sare mugikorrekin. Printzipioak, ereduak eta aplikazioak Espainiako kasuan.

9. gaia._Arautze sektorialaren alderdi ekonomikoak. Baliabide urrien erabilera eta kudeaketa (zenbakiak eta frekuentziak)

10. gaia._Zerbitzu unibertsalaren alderdi ekonomikoak. Irispena eta zerbitzua ematea. Kontsumitzailearen babesa.

11. gaia._Telekomunikazioen lehiakortasunari buruzko arauen aplikazioa. Telekomunikazioen sektoreari aplikatu beharreko lehiakortasun printzipioak. Europar Erkidegoaren esparru arau-emaile berria. Lehiakortasunaren defentsa eta aurrekoaren arautzea. Europako antitrust arautze berria. Muntadun merkatuaren mugatzea. Garrantzia merkatuaren arautzeko irizpide gisa.

12. gaia._Fusioak eta erosketak sektorean. Nazioartera ateratzearen estrategia. Konbergentzia. Sektoreko finantza krisiak: Interneteko burbuilaren lehertzea eta TMT sektorearen krisia.

III._B. Informazioaren Gizartea.

1. gaia._Informazioaren Gizartea. Kontzeptua, eraginak garapen sozioekonomikoan. Administrazio elektronikoa.

2. gaia._Informazioaren Gizartearen metrika. Informazioaren Gizartearen erregioetako behatokia.

3. gaia._Informazioaren Gizartea eta Nafarroako Gobernua. Informazioaren Gizartearen Planaren ekimen autonomikoa.

4. gaia._Informazioaren Gizartea Espainian. Informazioaren Gizarteari laguntzeko programa nazionalak eta planak.

5. gaia._Informazioaren Gizartea garatzeko ekimen europarra eta ekintza plana. Europako zuzentarauak.

6. gaia._Informazioaren Gizartea garatzeko nazioarteko ekimenak.

IV. ZATIA

Oinarrizko araudia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan

1. gaia._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

2. gaia._Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta horien motak. Lege-Dekretuak. Legegintzako Foru Dekretuak. Nazioarteko itunak.

3. gaia._Administrazio Zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu-ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

4. gaia._Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta osagaiak.

5. gaia._Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

6. gaia._Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

7 gaia._Administrazio prozedura erkidea (II): Administrazioarekiko errekurtsoak: printzipio orokorrak eta motak.

8. gaia._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolakuntza eta eginkizunak.

9. gaia._Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko Foru Legea.

10. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

11. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

12. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratu eta galtzea.

13. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (II): karrera administratiboa. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

14. gaia._Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

15. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak: araubide juridikoa. Administrazio kontratu ohikoenak: kontzeptua eta motak. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu eta iraungitzeko arau orokorrak.

16. gaia._Datu pertsonalak babesteko Lege Organikoa; datuak babesteko printzipioak; pertsonen eskubideak.

Oharra._Gai guztiak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onetsitako arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: F0618696