145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SANTSOL

Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 18an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu berezia:

GASTUAK:

1-431-685. Etxebizitzako ekipamendua: 10.000 euro.

1-533-600. Ureztalurreko lurzatia: 4.000 euro.

Gastuak, guztira: 14.000 euro.

DIRUSARRERAK:

1-87000. Gerakina gastu orokorretarako. 14.000 euro.

Santsolen, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, Luis María Zurbano García.

Iragarkiaren kodea: L0618195